Mare Nostrum operazioa

Mare Nostrum operazioa 2013ko urriaren 14an jarri zuen indarrean Italiako Gobernuak, 11 egun lehenago Lampedusara bidean zihoan ontzi bat hondoratu eta Somaliako eta Eritreako 366 emigrante hil eta gero[1]. 2014ko azaroan, beste operazio bat jarri zen martxan.

Mare Nostrum operazioa
MotaProiektu
Denbora-tarte2013ko urriaren 18a - 2013ko urriaren 31
HerrialdeaItalia
Parte-hartzaileak

2014ko abenduaren 10erako Mediterraneotik Europara iristeko saiakera 207.000 migratzailek egin zuten. Kopuru hori 2011ean 70.000koa zen. 2014an gutxienez 3.419 hil ziren itsasoan[1].

Operazioko jarduerak aldatu

Italiako Armadak honako jarduerak burutu zituen operazioaren baitan[1]:

  • Urtarrilaren 3a. Italiako Itsas Armadak egun batean 1.000 migrante baino gehiago erreskatatu zituzten, Afrikatik Europako kostaldera zihoazenean.
  • Otsailaren 6a. Italiako Itsas Armadako ontziek eta Mare Nostrum operatiboko helikopteroek Saharaz hegoaldeko 1.123 migrante erreskatatu zituzten Lampedusa uhartearen ondoan.
  • Martxoaren 18a. Siziliako itsasartean 1.200 bat migratzaile zituen hamahiru ontzi geldiarazi zituen Itsas Armadak.
  • Apirilaren 9a. Siziliako kostaldera iritsi nahi zuten 1.574 migratzaileei laguntza eman zien Itsas Armadak.
  • Apirilaren 14a. Afrika iparraldetik hainbat ontzitan Italiara zihoazen 852 migratzaile harrapatu zituzten Mediterraneoan.
  • Apirilaren 22a. Bigarren egunez jarraian, Italiako kostatik hurbil 1.149 migratzaile erreskatatu zituzten.
  • Maiatzaren 10a. Siziliara bidean zihoazen 1.600 bat migratzaile harrapatu zituen Italiako Itsas Armadak.
  • Ekainaren 6a. Hamazazpi ontzitan banatuta Afrika iparraldetik Italiara zihoazen 2.500 bat migratzaile erreskatatu zituen armadak.
  • Ekainaren 14a. Italiako armadak 1.812 migratzaile erreskatatu zituen Siziliako itsasartean.
  • Uztailaren 7a. Asteburu batean, Afrika iparraldetik Italiara zihoazen 2.655 migratzaile erreskatatu zituzten.
  • Uztailaren 14a. Siziliako itsasartean hainbat ontzitan Italiako kostaldera joan nahi zuten 1.080 migratzaile harrapatu zituen Italiako Itsas Armadak.
  • Uztailaren 18a. Bi egunez jarraian Afrika iparraldetik ateratako 3.510 migratzaile erreskatatu zituen Itsas Armadak.
  • Abuztuaren 4a. Asteburu batean, 2.227 migratzaile harrapatu zituzten.
  • Abuztuaren 17a.Hiru egunen ondoren, Afrika iparraldetik etorritako 1.900 migratzaile erreskatatu zituen Itsas Armadak.
  • Abuztuaren 31a. Siziliako itsasartea igarotzen ari ziren 3.866 migratzaile atzeman harrapatu zituen asteburuan Italiako armadak.
  • Irailaren 7a. 1.656 migratzaile erreskatatu zituzten asteburuan.
  • Irailaren 14a. Italiako kostaldera iristen ari ziren 2.372 migratzaile harrapatu zituzten asteburuan.
  • Urriaren 3a. Bi egunen buruan 2.588 migratzaile erreskatatu zituzten.
  • Abenduaren 6a. Siziliako itsasartean 1.300 migratzaile inguru erreskatatu zituzten.
  • Abenduaren 31a. Italiako kostazainek Blue Sky kargaontzia harrapatu zuten Greziako uretan. Eskifaiak utzi egin zituen ontziko 796 migratzaileak.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «URTE BELTZ BAT», Berria, 2015-01-03

Kanpo estekak aldatu