Maksim Litvinov

Maksim Maksimovitx Litvinov, Meir Henoch Wallach-Finkelstein jaioa (errusieraz: Максим Максимович Литвинов; Białystok, Errusiar Inperioa, 1876ko uztailaren 17aGreg./uztailaren 5aJul. - Mosku, 1951ko abenduaren 31) sobietar iraultzaile, politikari eta diplomazialaria izan zen.

Maksim Litvinov
Sobietar Batasuneko enbaxadorea Estatu Batuetan

1941eko azaroaren 10a - 1943ko abuztuaren 22a
Konstantin Umansky (en) Itzuli - Andrei Andreievitx Gromyko
Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministro

1930eko uztailaren 21a - 1939ko maiatzaren 3a
Georgi Vasilievitx Txitxerin - Viatxeslav Molotov
Sobietar Batasuneko enbaxadorea Estatu Batuetan

1918 - 1919
SESBeko Sobiet Goreneko kide


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaBialystok1876ko uztailaren 17a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku1951ko abenduaren 31 (75 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Ivy Low Litvinov (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Yiddisha
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata

Find a Grave: 44830384 Edit the value on Wikidata

Errusiar Inperioan jaio zen Lituaniako familia judu batean. Armadan urte batzuk eman eta kanporatua izan ondoren, iraultzan aritu zen. 1901ean atxilotu, espetxetik ihes egin eta erbesteratu egin zen. Londresen Lenin ezagutu zuen. 1905eko Iraultzan Errusiara itzuli zen eta egunkari editorea izan zen. 1906tik beste hamar urte eman zituen erbesteratuta, Laneko Alderdi Sozial Demokratari armak emateaz arduratuta.

1917ko Errusiako Iraultzaren garaipenaren ondoren, gobernu sobietarraren ordezkari izendatu zuten Britainia Handian. Britainia Handitik kanporatu ondoren, lan diplomatikoak egin zituen Europan eta gerrako presoak trukatu zituen.

Armagabetzearen aldekoa izan zen eta 1928ko Briand-Kellogg Itunean sobietarrek parte hartzea lortu zuen. Litvinov Protokoloaren bidez, ituna Sobietar Batasunean eta inguruko herrialdeetan aplikatzea lortu zuen.

1930ean Stalinek Kanpo Arazoetarako Herri Komisario izendatu zuen. Litvinov segurtasun kolektiboaren aldekoa zen klase-borrokaren aldekoa baino gehiago, eta Frantziarekin eta Britainia Handiarekin harremanak hausten saiatu zen. Hamarkada horretan, Alemania naziaren aurkako segurtasun kolektiboko politika sobietarra zuzendu zuen.

Municheko Konferentziaren ondoren, prentsa sobietarra Litvinov judutarra zela nabarmentzen hasi zen. 1939ko maiatzaren 3an Stalinek Viatxeslav Molotov jarri zion ordez.

1941ean Sobietar Batasuneko enbaxadore Estatu Batuetan izendatu zuten, 1943an Andrei Gromikok ordezkatu zuen arte.