Brú na Bóinne
Boyneren haraneko multzo arkeologikoa1![]() | |
![]() Newgrangeko tumulua | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, iv |
Erreferentzia | 659 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Brú na Bóinne (literalki "Boyneko Jauregia" irlandar gaeleraz) Irlandako Meatheko konderrian kokatutako multzo arkeologiko bat da. Stonehenge baino 1.000 urte inguru lehenago eraikitako historiaurreko nekropoli bat da. Gizarte tribaleko kiderik garrantzitsuenak lurperatzeko eraiki zen.
Guneak hiru aztarnategi arkeologiko ezberdin hartzen ditu: Newgrange, Knowth eta Dowth. Barruti guztia multzoko bisitari zentrutik bisita daiteke.
NewgrangeAldatu
Hiruretatik ezagunena da. Laurogei metroko diametroa eta hamairu metroko altuera duen tumulu lau bat da. Tumuluaren barnean Burdin Aroko korridorezko hilobi bat dago.
KnowthAldatu
Newgrangetik iparmendebaldera kokatua honen garai berean eraiki zen. Newgrange bezain ezaguna ez den arren, hura baino handiagoa da, baita arkeologikoki garrantzitsuagoa ere.
DowthAldatu
Hirugarren tumulua Newgrangen antzekoa da tamainari dagokionez, baina pixkat garaixeagoa da. Nahiko kaltetua dago, eta beraz publikoarentzako itxita mantentzen da.