Josefina Oloriz

politikari espainiarrra

Josefina Olóriz Arcelus ( Mar del Plata, Argentina, 1894ko abuztuaren 27a -?) Ideologia kontserbadoreko irakaslea izan zen, Primo de Rivera diktadura garaian karrera politikoa egin zuena.

Josefina Oloriz

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a

Donostiako udaleko zinegotzia

Bizitza
JaiotzaMar del Plata1894ko abuztuaren 27a
Herrialdea Argentina
 Espainia
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril

Biografia aldatu

Argentinan jaio zen euskal jatorriko familia batean. Nerabea zela, bere familiarekin Donostian joan zen bizitzera. Irakasle gisa graduatu zen, eta urte luzez lan egin zuen Donostiako Escuela Normal de Maestras zeritzanean. Emakumeak bizitza publikoan parte hartzearen aldekoa zen. Bere ideologia politikoa kontserbadorea zen, horregatik Primo de Rivera diktadura garaian Batasun Patriotiko alderdi bakarrean sartu zen. Emakume ezkonduek eta emakume ezkongabe emantzipatu gabeek ez zuten horretarako eskubiderik, " pater familia "-en (aita edo senarra), agintearen menpe zeudelako.

1925eko ekainaren 30ean, Carmen Resines Gardeazabalekin batera, Espainiako estatuan zinegotzi izendatutako lehen zortzi emakumeetako bat izan zen. Jose Elosegi aukeratu zuten alkate. Urte batzuk geroago, 1929an, Elosegiren ordezkoa zen, Jose A. Begiristainek, Olóriz alkateorde izendatu zuen. Zenbait iturriren arabera, espainiar estatuko lehen emakumea izan zen alkateorde karguan.

1927an, Miguel Primo de Riverak Kontsultarako Batzar Nazional bat izendatu zuen 1929rako Konstituzioaren aurreproiektua presta zezan, erregimenari zilegitasuna emateko modu gisa. Batzar honetan Primo de Riveraren erregimenak 13 emakume aukeratu zituen. (Zenbaiten arabera, hala, Espainiaren historiako Kongresuko lehen emakume diputatu bihurtu ziren; hala ere beste batzuk zalantzan jartzen dute Kontsultarako Batzar Nazionala Parlamentu baten parean jar daitekeenik, ezberdintasun handiak baitzeuden izaera demokratikoaren arloan eta baita ere instituziook zuten botere legegilearen alorrean). Hamahiru horien artean Josefina Oloriz zen diputatuetako bat, eta bizitza nazionaleko jardueren ordezkari gisa aritu zen. Primo de Rivera diktaduraren erorketaren ostean, Olorizek bere presentzia politikoa amaitu zuen diputatu gisa 1930ean.

1936an, kargu esanguratsua izatera itzuli zen. Espainiako Gerra Zibilean, Gipuzkoako Probintziako hezkuntzako inspektore nagusi izendatu zuen Junta Militar Karlistak.. Kargu horretatik, ideologia errepublikarra edo abertzalea n zuten irakasleak kontrolatu eta hauek kentzeaz arduratu zen.

Olorizek uste zuen bera bezalako emakume aitzindarien existentziak zerbitzu publikoa pixkanaka emakumeei zabalduko zela, baina, hala ere, zerbitzu publikoan bete behar zuten zereginean emakumeenak ziren "konpetentzia natural eta esperientzia domestikoa"-rekin zerikusia izan behar zutela; hau da, garai hartako gizarteak emakumeen zeregin gisa uler zitzakeen hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak, higienea, garbiketa, hirigintza eta abar bezalako emakumezkoen jarduerakin zerkikusia izan behar zuela emakumeen jardun politikoak.

Donostiako Udalak 2001ean plaza bat eskaini zion Resines eta Oloriz izenarekin, hiriak izan zituen lehen bi emakumezko zinegotzien omenez. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu