Meath konderria

Meatheko konderria» orritik birbideratua)

Meath konderria (gaeleraz Contae na Mí) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 2.342 km2-ko azalera dauka eta 184.135 biztanle zituen 2011an. Leinsterreko bigarren konderri handiena da.

Meath konderria
County Meath
Contae na Mí
Flag of the counties of Donegal, Leitrim and Meath.svg
Meath coa.svg
Island of Ireland location map Meath.svg
Geografia
HiriburuaNavan
53°39′10″N 6°40′53″W
Azalera2.342
MugakideakLoutheko konderria, Cavan konderria, Westmeatheko konderria, Offalyko konderria, Kildareko konderria eta Dublingo konderria
Administrazioa
Legebiltzarralegislative body of Meath County Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria194.942 (2016)
Dentsitatea83,24 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Historia
Sorrera data: 1297
Bestelako informazioa
Ordu eremua
meathcoco.ie

HistoriaAldatu

Konderriaren ezizena The Royal County ("Erret konderria") da, izan ere bertan bizi izan baitziren Irlandako aintzinako erregeak, Tarako muinoan hain zuzen ere. Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren ekialdea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Westmeatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere. Dena den aintzinagotik populatua izan da konderria, bertan baitago UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duen K.a. 5000 urteko Brú na Bóinne hilobi megalitikoa.

Hiriak eta herriakAldatu

Navan/An Uaimh dauka hiriburu eta herri nagusia (28.158), hiriburu historikoa Trim bada ere. Rath Cairn/Rathcarne herria Gaeltachteko udalerria da, Conamaratik hara bizitzera joandako pertsonei esker.

HiriakAldatu

Hiru dira Meatheko konderriko hiriak, historikoki garrantzitsuak izan direnak hain zuzen ere.

HerriakAldatu

Azken urteetan hainbat herrik hazkunde demografiko handia ezagutu dute Dublinekiko gertutasunagatik.

EkonomiaAldatu

Abeltzaintza eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomia izan du Meatheko konderria, bi jarduera hauek indar handia izan baitute. Irlandako konderrien artean patata ekoizle handiena da baina txahala, garagarra, esnea eta garia ere ekoizten ditu.

Bigarren jarduera garrantzitsua meagintza da. Navan ondoko Tarako zink meategiak Europa mailan aurrenak izan dira ekoizpenean.

Gaur egun ordea Dublinen lan egiten duen jendearen proportzioa nabarmen igo da, eta konderriaren mugan dauden herriak Lo-hiri bihurtu dira.

Ondasun nabarmenakAldatu

Pertsona ezagunakAldatu

KirolakAldatu

Joko gaelikoak dira nagusi, bereziki futbol gaelikoa, izan ere konderriko Meath GAA taldeak zazpina aldiz irabazi baititu All-Ireland Senior Football Championship txapelketa nagusia eta Liga.

Navan R.F.C. errugby talde indartsua izan zen 60. hamarkadan, baina orain hirugarren mailan ari da.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

53°40′N 6°40′W / 53.667°N 6.667°W / 53.667; -6.667