Bea González
Beatriz (Bea) González Fernández, ezaguna La perla de El Palo edo Superpiba ezizenez (Malaga, 2001eko azaroaren 23a) malagar padel-jokalari profesionala da, World Padel Tourrean (WPT) rankingeko 2. postuan egon dena.[1] Reves delako postuan jokatu du Delfi Brearekin batera. Elkarrekin munduko bigarren padel-bikote onena dira, eta "Superpibak" deitzen zaie.[2][3][4]
Bea González | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Málaga, 2001eko azaroaren 23a (22 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | padel player (en) ![]() |
Kirol ibilbidea
aldatuBea González Fernández 2016an hasi zen World Padel Tour rankingean, zirkuitu profesionalean parte hartzen zuen historiako jokalaririk gazteena bihurtuz. 2018an Cata Tenorio esperientziadunarekin batera rankingean gora egiten hasi zen, sailkapenen tauletara igotzen hasi eta ohiko bihurtu zen.[5]
Maila nazionalean eragin handia izan du, 18 urtez azpiko Espainiako txapelduna eta 2017an bere mailako selekzioen arteko munduko txapelduna izan baita, eta 2020an Madril Irekia irabazi zuen jokalaririk gazteena bihurtu zen 18 urterekin.
Bea Gonzálezek hainbat bikote profesionalekin lortu ditu tituluak, lehen bostak Paula Josemaría eta Marta Ortega Gallegorekin. 2023ko martxoan Marta Ortega eta Bea González espainiarrek, une horretan munduko zirkuitoko 3. bikotea zenak, denboraldi horretako lehen lau txapelketak jokatu ostean banandu egingo zirela iragarri zuten. Ordura arte, Ortegak eta Gonzalezek bi final-zortziren, finalerdi bat eta titulurako duelua irabazi zituzten.[6]
Gero Delfi Brea argentinarrarekin egin zuen bikote,[7] 2018an ere jokatu zuen harekin, baina emaitza onik lortu gabe. Konbinazio arrakastatsua egitea lortu zuen, eta, hala, txapelketetako azken koadroetan sartzea lortu zuen, rankingean top 10era azkar igo eta zirkuituko bikote faboritoetako bat bihurtu arte.
2020tik, 11 torneo irabazi zituen World Padel Tourrean, horietatik 6 torneo 2023an, Delfi Brearekin. Urte berean, Premier Padeleko beste bi txapelketa irabazi zituzten, eta 2024an lehen titulua lortu zuten Puerto Cabello Premier Padel P2 modalitatean.[8]
Palmaresa
aldatuWorld Padel Tourra
aldatuZenbakia | Urtea | Txapelketa | Kategoria | Bikotea | Aurkariak finalean | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|---|
1. | 2020 | Vuelve a Madrid | Irekia | Marta Ortega | Patricia Llaguno Elisabeth Amatriaín |
5-7 / 6-1 / 6-1 / 6-1 |
2. | 2022 | Getafe | Challenger | Marta Ortega | Claudia Jensen Carla Mesa |
6-4 / 6-1 |
3. | 2022 | Albacete | Challenger | Marta Ortega | Mapi Sánchez Alayeto Majo Sánchez Alayeto |
3-6 / 6-3 / 6-1 |
4. | 2022 | Copenhague | Irekia | Marta Ortega | Mapi Sánchez Alayeto Sofia Araújo |
6-2 / 6-1 |
5. | 2022 | Ámsterdam | Irekia | Marta Ortega | Ariana Sánchez Paula Josemaría |
6-4 / 2-6 / 6-1 |
6. | 2023 | Copenhague | Open 1000 | Delfina Brea | Alejandra Salazar | 6-2 / 3-6 / 6-4 |
7. | 2023 | Valladolid | Masterra | Delfina Brea | Marta Ortega Gemma Triay |
6-2 / 5-7 / 6-2 / 6-2 |
8. | 2023 | Tampere | Open 1000 | Delfina Brea | Alejandra Salazar Sofia Araújo |
6-2 / 5-7 / 6-2 / 6-2 |
9. | 2023 | Malmö | Open 1000 | Delfina Brea | Alejandra Salazar Sofia Araújo |
6-4 / 6-3 |
10. | 2023 | Ciudad de México | Open 1000 | Delfina Brea | Tamara Icardo María Virginia Riera |
6-4 / 6-2 |
11. | 2023 | Barcelona | Amaierako Masterra | Delfina Brea | Jessica Castelló Aranzazu Osoro |
6-4 / 6-1 |
WPT guztira: 11
- Master Amaierako Torneoak: 1
- Master txapelketak: 1
- Open txapelketak: 7
- Challenger Txapelketak: 2
Premier Padela
aldatuZk. | Urtea | Txapelketa | Kategoria | Bikotea | Aurkariak finalean | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|---|
1. | 2023 | Madrid | 1P | Delfina Brea | Ariana Sánchez Paula Josemaría |
6-2 / 6-4 |
2. | 2023 | Milán | 1P | Delfina Brea | Alejandra Salazar Sofia Araújo |
6-0 / 7-6 |
3. | 2024 | Puerto Cabello | 2P | Delfina Brea | Alejandra Salazar Tamara Icardo |
6-4 / 6-3[9] |
4. | 2024 | Sevilla | 2P | Delfina Brea | Ariana Sánchez Paula Josemaría |
6-1 / 6-1 |
5. | 2024 | Asunción | 2P | Delfina Brea | Claudia Fernández Gemma Triay |
6-3 / 7-5 |
Premier Padelak Guztira: 5
- Major Txapelketak: 0
- P1 torneoak: 2
- P2 torneoak: 3|30em
Munduko Txapelketa
aldatu- 2022ko Munduko Padel Txapelketa
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Conoce a Bea González, la prometedora estrella del pádel mundial» Red Bull 2024-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ Bea González Fernández. World Padel Tour.
- ↑ La gran promesa del pádel internacional está lista para dominar las pistas de todo el mundo.. Red Bull.
- ↑ Bea González, perfil oficial. Zona de Padel.
- ↑ (Gaztelaniaz) RIVAS, MARINA. (2020-07-19). «Bea González, la jugadora más joven de la historia en coronarse en un Open» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta Ortega y Bea González separan sus caminos profesionales» MARCA 2023-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pádel | Oficial: Bea González y Delfi Brea presentan su nuevo proyecto como pareja» Mundo Deportivo 2023-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ «Bea González se lleva su primer título de 2024» Red Bull 2024-04-01.
- ↑ Bea González se lleva su primer título de 2024. Red Bull 1 de abril de 2024.