Ireki menu nagusia

María Isabel Arriortua Markaida (Barakaldo, 1950eko azaroaren 11) bizkaitar kimikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia kimikoetan lizentziatua (1976) eta doktorea (1981), bertoko mineralogia eta petrologia departamenduan irakasle da, eta 1992tik katedraduna ere bai. Hasieratik, material kristalinoak ikertzen dituen IMaCris/MaKrisl ikerketa-taldearen muina izan da bera.[1] SGIker-ren zuzendaria, 2010ean Ikerkuntzako Euskadi Saria irabazi zuen.[2]

Maribel Arriortua
Premio Euskadi de Investigación 2010 11 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1950eko azaroaren  11 (68 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Université catholique de Louvain Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Jakiunde

Bereziki Ingurumenaren eta Energiaren arloan lortu ditu emaitzarik onenak: material mikroporosoak, supramolekularrak eta SOFC Pilak. Horiek, gainera, industrian, etxeetan eta mugitzen diren autoetan ere aplika daitezke.

Industria-sektorearekin lankidetzan, Acción Cenit enpresarekin (2007-2009) egoera solidoko erregai-pila baten eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetu zituzten. Batetik emaitzen iraunkortasuna, eta bestetik, kostuaren optimizazioa eta murrizketa dira ikerketa horien helburu nagusiak.[1]

UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) zuzendaria izan da. Eta Madrileko Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionaleko (ANEP) Zientzia eta Materialen Teknologiaren arloko koordinatzailea ere izan da.[3]

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 2019: UPV/EHUren omenaldia, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Zientzietako jakintza-arloan egindako lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortzeko.[4]
  • 2014: Eusko Jaurlaritzako zientzia-aholkularitzako batzordeko kide izendatu zuen, 2020ko horizontearekin Zientzia eta Teknologia Euskal Estrategia definitu zuen Batzorde hori.
  • 2012: Zientzia, Arte eta Letren Akademia den Jakiundeko kide numerarioa izendatu zuten da 2012an
  • Zientzialari onenak bereizteko balio duen Hirsch indizean 42 zenbakia du (h = 42).[5]
  • 2010: Ikerkuntzako Euskadi Saria jaso zuen Zientzia eta Teknologiaren modalitatean.[6]

ErreferentziakAldatu

  1. a b «ELHUYAR Basque Research - Albistea: Maria Isabel Arriortuak jaso du 2010eko Ikerkuntzako Euskadi saria» www.basqueresearch.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  2. «La catedrática de la UPV Isabel Arriortua, Premio Euskadi de Investigación» El Correo 2011-03-02.
  3. (Euskaraz) (DOC) Isabel Arriortua 2010ko Ikerkuntzako Euskadi Saria, . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
  4. (Euskaraz)«UPV/EHUk bost emakume omendu ditu, irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan egindako lanagatik - Info» UPV/EHU . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  5. (Gaztelaniaz)«Personal» imacris-makrisi . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  6. (Gaztelaniaz)«Maria Isabel Arriortua Premio Euskadi de Investigación 2010 - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.