Ireki menu nagusia

Mikel Garaizabal

Irakasle, enologo, sommelier eta ardoaren inguruko dibulgatzaile euskalduna

Mikel Garaizabal Pildain (Elorrio, Bizkaia, 1972ko urriaren 1a), ardo-kulturaren dibulgatzailea da.[1] Irakaslea, enologoa eta sommelierra ere bada. Ezaguna da Euskal Herriko hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, idatzi dituen liburuengatik, zuzentzen dituen dastaketa-saioengatik[2] eta jaso dituen sariengatik.

Mikel Garaizabal
Mikel Garaizabal.jpg
Bizitza
Izen osoa Mikel Garaizabal Pildain
Jaiotza Elorrio1972ko urriaren  1a (47 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak enologia, katedraduna, sommelierra Itzuli, Komunikazioa eta idazlea
Lantokia(k) Gasteiz
www.catarvino.com/

Ostalaritza eta Turismoko titulua du, Sommelier eta Enologiakoa eta baita Mahastizaintzakoa ere. Enologo da Mendraka txakolina upeldegian, Elorrion. Halaber, eskolak ematen ditu Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Gasteizen.

Berak idatzi eta argitaratu zuen Mahatsaren orpotik dator liburua, ardoaren inguruan euskara hutsean idatzi den lehen liburua. Horrekin batera, batu eta sailkatu egin zuen ardoaren terminologia euskaraz.

BiografiaAldatu

Mikel Garaizabalek Ostalaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduatu ondoren, Enologia ikasi zuen, alegia, ardoa egiteko eta ontzeko teknika eta jakintza. Ondoren, Sommelier ikasketak egin zituen Madrilgo Merkataritza Ganberan, jatetxeko ardozain izateko.

1996an ezkero, ardoaren esparruan murgilduta dabil. 1.600 dastaketa-saio, ikastaro eta txosten baino gehiago egin ditu, bai Euskal Herrian, bai nazioartean ere.

Lana eta proiektuakAldatu

Enologoa da Mendraka txakolina upeldegian, Elorrion. Orobat, eskolak ematen ditu Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Gasteizen.

Horrezaz gain, aholkulari tekniko lanak egiten ditu zenbait upategi, jatetxe eta tabernatan. Bestalde, dastatzaileen paneleko kide da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, eta dastaketa-batzordeko kide Bizkaiko Txakolina sormarkan. Orobat, laguntzen du ardoaren esparruarekin zerikusia duten zenbait proiektutan: Bizkaiko Txakolinaren Museo berria (bertako zuzendari teknikoa da). Horrekin batera, zuzendari eta koordinatzaile izan da Kalimotxo profesionaleko lehen lehiaketan.

LiburuakAldatu

Lau liburu idatzi ditu, denak ere ardoaren ingurukoak.

  • Mahatsaren orpotik dator. Euskal Herriko Ardoak. (2002) Ardoaren inguruan euskaraz idatzi den lehen liburua. Goumand World Cook Awards 2002 sariketarako proposatu zuten, ardo-hezkuntza atalean.
  • Euskal Herriko ardoak. (2003) Liburu honek aztertzen du zer ezaugarri dituzten Euskal Herriko sormarkek. Halaber, aztertzen ditu mahastizaintza, enologia eta ardo-dastatzea. Gourdman 2003 saria nazioarteko liburu pedagogikoenari.
  • Ardobidez. Gida Enoturistikoa. (2006) Arabar Errioxako lehenengo gida enoturistikoa, ibilbideak, enologia eta upategiak.
  • Bizkaiko Txakolina. Bidaia. (2012) Bizkaiko txakolinari buruzko informazioa, bertako upategiak eta ibilbideak seinalatuta. Gourdman 2013 saria europar mahastizaintza eta ardogintza eremuetako nazioarteko liburu onenari.[3]

SariakAldatu

  • 2003 Gourdman saria Bartzelonan, nazioarteko liburu pedagogikoenari, Euskal Herriko Ardoak liburuagatik.
  • 2013 Gourdman saria Yatain (Txina), europar mahastizaintza eta ardogintza eremuetako nazioarteko liburu onenari, Bizkaiko Txakolina liburuagatik.
  • 2015 Getariako Txakolinaren Jatorri Deiturak izendatu zuen “Mahasti jaun”, txakolinaren alde egindako lanagatik.
  • 2018 Manuel Llano Gorostiza saria, Euskal Gastronomia Akademiak emana, aitorpen gisa ardoaren inguruan egindako lanagatik.[4]

Kolaborazioak hedabideetanAldatu

Mikel Garaizabal aspalditxo hasi zen kolaboratzen Euskal Herriko hedabideetan, eta horrek ezagun egin du publiko zabal batentzat.

  • Gure kasa saioan, asteroko kolaboratzailea, ETB1ean.
  • Amarauna irratsaioan kolaboratzailea, Euskadi Irratian.
  • Yo Con Vino ardoari buruzko telesaioaren aurkezle eta koordinatzailea.
  • Hordago Ardoa dastaketa artistiko berritzailean partehartzaile.

Halaber, kolaboratu egin du, beti ere ardoaren inguruan jardunda, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan, Onda Vasca irratian eta Txoko del Sibarita blogean.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)«Kitchen Talk: Mikel Garaizabal Pildain | Flavors of Bogota» Flavors of Bogota 2014-03-24 . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.
  2. (Ingelesez)«Una cata de vino anima el arranque del Araba Euskaraz» la puebla de arganzon 2007-06-11 . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.
  3. «Spain Wins Four Awards For Best Wine Books» NDTV Food . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.
  4. (Gaztelaniaz)«Mikel Garaizabal enologo eta sommelierra saritu du Euskal Gastronomia Akademiak | durangon.com» durangon.com 2018-05-25 . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.

Kanpo loturakAldatu