María de Echarri
María de Echarri y Martínez (San Lorenzo de El Escorial, 1878ko irailaren 9a - Donostia, 1955) espainiar zutabegile eta propagandista katolikoa, politikaria eta feminista izan zen.[1] 1927an, Primo de Riveraren diktaduraren Batzar Nazional Aholku-emailean ordezkatutako 13 emakumeetako bat izan zen.[2][3]
María de Echarri | |||||
---|---|---|---|---|---|
1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
1924ko urriaren 24a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | San Lorenzo de El Escorial eta El Escoriak, 1878ko irailaren 9a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Donostia, 1955 (76/77 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | zutabegilea, propagandista katolikoa, politikaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea | ||||
Kidetza | Asociación Católica de Propagandistas |
Biografia
aldatu1878ko irailaren 9an jaio zen San Lorenzo de El Escorial-en.[4]
Irakaslea zen lanbidez.[5]
Emakumeentzako Ekintza Katolikoa elkartearen publizista zen[5][6] eta emakumen langileen babeslea, ikuspuntu katolikotik.[7] Emakume langileen sindikatuen sortzailea izan zen eta lan ikuskatzailea izanik, gizarte ekintzako programa sustatu zuen, batez ere, emakumezko langileei sozialki eta lanean hobekuntza lortzen laguntzeko helburuarekin.[1]
1918an feminismoa sustatu zuen, "posible" zena, zentzuzkoa eta katolikoa izendatu zuena. Feminismo horren helburua zen emakumeen presentzia handitzea hezkuntza, karitate eta gizarte laguntzako espazio publikoetan.[1] Era berean, Gizarte Erreformen Institutuko presidenteak lan ikuskatzaile izendatu zuen urtea izan zen, eta batzordekide bihurtu zen, baina, Emakume Katolikoen Sindikatuko lana alde batera utzi nahi ez izateagatik, kargua utzi behar izan zuen.[4]
1924an Madrilgo Udaleko lehen emakume zinegotzietako bat bihurtu zen,[6] (1.oharra) eta 1927an Primo de Riveraren diktadurako Batzar Nazionala deiturikoan ordezkari izan ziren 13 emakumeetako bat izan zen 1927ko urriaren 10etik eta 1930eko otsailaren 15a bitartean.[5][8][9]
Batzar Nazional Aholku-emaileko emakumeak
aldatuBatzarraren eginkizun nagusia Espainiarako Konstituzio berri bat egitea zen eta 429 lagunek osatzen zuten. Hautatutako emakumeen artean, horietako bi aukeratu zituzten Estatuko ordezkari gisa - Isidra Quesada Gutiérrez de los Ríos, Esklabo Zurien Merkataritza Errege Batzordeko Aguilar de Inestrillas-en kondesa alarguna eta Trinidad von Scholtz Hermensdorff alarguna (Parcent-eko dukesa eta erreginaren dama) eta gainerakoak beren merituetan oinarrituta eta "bizitza nazionaleko hainbat jardueraren ordezkari , besteak beste, María de Maeztu pedagogoa (orduan Residencia de Señoritas delakoaren zuzendaria), Carmen Cuesta del Muro (Espainiako lehen Zuzenbidean doktorea eta Teresiar Erakundeari lotutakoa) Batzarreko idazkari izan zena, Blanca de los Ríos (idazlea), Natividad Domínguez Atalaya (Emakumeen Hezkuntzarako Elkartekoa, Merkataritza irakaslea eta ideal pedagogiko krausistetan trebatua), Emakumeen Ekintza Katolikoari lotutako bost emakume: Josefina Olóriz (Eskola Normaleko idazkaria, irakasle gipuzkoarra, Donostiako zinegotzia eta 1927an Logroñon ospatutako Nazioarteko Eukaristiko Kongresuan parte hartu zutenak); María de Echarri (Madrilgo zinegotzia), María López Monleón (Langile Katolikoen Konfederazio Nazionaleko kidea), Teresa Luzzatti eta María López de Sagredo Andreo (Bartzelonako zinegotzia eta hango Haurren Babeserako Foru Aldundiko kidea). Blanca de los Ríos eta Ramblako markesak ere lotura zuten ACMrekin. Esperanza García de Torre de Luca de Tena, Micaela Díaz Rabaneda, Dolores Cebrián de Besteiro eta Fernández de Villegas batu ziren, baita La Ramblako markesa alarguna ere, zeinaren izena, Concepción Loring, saioaren egunkerokoan agertzen ez dena.[11][12] 1928ko otsailean, María Dolores Perales González Bravo (Madrilgo Udaleko zinegotzia) kazetaria sartu zen eta, azkenik, desegin eta hiru aste igaro zirenean, 1930eko urtarrilaren amaieran Maria Doménech i Escoté (ezizenez Maria Domenech de Cañellas, idazle eta aktibista kataluniarra, Federazio Katolikoko presidentea, Langile Sindikatuena eta Clara Frías Cañizares abokatu valentziarra. [13]
Sariak
aldatu- Pro Ecclesia et Pontifice domina[6]
Oharrak
aldatu- Blanca Igual eta Elisa Calongerekin batera izendatu zuten zinegotzi urriak 23an eta hurrengo egunean kargutu zituzten.[14]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Franco Rubio, Gloria A. (2004). «Los orígenes del sufragismo en España» Espacio, tiempo y forma. Serie V, Historia contemporánea (UNED) 16: 473-474. ISSN 1130-0124..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las primeras diputadas en España: 13 "hembras solteras, viudas o casadas"» ELMUNDO 2019-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-10-10). «Hoy se cumplen 92 años de la llegada de las primeras diputadas al Congreso 13 mujeres elegidas por Primo de Rivera» Ultima Hora (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ a b A. de M., U. C. del. (1925). «Las primeras concejales del Ayuntamiento de Madrid» Revista de la Biblioteca, Archivo y Museo (Madril).
