Oihana Azkorbebeitia Urizar (Abadiño, Bizkaia, 1981eko abuztuaren 28a) mendi lasterkaria da eta Euskal Selekzioko kidea 2006tik. Albaitaria da ogibidez.

Oihana Azkorbebeitia

Bizitza
JaiotzaAbadiño1981eko abuztuaren 28a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria eta albaitaria
Atletismoa
Kirol diziplinak skyrunning (en) Itzuli
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Facebook: oihana.azkorbebeitiaurizar Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Maitane Azurmendiren ilustrazioa

Oihana Azkorbebeitia 18 urte egin arte atletismoan ibili zen, Durangoko Bidezabal taldean. Ondoren mendi lasterketetan parte hartzen hasi zen eta hainbat sari lortu izan ditu urte hauetan zehar. Horrez gain, dantzaria izan da herriko Talde Batuak dantza taldean eta panderojolea Anbotoko Hauspoak trikitixa taldean. Gerediaga Elkarteko kidea da gaur egun, eta elkarte horretako batzordekidea izan zen 2009tik 2013ra arte. Euskal Herriko Artzain Txakurren elkarteko (EHATE) kide ere bada, eta epaile lanak egiten ditu Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketetan. 2018rako antolatutako Euskaraldian Abadiñoko hamaikakoan hartu zuen parte, Ahobizi lez. Seme bi ditu, Alluitz (2013) eta Ametz (2015).

2018ko Durangoko Azokan "Mendiaren altzoan" liburua argitaratu zuen. [1]

Zutabegile aldatu

Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalaria eta mendi lasterketan Euskal Herriko selekzioko hautatzailea izateaz gain, durangaldeko Anboto astekarian zutabegilea da.[2] Besteak beste zutabe hauexek idatzi ditu:

 
Oihana Azkorbebeitia
  • Agur munduko kopari (2023.11.03)[3]
  • Lasterketa bertan behera (2023.09.08)[4]
  • Sariak (2023.06.16)[5]
  • Beste behin ere Zegama (2023.05.19)[6]
  • Anbotokide (2023.03.17)[7]
  • Etxera Trail (2023.01.27)[8]
  • Anekdotak (2022.11.04)[9]
  • Piperpotoarekin ni ez! (2022.09.09)[10]
  • Irene (2022.07.01)[11]
  • Badator (2022.05.27)[12]
  • Taldearen babesa (2022.03.04)[13]
  • Euskal Selekzioaren etorkizuna kolokan (2021.12.23)[14]
  • Datorren urtean gehiago (2021.10.29)[15]
  • Sarri (2021.05.27)[16]
  • Mendiko lasterketak 2021ean (2021.02.16)[17]
  • Kirola mozalarekin? (2020.11.27)[18]
  • Maskara aire librean (2020.09.23)[19]
  • Munduko Kopa martxan (2021.07.02)[20]
  • Dortsalak agortuta (2020.02.07)[21]

Korrikalari ibilbidea aldatu

2019ko apirilaren 20an Munduko kopako lehen proba puntuagarrian lider jarri zen bertikalen sailkapen nagusian, Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean.

2019ko irailaren 29an kilometro bertikalen Munduko kopan hirugarren amaitu zuen. [22]

2019ko urriaren 19an zazpigarren postua lortu zuen mendiko lasterketen Munduko Kopako finalean, Italian. [23]

2021ean Andorran jokatu zen Mendi lasterketen Munduko Kopako laugarren proba puntuagarrian 5. postua lortu zuen. 23 kilometroko lasterketa eta Comapedrosa (2942 metro) Andorrako mendirik garaiena tarteko.[24]

2022ko maiatzaren 31n Zegama Aizkorri mendi maratoian 22. postua lortu zuen eta bere helburua, 5 ordutik behera egitea (4:56:57)[25] [26]

2022an irabazi zuen Barruera herrian, Vall de Boí (Pirinio katalana) Boiko Epic Trail Vall delakoan, eta lehen garaipena lortu zuen Skyrunner World Series-en zirkuituan.[27]

2022ko irailaren 3an Azkorbebeitiak denboraldiko zazpigarren garaipena lortu zuen Trail Valle de Tena 4K mendi maratoian, Panticosa herrian (Huesca). Korrikalari abadiñarrak irabazi zuen proba (6.57.45). Indarpark taldeko Larraitz Aragon durangarra izan da bigarrena (7.17.44). Ainhoa Elizondo euskalduna sailkatu zen hirugarren.[28]

2022ko irailaren 10ean Ubidestroi mendi lasterketa jokatu zen lehen aldiz Ubide herrian, eta Durangaldeko neskak nabarmendu ziren bertan. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak irabazi zuen proba (2.57.16), eta Andikona Albizuri korrikalari berriztarra hirugarren sailkatu da (3.22.43). Uxoa Irigoien getariarra izan zen bigarrena (3.19.01).[29]

2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Bulgarian, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko Sandra Sevillano korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko Maite Maiora mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28)[30]

2022ko urrian Munduko Kopako finala, Zeanuriko Gorbeia Suzien lasterketan 8. postua lortu ondoren, Munduko sailkapen nagusian bigarren postua lortu du.[31]Azken lasterketa horretan Noemie Vachon frantziarrak irabazi zuen (3.49.37), eta Igorreko Onditz Iturbe sailkatu zen bigarren (3.49.53), baina korrikalari bi horiek ez ziren Kopako lehian sartzen, gutxienez lau probatan parte hartu behar zelako aurretik, eta eurak gutxiagotan lehiatu dira. Webster hirugarren sailkatu da lasterketan (3.51.26), eta Azkorbebeitia zortzigarren (4.03.08).

Munduko kopa-finalaren aurretik, 41 urteko Azkorbebeitia lider zegoen ( Skyrunner World Series-eko hiru proba irabazita), baina oso puntu gutxiko aldea zegoen lehenengo lau sailkatuen artean, eta euretariko edozeinek irabazi zezakeen kopa. Oihana Azkorbebeitia bera, Lindsay Webster kanadiarra, Iris Pessey frantziarra eta Maite Maiora mendaroarra ziren lau hautagaiak. Martina Cumerlato italiarrak ere bazuen kopa irabazteko aukera, baina ez zuen parte hartu finalean. 2022ko Skyrunner Munduko Kopako sailkapen nagusia nesken postuak: 1.Lindsay Webster 465 puntu, 2. Oihana Azkorbebeitia 406 puntu.3. Maite Maiora 350 puntu. Azkorbebeitiaren esanetan:

"Lehia polita izan dut Webster kanadiarragaz, eta bera laugarren tokian eta ni bosgarrenean igaro gara Gorbeia tontorretik, tarte txikiagaz, baina hortik aurrera  geroago eta alde handiagoa atera dit eta ezinezkoa izan zait harrapatzea".[31]

2023ko martxoaren 4an Maxi Trail lasterketan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu zen emakumeetan, bigarren urtez jarraian. 6.51.58ko denboran egin zuen 58 kilometro eta 7.000 metroko desnibel metatua zuen ibilbidea. Aurreko urtean baino ia hogei minutu gutxiago behar izan zuen. Cristina Santurino sailkatu zen bigarren emakumeetan (7.48.08), eta Aida Campos hirugarren (7.50.31).[32]

2023ko martxoaren 18an Euskal Herriko Kopako lehenengo proban, Bedian, Kopako lider ipini da nesketan. VII. Kolazino Eguna ospatu zuten Bedian, eta, urtero lez, mendiko mendi martxa (16 kilometrokoa) eta mendiko lasterketa bi antolatu zituzten, 16 eta 24 kilometrokoak. Azkorbebeitiak lasterketa luzean, 2.32.07ko denboran egin zituen 24 kilometroak. Ainara Urrutia aretxabaletarra bigarrena (2.35.38), eta Oihana Zubillaga anoetarra izan zen podiuma osatu zuen hirugarrena (2.38.50). Garazi Sampedro korrikalari atxondarra laugarren geratu zen (2.43.46), eta Oihane Unzalu abadiñarra zortzigarren (2.56.00). [33]

2023ko maiatzaren 6an Azpeitin Domusa Teknik 40 MLK (40 milia) mendi lasterketaren bigarren edizioan txapelduna Oihana Azkorbebeitia abadiñarra (7.09.13) izan zen eta txapeldunordea Larraitz Aragón durangarra (7.50.31). Hirugarrena Sara Peña oriotarra izan zen (8.13.01). Azkorbebeitia hasieratik amaierara nagusitu da, probako errekorra hautsita. Aurreko urtean baino 8 minutu gutxiagoan egin du 65 kilometro eta 3.700 metro positiboko desnibela dituen lasterketako ibilbidea.[34] [35]

2023ko maiatzaren 14an Zegama-Aizkorri lasterketan Beterano mailako txapelduna izan zen (5:03:47) denboraz. Sailkapen orokorrean 13. postua izan zuen.[36] Ekainaren 3an Euskal Herria Mendi Erronkan irabazlea izan zen eta errekorra ezarri zuen[37]. Bigarrena Sara Peña izan zen eta hirugarrena Uxoa Irigoien. Oihana Kortazarrek zuen errekorra 3 segundotan hobetu zuen.[38]

2023ko ekainaren 10ean Ezkoriatza herrian (Gipuzkoa) Gabez Takarraran mendi lasterketaren XI. edizioa jokatu zen. Izenak dioen moduan, gauez izaten da proba, gaueko 22:00etan hasita 25 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboa dituen proba berezia da. Emakumeetan Oihana Azkorbebeitia izan zen txapelduna (2.11.31), bigarrena (2.18.15) Irati Larrañaga usurbildarra, eta hirugarrena (2.25.40 Oihana Aragonés aretxabaletarra.[39]

2023ko ekainaren 17an Sky World Serieseko Munduko Koparen egutegiko laugarren lasterketa jokatu zen Portugalen, Madeira uhartean: Ultra Skyrunning Madeira. Zirkuituko lasterketarik luzeena zen—45 kilometro eta 3.600 metroko desnibel posiboa zituen— eta bertan Durangaldeko Oihana Azkorbebeitia abadiñarra bigarren (6.25.01) eta Larraitz Aragón durangarra zazpigarren (7.18.51) heldu ziren. Sailkapen horri eskerrak (hamarren barruan egiteagatik) urrian Kopako finala izango den Limone Skyrunning Xtreme probarako sailkatu ziren.[40]

2023ko uztailean G2H ultratraila jokatu zen, Goierriko 2 Haundiak. 6.000 metroko desnibel positiboko 88 kilometroko lasterketa izan zen. Durangaldeko korrikalariak izan ziren nagusi nesketan. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen irabazlea (denbora:12.40.43), Larraitz Aragon korrikalari durangarra sailkatu zen bigarren (13.18.06) eta Izaskun Sanz nafarrak osatu du nesken podiuma (13.48.01).[41][42][43][44]

2023ko irailaren 17an Grigne Skymarathon mendi lasterketan parte hartu zuen Italiako Lombardiako Pasturo herrian. Nesketan 4. sailkatu zen. 42 kilometro eta 3.600 metro positiboko desnibela zuen proba egiteko 6.43.09 denbora behar izan zuen. Korrikalariek Grigneta mendia (2.177 m.) eta Grignone mendia (2.410 m.) igo zituzten ibilbidean. Azkorbebeitiak hirugarren postuan pasatu zituen mendi bietako tontorrak, baina zortzi kilometroren faltan postu bat galdu zuen jaitsieran. Inoiz egin duen lasterketarik teknikoena eta alpinoena izan zela esan zuen, lasterketa desberdina. Nesketan faboritoa zen Hillary Gerardi estatubatuarrak irabazi zuen 6.12.05 denboraz. Bigarrena Ainara Urrutia Euskal Selekzioko korrikalari aretxabaletarra izan zen (6.36.41), eta hirugarrena Kalie Mccrystal kanadarra (6.37.46).[45]

