Martina Bacigalupo
Martina Bacigalupo (Genova, 1978) fotokazetari italiarra da.
Martina Bacigalupo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genovako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Burundin erbesteratu zen hamar urtez, eta lotsaz atera zizkien argazkiak Aintzira Handietako gerren eta pobreziaren ondorioei.
2018az geroztik, Parisen bizi da, eta bertan lan egiten du nagusiki. XXI eta 6Mois aldizkarietako argazki-burua da, eta Vu agentziako kidea da.[1][2]
Biografia
aldatuMartina Bacigalupo Genoan jaio zen, 1978an, haren ama Quattrocentoko koadro-zaharberritzaile zen, eta aita hematologoa. Argazkilaritza London College of Printing-en (Ingalaterra) ikasi zuen, eta, gero, Giorgia Fioro argazkilariaren laguntzaile gisa aritu zen, Parisen.[3]
2007an, hiru hilabete eman zituen Burundin, Nazio Batuen argazkilari gisa bolondres.[4] Hamar urtez Bujumburan bizi izan zen, Aintzira Handien eskualdean fotokazetari-lanean. Gobernuz kanpoko nazioarteko hainbat erakunderekin lan egin zuen, hala nola, Human Rights Watch, Handicap International eta Care. Amaetxetik ateratzean fistula duten emakumeen, homosexual jazarrien, Afrika ekialdeko errefuxiatuen argazkiak atera zituen, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Kenyan.[5]
2010eko apirilean egin zuen bat Vu agentziarekin, eta, irailean, Visa pour l’image festibaleko emakume fotokazetariaren Canon saria irabazi zuen. Hurrengo urtean, Mon nom est Filda Adoch erakutsi zuen bertan: Filda 53 urteko emakume ugandarraren erretratua, zuri-beltzean. Lau eskutara egindako lanaren emaitza izan zen erakusketa, Filda Adoch-ek berak idatzi baitzituen argazki-oinak.
2012an, sorkuntzari laguntzeko FNAC beka irabazi zuen, eta Vietnamera abiatu zen haurdunaldian edo erditzean jasandako arreta faltak eragindako sortzetiko malformazioak zituzten haurrei argazkiak ateratzeko.[6]
2013an Gulu Real Art Studio argitaratu zuen Steidl Verlag argitaletxean, Uganda iparraldean dagoen Guluko argazkilaritza estudio zaharrenaren zaborretan aurkitutako erretratuak biltzen dituen liburua. Nortasun-agirirako argazkiak ateratzeko, argazkilariak argazki analogikoak hartzen zituen, kurrika zulatzaile batekin burua moztu eta gainerakoa botatzen zuen. Hori da Martina Bacigalupok bere liburuan erabili zuen materia.[7] Seriea New Yorkeko Walther Collection Project Space-en (2013), Paris Photo-n, Unseen Fair-en eta Arlesko 2014ko Topaketetan erakutsi zuen, baita 2016ko Milango Triennalen ere.
2018an, XXI eta 6Mois aldizkarietako argazki-buru bihurtu zen.
Haren argazkiak nazioarteko aldizkari eta egunkari askotan argitaratu dira, besteak beste, The Sunday Times, M, le magazine du Monde, Internazionale, Elle, Esquire eta Jeune Afrique aldizkarietan.
Sariak
aldatu- 2010: Visa pour l’image festibaleko emakume fotokazetariaren Canon saria[8]
- 2012: Sorkuntzari laguntzeko FNAC beka, Les enfants du Plateau gairengatik
Erakusketa nagusiak
aldatu- 2010: Je m’appelle Filda Adoch, Visa pour l’image jaialdia, Perpinia[9]
- 2012: Être femme dans les pays du sud, Galerie photo Fnac Ternes, Paris[10]
- 2013: Gulu Real Art Studio, The Walther Collection Project Space, New York[11]
- 2015: Regard de femme, De Diane Arbus à Letizia Battaglia, La Passion et le courage, Venezia
Argitalpenak
aldatu- Gulu Real Art Studio, Steidl / The Walther Collection (2013) ISBN 978-3-86930-696-4
- Fiore del Mio Pericolo, Maschietto Editore (2009)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Qui sommes-nous ?. .
- ↑ Agence VU - Martina Bacigalupo. .
- ↑ Martina Bacigalupo, au ras de l’Afrique. .
- ↑ Mutilées. 2011-11-07.
- ↑ La photographe italienne Martina Bacigalupo s'allie avec Filda, la grand-mère ougandaise. 2011-09-01.
- ↑ Vietnam, les enfants du Plateau - Bacigalupo / Agence VU. .
- ↑ Martina Bacigalupo. .
- ↑ Bourse Canon de la Femme Photojournaliste 2019. .
- ↑ Je m’appelle Filda Adoch. .
- ↑ Expositions - Agence VU'. .
- ↑ Martina Bacigalupo - Walther Collection. .