Maxence "Max" Parrot (Cowansville (Quebec), 1994ko ekainaren 6a), snowboarder quebectarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu ditu.

Max Parrot
Bizitza
JaiotzaCowansville (Quebec)1994ko ekainaren 6a (28 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jardueraksnowboarderra

maxparrot.com
IMDB: nm9230887 Facebook: MaxenceParrot Twitter: MaxParrot Instagram: maxparrot Olympic.org: maxence-parrot Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Quebeceko Bromont eski eremuan hazi zen Max Parrot. Hiru urte zituela hasi zen eskiatzen eta 9 urte zituela snowboardarekin[1]. 2014an jauzi hirukoitzak jarraian egiten aurrenekoa izan zen estilo askeko jaitsieran X Jokoetan[2]. 2014an Sotxiko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2015eko apirilean aurrenekoa izan zen 'Cab Quadruple Underflip 1620 egiten eta 2016an Cab 1800 Triple Cork jauzia eraman zuen X Jokoetara. Horrekin bigarren txapelketa irabazi zuen.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan puntuazio altuenarekin sailkatu zen estilo askeko jaitsierako finalera baina azkenean zilarrezko domina eskuratu zuen. 2019an minbizia diagnostikatu zioten eta kimioterapia hartzeari ekin zionez denboraldia bertan behera utzi behar izan zuen. 2020an lehiara itzuli zen eta Aspenen zein Hafjellen txapelketak irabazi zituen[3].

2022ko Pekingo Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa estilo askeko jaitsieran eta brontzezkoa jauzi handian[4].

TxapelketakAldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Estilo askeko jaitsiera
2022 Pekin (  Txina)   Estilo askeko jaitsiera
2022 Pekin (  Txina)   Jauzi handia
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
Neguko X Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Aspen (  AEB)   Estilo askeko jaitsiera
2014 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
2014 Aspen (  AEB)   Estilo askeko jaitsiera
2015 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
2016 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
2017 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
2018 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
2020 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
2022 Aspen (  AEB)   Jauzi handia
Neguko X Jokoak Europan
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Oslo (  Norvegia)   Jauzi handia
2017 Hafjell (  Norvegia)   Jauzi handia
2019 Oslo (  Norvegia)   Jauzi handia
2020 Hafjell (  Norvegia)   Estilo askeko jaitsiera
2020 Hafjell (  Norvegia)   Jauzi handia

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) «Une médaille pour les Parrot» La Presse 2014-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  2. Jan 25, Devon O'Neil |; 2014XGames.com. «With two X Games golds, Max Parrot remains an underdog» X Games (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  3. (Ingelesez) Prewitt, Alex. «After Cancer Comeback, Canada’s Max Parrot Captures Slopestyle Gold» Sports Illustrated (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  4. (Ingelesez) «Max Parrot, la estrella del snowboard que logró oro en Beijing 2022 tras superar el cáncer» Sopitas.com 2022-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).

Kanpo estekakAldatu