Trespondeko zubia

eraikitako euskal ondare nabaria Iruña-Okan

Trespondeko zubia Iruña Okan dagoen zubia da, Trespondeko herrian. Hamahiru begiko zubia da, 99 metro luze. Nahiz eta ohituraren arabera zubi erromatartzat jo den, ikerlariek diotenez ezin da izan XVI. mendekoa baino aurreragokoa.

Trespondeko zubia
Kultura ondasuna
Zadorra ibaiaren arroko zubiak
Map
Kokapena
Koordenatuak42°50′39″N 2°47′19″W / 42.84408°N 2.78856°W / 42.84408; -2.78856
Deskribapena
Azpiegitura
Zubibegiak13

2001eko irailaren 5an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Tradizioz erromatartzat jo da zubia, Iruñako Oppidum-a dagoen muinotik hurbil dagoelako, baina ez dago bere sorrera argi azaldu dezakeen inolako azterketarik. Bere arkitekturari erreparatuz gero, ordea, bistan dituen zatiei noski, ordukoak baino berriagoak diren kanonen arabera eginda dago.

Hamahiru begiko zubia da. Horietako sei, herritik urrutien daudenak, besteak baino handixeagoak dira. Zutabeen sekzioa angeluzuzena da eta brankaduna. Horretaz gain, hegaletako estriboak ditu. 99 m luze da eta zabalera, bazterguneak eta brankak kenduta, 4,50 m ingurukoa da. Kareharrizko harrizabalez eginda dago eta karemorteroz hartuta. Harlangaitza oso irregularra da, branken hegaletan apur bat eskuairan. Zoladuran harlauzak ageri dira.

Zubiaren sarbidean elementu bat dago, zertarako eginda dagoen ez dakiguna, eta harlanduak bata bestearen gainean handienetik txikienera jarrita egindakoa da.

Landutako elementu bakarrak petrilak dira. Horiek, egindako azken eraberritzekoak dira, izan ere, 1915eko argazkietan zubiak ez zuen horrelakorik. Eurok kokatzeko egindako lanak ez dira apartekoak, izan ere, petrilok zubiaren ertza baino barrurago kokatuta daude eta angeluan egindako erremateak ertz biziak dituzte eta ez dute inolako tailarik.

J. Liz Guiral eta M. Martín Bueno-ren arabera, zubiaren egituraren azterketak argi uzten du, inolako zalantzarik gabe, modernoa dela. Euren liburuaren lehen zatian jasotzen den azterlanean zubiaren auzia aztertu izan da eta ondorioa da, zubiaren fabrika ezin dela izan XVI. mendekoa baino aurreragokoa, zubia handitu egin zela eskuin aldera XVII. mendean eta harrezkero, eraberritzeak egin dizkiotela. Aipatzekoak dira eraberritzeen artean 1845ean Martin Sarazibarrek egindakoa eta 1960ko hamarkadan Manuel Llorentek egindakoa, eta bestalde, 1915an apurtu zelako egindako konponketa-lanak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu