Kellseko abade-etxea
Kellseko abade-etxea (ingelesez Abbey of Kells eta irlanderaz Mainistir Cheanannais) Irlandako Meatheko konderrian dagoen Kells udalerrian kokatzen den abade-etxe bat izan zen. Abade-etxe honetan hain ospetsua den Kellseko liburuaren zati handi bat burutu omen zen, baina gaurko egunez adituak oraindik ez dira liburu hau idatzi zen data eta nondik norakoak zehazteko gai.
Kellseko abade-etxea | |
---|---|
Abbey of Kells | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Meatheko konderria |
Koordenatuak | 53°43′34″N 6°52′45″W / 53.7262°N 6.87912°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | VI. mendea |
Suntsipena | XII. mendea |
Arkitektura | |
- Artikulu hau Meatheko abadiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kells».
Historia
aldatu554. urtean San Kolunbak fundatu zuen. Hainbat historialarien arabera IX. mendean abade-etxe honetara bikingoen erasoaldietatik ihesi Eskoziako Ionako abade-etxetik etorritako fraideak kokatu omen ziren. 1650- urtean Oliver Cromwellen gudarosteak leku honetan bertantxe kanpatu zuten, horregatik Kellseko liburua leku seguru batean gorde asmoz Dublin hirira lekualdatu zen. Gora behera batzuen ostean, azkenik 1661ean liburua hiri horretako Trinity College unibertsitatean agertu zen. Gaur egun arte bertan gordeta dagoelarik.
Gaur egun leku honetan XII. mendean desegin zen antzinako abade-etxearen hondakinak besterik ez dira gelditzen.