Mélina Mercouri

Melina Mercouri» orritik birbideratua)

Melina Mercouri (grezieraz: Μελίνα Μερκούρη; Maria Amalia Mercouri, Μαρία Αμαλία Μερκούρη jaioa; 1920ko urriaren 18a, Atenas - New York, 1994ko martxoaren 6a, New York) Greziako antzezlea izan zen. Greziako antzerki klasikoan hezi zen, eta Parisa jo zuen gero. Cacoyannisen Stella (1952) filmak eman zion ospea. Jules Dassinen Celui qui doit mourir (1956, Hil behar duena) filmean jokatu zuen paperak bere dohainak erakutsi zituen, zuzendari berdinaren Topkapi (1964) filmean Peter Ustinov, Maximilian Schell eta Robert Morley aktoreekin batera antzeztu zuen. Koronelen diktaduraren aurka jokatu zuen atzerrian. Grezian demokrazia berriz ezarri zenean, diputatu hautatu zuten, eta Kulturako ministro izan zen Papandreuren gobernuan (1981). Melina Merkoúri 1994an hil zen New Yorkeko ospitale batean, biriketako minbiziaren ondorioz. Merkoúri erretzaile porrokatua izan zen eta hil zenean, ehunka herritar greziarrek haren zigarroen marka gogokoenaren kajetillak jarri zituzten omenaldi gisa. Hilkutxa Atenasera eraman zuten, non Estatu hileta-elizkizuna jaso zuen. Dolu nazionaleko aste oso bat ezarri zen bere oroimenean. Gaur egun Melina Mercouri Fundazioak antzinako greziar monumentuak zaintzeaz arduratzen da.

Mélina Mercouri
Melina Mercouri.JPG
(1982)
Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1989ko irailaren 21a - 1991ko maiatzaren 4a
Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1978ko urtarrilaren 23a - 1982ko urtarrilaren 1a
Greziako kultura eta zientzien ministroa


Greziako kultura ministroa


Heleniar Parlamentuko kidea


Barrutia: national constituency of Greece (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaΜαρία Αμαλία Μερκούρη, María Amalía Merkoúri
JaiotzaAtenas1920ko urriaren 18a
Herrialdea Greziako Erresuma
Hellenic State
Second Hellenic Republic
 Grezia
BizilekuaAtenas
Paris
Atenas
Talde etnikoagreziarra
Heriotzasub-entity in the CCR (en) Itzuli1994ko martxoaren 6a (73 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Heriotza moduaTuerra: minbizia
Familia
AitaStamatis Mercouris
Ezkontidea(k)Panagis Charokopos (en) Itzuli
Jules Dassin  (1966ko maiatzaren 18a -  1994ko martxoaren 6a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNational Theatre of Greece Drama School (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, politikaria, idazlea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMugimendu Sozialista Panheleniarra

IMDB: nm0580479 Allocine: 20996 Allmovie: p48509 TCM: 130075 IBDB: 52785
Last fm: Melina+Mercouri Musicbrainz: bdb70d5d-ded0-4b06-a9d3-8b9e9d0f932d Discogs: 283034 Allmusic: mn0000343111 Find a Grave: 8910 Edit the value on Wikidata
Melina Mercouri signature.svg

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mélina Mercouri