2023ko urriaren 1ean Arenas de Cabraleseko hiru kilometro bertikalak irabazi zituen. Hiru lasterketak irabazi zituen: zapatu goizean Calluengako igoera, zapatu arratsaldean Subisomaseko igoera (oso hogorra egin itzaien 31 garadu baitzeuden), eta domeka goizean, urriaren 1ean, Aventoneko igoera. Berez, mendien desnibela kontuan hartuta, azkena zen gogorrena, Aventonekoa, 1.900 metro eskasean 1.004 metroko desnibel positiboa duen menditzarrari aurre egin beharra baitzuten korrikalariek. Azkorbebeitia txapelduna (2.35.07) eta bigarrena Maria Zorroza gernikarra (2.55.23) izan zen. Podiuma osatzeko hirugarrena Beatriz González extremadurarra (3.12.59) izan zen.[46]

2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikaleean Arrazolatik hasi eta haitzetan gora Anbotoko tontorrerako lasterketan emakumeen kategorian Lide Urrestarazu (00:48:37) ordiziarrak irabazi zuen txapelketa. 2. postuan Oihana Azkorbebeitia (00:50:27) heldu zen eta hirugarrena Ainhoa Lendinez (00:51:41) izan zen.[47]

2023ko urriaren 8an Aramotz mendi lasterketaren irabazlea izan da emakumezkoetan. 28 kilometroko proba luzean Alluitz mendi taldeko Oihana Azkorbebeitia txapeldunaren denbora (3.34.39 ) izan da, bigarrena Artarrai taldeko Lorea Totorica sailkatu da bigarren (3.56.51), eta hirugarrena Gaikar taldeko Oihane Unzalu abadiñarra (3.58.32).[48]

2023kom urriaren 28an 10. amaitu zuen Munduko Kopan Mendi lasterketen Skyrunner zirkuituan Italian, LimoneXtreme Skyrace lasterketa. Final horrek ematen duen puntuazioagaz gehi zirkuitu osoan korrikalari bakoitzak lorturiko hiru emaitzarik onenak kontuan hartuta, Oihana Azkorbebeitiak hamargarren amaitu zuen sailkapen nagusian.[49]

Aro berria: Euskalmushing taldea aldatu

2023ko urri amaieran, 13 urtez Euskal Selekzioan eta azken lau urteetan Merrell taldean aritu ostean, Oihana Azkorbebeitiak 2024ko denboralditik aurrera Euskalmushing talde berrian arituko dela jakinarazi zuen. Taldekideak hauexek izango dira: Asier Larruzea gueñestarra, Ander Iñarra lezoarra, Ioseba Eskudero idiazabaldarra, Alluitz de Bilbao kortezubitarra, Jone Oar-Arteta gernikarra eta Ricardo Santamaría ezkaraitarra.[50]

2023ko azaroaren 19an txapelduna izan zen Lemoatx Trail mendi lasterketan, denboraldiko hamabigarren garaipena zuen, baina lehenengoa Euskalmushing talde berriarekin. Oihana Azkorbebeitiak (2.33.39), Oihane Unzalu bigarrenak (2.42.46 eta Zuriñe Frutos hirugarrenak (2.58.55) denbora egin zuten.[51]

2024ko martxoaren 2an Asturiasko Cangas d'Onís herrian Kangas Mountain mendi lasterketaren X. edizioan irabazlea izan zen probarik luzeenean, Kangas Mountain Maxi Trail ultra trailean (58 km eta 7.500 metroko desnibel metatua), Durangaldeko korrikalariak nagusitu ziren nesken proban. Euskalmushing taldeko Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak irabazi zuen lasterketa (6.57.32), hirugarren urtez jarraian, eta Soronea Ammma taldeko Larraitz Aragon korrikalari durangarra sailkatu zen a bigarren (7.09.00). Aida Campos asturiarrak osatu zuen podiuma (7.34.46).[52]

2024ko martxoaren 31n Sara herrian, Iparraldean, Sara Korrika mendi lasterketaren XVII. edizioan nagusitu zen nesketan (2.35.24).[53]

2024ko apirilaren 6an Asturiasko Arenas de Cabrales herrian jokatu ziren mendiko lau lasterketako batean, 26 kilometroko trailean, bigarren sailkatu zen nesketan (4.08.13), Sarah Ugarteren atzetik (3.56.49). Carolina Niñok osatu zuen podiuma (4.44.15).[54]

