Westmeath konderria (gaeleraz Contae na hIarmhí) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.764 km2-ko azalera dauka eta 86.164 biztanle ditu (2011). Mullingar/An Muileann gCearr da hiriburua eta hiri nagusia.

Westmeath konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-WH
HiriburuaMullingar
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°30′N 7°30′W / 53.5°N 7.5°W / 53.5; -7.5
Azalera1.840 km²
MugakideakMeatheko konderria, Offalyko konderria, Roscommoneko konderria, Longfordeko konderria eta Cavan konderria
Demografia
Biztanleria88.396 (2016)
Dentsitatea48,04 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaWH

Etimologia

aldatu

Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren mendebaldea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Meatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere.

Geografia

aldatu

Natura

aldatu

Eremu laua da, punturik altuena Knockeyon da eta 214 metrotako altuera baino ez du. Laku ugari daude konderrian, Lough Derravaragh, Lough Ennell, Lough Cassidy, Lough Lene, Lough Hogg, Lough Owel, Lough Coffey eta Lough Ree dira aipagarrienak.

Hiriak eta herriak

aldatu

Ekonomia

aldatu

Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia dauka, eta dagoen industriaren gehiengoa elikagaien inguruan antolatzen da, batez ere tabakoa eta whiskya.

Abeltzaintzak ere badu indarrik, batez ere behien hazkuntza eta salerosketak, izan ere historikoki merkatal herriak izan baitira konderri honetan. Garrantzitsuena Athlone izan da, garrantzi estrategiko eta militarra ere bai baitzuen. Zaldi haztegiak ere ugariak dira eta Westmeatheko behorrek prestigio handia dute.

Azken urteetan turismoa ere nabarmen igo da konderrian dauden laku ugariei esker.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kirolak

aldatu

Konderria ez da askorik nabarmendu joko gaelikoetan. Futbolean baina Athlone Town F.C. taldeak bi Liga (1980 eta 1982) eta Kopa bat (1924) eskuratu ditu.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page