Loughcrew (irlanderaz Loch Craobh) Irlandako hilobi megalitikoa da, K.a. 3500 eta 3000 artean eraikitakoa. Meatheko konderriko Oldcastle herrian kokaturik dago Sliabh na Caillí muinoaren gainean hain zuzen ere.

Loughcrew multzo megalitikoko T hilobia

EgituraAldatu

Irlandako lau korridorezko hilobietako bat da, besteak Brú na Bóinne, Carrowkeel eta Carrowmore dira, eta guztiak garai beretsuan eraiki ziren. Gurutze itxurako gelak dituzte eta tumuloz estalita daude. Loughcrew hiru zatitan banaturik dago, bi zati muinoaren gainean daude Carnbane East eta Carnbane West, hirugarrena aldiz Patrickstownen azaltzen da, baina ez dago hain egoera onean. Guztira 23 hilbobi daude Loughcrewen.

Martin Brennan ikerlari amerikar-irlandarrak 1980an aurkitu zuen udaberriko ekinozioan argiak korridore guztia zeharkatu eta barnealdeko irudiak argitzen dituela.

KondairaAldatu

Muinoaren irlanderazko Sliabh na Caillí izenak "sorginaren muinoa" esan nahi du. Kondairak dio sorgin erraldoi batek eraiki zuela amantalean harri erraldoiak ekarriz.

HistoriaAldatu

Mendeetan zehar Plunkett familia normandiarraren lurretan egon da. Familiaren eliza bera ere lurraren barnean egina dago. Isolaturik dagoenez katolikoentzako elkargunea ere izan zen, epaitegi gisa erabiltzen zelarik. 1640ko irlandar matxinadetan parte hartu zuten Plunkettarrek, eta horregatik 1655ean beren lurraldeak galdu eta Ingalaterrako erregeak Naper familiari eman zizkion. Hauek 730 km²-ko lursaila jaso zuten Meatheko konderrian.

Kanpo estekakAldatu