Nortasun-agiri

pertsona bat nor den jakinarazten duen txartela

Nortasun-agiria edo nortasun-txartela[1] pertsona bat nor den jakinarazten duen txartel-formatuko agiria da.

Alemaniako nortasun-txartela.

Nortasun-agiri ofizialakAldatu

Espainiako nortasun-agiri nazionalaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nortasun Agiri Nazionala (Espainia)»

Plastikozko txartela da, eta bertan, identifikatuaren izena-deiturak ageri dira, datu hauekin batera: jaioteguna, identifikazio zenbakia, helbidea, gurasoen izenak, identifikatuaren sinadura, eta identifikatuaren argazkia. 14 urtetik aurrera, nahitaezkoa da (eta jaioberritatik aurrera ere bai, zenbait jardueretarako: Espainiako espetxeetan preso daudenei bisita egiteko, hegazkinez bidaiatzeko...). Nortasun-agiri hau aski da Europar Batasunean zehar bidaiatzeko; ez da pasaporterik behar.

Frantziako nortasun-agiri nazionalaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nortasun Agiri Nazionala (Frantzia)»

Pertsonaren nortasunari buruzko egiaztagiri osoa da. Plastikozko txartela da, eta bertan, identifikatuaren izena-deiturak ageri dira beste datuekin batera.

Euskal Nortasun Agiria (ENA)Aldatu

Euskal Nortasun Agiria (ENA) sigla beretako Elkarteak sortutako eta hedatutako dokumentua da. Hastapenetatik 15 bat euskara elkartek, 25 udalek[2], 5 alderdik une zehatz batzuetan eta hainbat herritarrek lagundu zuten zabaltzen, laguntza horiek aldatzen doazen arren. Beraren bidez euskal herritartzat eta euskaraz tratatuak izateko aukera eskaintzen hasi zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Ibon Sarasola. (1998). «N.A.N.» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 144 or. ISBN 848866950X..
  2. [1] 2000. urtean ENA onartzen zuten udalek

Kanpo-estekakAldatu