Gemma Triay

Menorcako padel jokalari profesionala

Gemma Triay Pons (Alayor, Menorca, Balearrak, 1992ko ekainaren 28a) padel jokalari profesionala da, World Padel Tourreko rankingeko 3. postuan egon dena.[1] Claudia Fernández Sánchezekin batera jokatu du, sailkapeneko hirugarren bikoterik onena osatuz.

Gemma Triay

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGemma Triay Pons
JaiotzaAlaior1992ko ekainaren 28a (32 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpadel player (en) Itzuli

Instagram: gemmatriay Edit the value on Wikidata

Gemma munduko lehena izan da gutxienez WPTren hiru ediziotan; 2020an Lucía Sainzekin eta 2021ean zein 2022an Alejandra Salazarrekin.

Kirol ibilbidea

aldatu

Tenisa 2010ean utzi zuen, baina lehiatzeko gogoak padela probatzera eraman zuen, eta 2013an iritsi zen nazioarteko zirkuitura.

2016tik 2021era lehiatu zen Lucía Sainzen alboan.

2021etik 2023ra Alejandra Salazar izan zuen bikotekide pistan.

2023ko ekainean ukondoko ebakuntza egin zioten Salazarri, eta, ondorioz, Gemmak torneo batzuk jokatu zituen Marta Ortega Gallegorekin, behin-behinean.[2][3][4] Hala ere, Italy Major irabazi eta emaitza onak lortu ziten. Salazar sendatuta zegoela, Martitarekin jokatzen jarraituko zuela jakinarazi zuen Gemmak elkarrizketa batean azaldu zuen, egoera polemikoa sortuz.[5][6][7]

Munduko eta Europako txapelduna izan da Espainiako padel selekzioarekin. 2017ko denboraldian WPT zirkuituko jokalari onenaren saria jaso zuen.

Lorpenak

aldatu
  • 2016ko Munduko txapelduna Espainiako Padel Selekzioarekin
  • 2016an Binakako Munduko txapeldunordea
  • WPT Granada Open 2017ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Zaragoza Open 2017ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • 2017ko Europako txapelduna Espainiako Padel Selekzioarekin
  • WPT Katalunia Master 2018ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Zaragoza Open 2018ko txapelduna Lucía Sainz-ekin
  • WPT Granada Open 2018ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Valladolid Open 2018ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • 2018ko Munduko Txapelduna Espainiako Padel Selekzioarekin
  • 2018ko Munduko txapeldunordea binaka, Lucía Sainzekin
  • Santander WOpen 2019ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Sardegna Open 2020ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Bartzelona Master 2020ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Alicante Open 2020ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • WPT Las Rozas Open 2020ko txapelduna Lucía Sainzekin
  • Menorcako Master Finaleko txapelduna 2020an, Lucía Sainzekin
  • WPT Alicante Open 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Valladolid Master 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Malaga Open 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Sardegna Open 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Barcelona Master 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Lugo Open 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Menorca Open 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Kordoba Open 2021eko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • 2021eko Munduko Padel Txapelketako txapelduna Espainiarekin
  • Miami Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • 2022ko Reus Openeko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Alacant Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Brusela Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • 2022ko French Padel Openeko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Valladolid Master 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Valencia Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Santander Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Menorca Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Malmö Open 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • 2022ko Mexiko Openeko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Barcelona Master Final 2022ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • 2022ko Munduko Padel Txapelketa Espainiarekin
  • Errioxa Open 2023ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • 2023ko Txile Irekiko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Paraguai Open 2023ko txapelduna Alejandra Salazarrekin
  • Italy Major 2023ko txapelduna Marta Ortegarekin
  • 2024ko Txileko Santiago Txapelketako txapelduna Claudia Fernández Sánchezekin
  • Bordeaux P2 2024ko txapelduna Claudia Fernández Sánchezekin

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu