Marcello Malpighi

Marcello Malpighi (Crevalcore, Bolonia, Italia, 1628ko martxoaren 10a - Erroma, Italia, 1694) italiar sendagilea eta anatomista izan zen.

Marcello Malpighi
Marcello Malpighi large.jpg
katedradun

Bizitza
JaiotzaCrevalcore1628ko martxoaren 10a
HeriotzaErroma1694ko azaroaren 29a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Tesi zuzendariaGiovanni Alfonso Borelli (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Antonio Maria Valsalva (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, katedraduna, anatomista, botanikaria eta entomologoa
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea
Pisako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

BiografiaAldatu

Inozentzio III.a aita santuaren sendagilea izan zen 1691tik aurrera. Ehunen azterketarako mikroskopioa erabili zuen lehenetakoa izan zen, eta bere izena duten glomeruluak eta piramideak aurkitu zituen.

Bi liburutan bildu dira Malpighiren zientzia-idazlan guztiak: Marcelli Malpighi opera omnia (1686) eta Marcelli Malpighi opera postuma (1697-1698).

 
Marcello Malpighi, Opera omnia
 
Opere, 1687

Malpighiren glomerulua esaten zaio giltzurrunetako kapilar-sareetako bakoitzari. Han irazten da giltzurrunetara igarotzen den odola. Malpighiren piramidea esaten zaio giltzurrunen muina osatzen duten kono-formako organoetako bakoitzari.

ErreferentziakAldatu