Kretako labirintoa, greziar mitologian, Dedalok Minotauroa ezkutatzeko eraikitako labirintoa da.

Labirintoa irudikatzen duen Knossosko zilarrezko txanpona.

Gaur egun, labirintoaren kondairak Knossosko jauregian dauka oinarria. Jauregia bezain sofistikatua eta goi-teknologikoko eraikuntza bat, gela anitzez beteta eta orduko teknologiak ezagutzen zituen hobekuntza guztiekin (saneamendu sistema barne) korapilatsu samarra iruditu behar zitzaien Akaiarrei. Tesi hori Knossosko jauregian nonahi aho biko aizkoren marrazkiak, grezieraz labris deitzen direnak, eta eraikuntzari izena emango liokeenak, urkitu izateak bermatzen du.

Labirinto mitologikoak erreferentzia gisa Kretako haitzulo batzuk ere har litzake, hala nola Gortina, Arkalojori edo Eskoteinoko haitzuloa, baita Egeoko uharteetan ospatzen ziren dantzak ere, zeinetan dantzariek eskuko bide labirintiko bat egiten zuten.

Knossosko jauregiaren planoa.

Erreferentziak

aldatu

kanpoko estekak

aldatu