- ↑ a b c Blasco Herranz, Inmaculada. (2005). «Dones i activisme catòlic: l’Acción Católica de la Mujer entre 1919 i 1950» Recerques: Història, economia i cultura 51 ISSN 0210-380X..
- ↑ a b c d .
- ↑ Núñez, María Gloria. (1998). «Políticas de igualdad entre varones y mujeres en la segunda república española» Espacio, tiempo y forma. Serie V, Historia contemporánea (UNED) 11 ISSN 1130-0124..
- ↑ Monterde García, Juan Carlos. (2010). «Algunos aspectos sobre el voto femenino en la II República Española: debates parlamentarios» Anuario de la Facultad de Derecho (Universidad de Extremadura) 28 ISSN 0213-988X..
- ↑ Díaz Fernández, Paloma. (2005). «La dictadura de Primo de Rivera. Una oportunidad para la mujer» Espacio, tiempo y forma. Serie V, Historia contemporánea (UNED) 17 ISSN 1130-0124..
- ↑ Martínez Rodríguez, Susana. (2006). "La participación de la Escuela Economista en la cuestión de género. Una primera aproximación". In: Esperanza Bosch, Victoria A. Ferrer Pérez y Capilla Navarro Guzmán (ed.). Los feminismos como herramientas de cambio social. Universitat de les Illes Ballears. Servei de Publicacione i Intercanvi, 170 or. ISBN 84-7632-959-8..
- ↑ Benítez, Enrique. (2017-11-23). «Una mujer para la historia» La Opinión de Málaga.
- ↑ Asamblea Nacional. Diario de Sesiones. Constitución. 10 de octubre de 1927.
- ↑ Benítez Palma, Enrique. (enero 2021). «La llegada de la mujer a la Carrera de San Jerónimo: un balance de las intervenciones de las integrantes de la Asamblea Nacional de Primo de Rivera (1927-1930)» Feminismo/s , 37.
- ↑ Soldevilla, Fernando, Fernando. (1925). El Año Político. 1924. Madril: Imprenta y Encuadernación de Julio Cosano, 363-364 or..
Bibliografia
aldatu- A. de M., U. C. del (1925). Las primeras concejales del Ayuntamiento de Madrid. Madrid: Revista de la Biblioteca, Archivo y Museo..
- Blasco Herranz, Inmaculada (2005). «Dones i activisme catòlic: l’Acción Católica de la Mujer entre 1919 i 1950». Recerques: Història, economia i cultura 51: 115-139. ISSN 0210-380X.
- Díaz Fernández, Paloma (2005). «La dictadura de Primo de Rivera. Una oportunidad para la mujer». Espacio, tiempo y forma. Serie V, Historia contemporánea (Universidad Nacional de Educación a Distancia) 17: 175-190. ISSN 1130-0124.
- Franco Rubio, Gloria A. (2004). «Los orígenes del sufragismo en España». Espacio, tiempo y forma. Serie V, Historia contemporánea (Universidad Nacional de Educación a Distancia) 16: 455-482. ISSN 1130-0124.
- Martínez Rodríguez, Susana (2006). «La participación de la Escuela Economista en la cuestión de género. Una primera aproximación». En: Esperanza Bosch, Victoria A. Ferrer Pérez y Capilla Navarro Guzmán (Eds.). Los feminismos como herramientas de cambio social (Universitat de les Illes Ballears. Servei de Publicacione i Intercanvi) 1: 169.-188. ISBN 84-7632-959-8.
- Monterde García, Juan Carlos (2010). «Algunos aspectos sobre el voto femenino en la II República Española: debates parlamentarios». Anuario de la Facultad de Derecho (Universidad de Extremadura) (28): 261-277. ISSN 0213-988X.
- Núñez, María Gloria (1998). «Políticas de igualdad entre varones y mujeres en la segunda república española». Espacio, tiempo y forma. Serie V, Historia contemporánea (Universidad Nacional de Educación a Distancia) 11: 393-445. ISSN 1130-0124.
- Rosique Navarro, Francisca; Peralta Ruiz, María Dolores (2012). «La institución teresiana durante la dictadura de Primo de Rivera. Una aproximación a su proyección educativa, social y pública». Hispania Sacra (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) 64 (129): 345-377. ISSN 0018-215X.
- Soldevilla, Fernando (1925). El Año Político. 1924. Madril: Imprenta y Encuadernación de Julio Cosano. ISSN 2171-0457.