2024ko apirilaren 13an Zaramillo ultratrailen, Enkarterri Extremen, Euskal Herriko Koparako puntuagarria izan zen lehenengo lasterketa irabazi zuen. 3.890 metroko desnibel positiboko 60 kilometroak egiteko 7.25.38ko denbora eginda, errekorra ere ezarri du, aurrekoari (Leire Martinezena 2022an 7.59.39 denbora) ordu erdi baino gehiago janda.[55]

Palmaresa aldatu

 
Lemoatx Trail mendi lasterketa luzea (24 km): 1. Azkorbebeitia, 2.a Unzalu, 3.a Frutos, 2023.11.19
 
Lorea Totorika (2.a), Oihana Azkorbebeitia (1.a) eta Oihane Unzalu (3.a), Aramotz mendi lasterketan 2023.10.08
 
Lide Urrestarazu, Oihana Azkorbebeitia (seme-alabekin) eta Ainhoa Lendinez, Anboto kilometro bertikalean 2023.10.07
 
OihanaAzkorbebeitia (1.a) MariaZorroza (2.a), Arenas de Cabrales2023.10.01
 
Oihana Azkorbebeitia (2.a) eta Larraitz Aragón (7.a) Ultra Skyrunning Madeira proban, 2023.06.17
 
Sara Peña (2.a), Oihana Azkorbebeitia (1.a) eta Uxoa Irigoien (3.a), Leitzako EH Mendi Erronka ultra trailean, 2023.06.03
 
Oihana Azkorbebeitia Txapelduna Munduko Pirin Extreme lasterketan, Sandra Sevillano 2.a eta Maite Maiora 3.a, Bulgaria 2022.09.24
 
Oihana Azkorbebeitia, 2012.06.03
 
Oihana Azkorbebeitia Urizar (erdikoa) NK Skyrunning, Limone sul Garda (ITA), 2017
 
Leire Baraibar, Oihana Azkorbebeitia eta Oihane Perez,Trail Valle de Tena 4K mendi maratoian, Panticosa herrian (Huesca) 2022-05-14
 
Oihana Azkorbebeitia Ubidestroi lasterketako txapelduna, Bizkaiko Ubidean 2022.09.10
  • 2007. Taga 2040 lasterketan (Sant Joan de les Abadesses, Girona). Txapelduna  
  • 2007. Arno Trail Sprint Race mendiko igoeran (Mutriku). Txapelduna  
  • 2008. Cursa de Pauls lasterketan (Tortosa). Txapelduna[56]  
  • 2009. Peña Cancias lasterketan (Fiscal-Huesca). Txapelduna [57]  
  • 2010. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2010. Aramotz mendi lasterketan (Euskadiko Kopa). Txapelduna  
  • 2010. Hiru Haundiak proban. Txapelduna  
  • 2012. Apuko igoeran. Txapelduna  
  • 2012. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2012. Berako mendi maratoi erdian. Txapelduna  
  • 2012. Orozkoko maratoi erdian (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna  
  • 2012. Hiru Haundiak proban. Txapelduna  
  • 2014. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna  
  • 2014. Apuko Igoera Kilometro Bertikalean. Txapelduna  
  • 2016. Araia-Aratz Kilometro Bertikalean Euskadiko Kopako txapelduna  
  • 2016. Asto Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2016. Belatxikietako Igoeran. Txapelduna  
  • 2016. Azpeitiko San Silvestre lasterketan. Txapelduna  
  • 2017. Kobaz Koba Trail lasterketan 17 km. Txapelduna  
  • 2017. Apuko Igoeran. Txapelduna  
  • 2017. Aiako mendi lasterketan. Txapelduna  
  • 2017. Zuzenien Bertikalean. Txapelduna  
  • 2017. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2017. Arrasate Udalatx mendi lasterketan. Txapelduna  
  • 2017. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna  
  • 2017. Kanpezu Ioar] lasterketan (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna  
  • 2017. T3T Tolosaldeko Hiru Tontorrak maratoian. Txapelduna  
  • 2017. Skymarathon Buff Epic Trail maratoian (Munduko Kopa Sky). Txapelduna [58]  
  • 2017. Axari Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2017. Anbotoko Kilometro Bertikalean (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna  
  • 2017. Azpeitiko kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna  
  • 2017. Errezilgo kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna  
  • 2017. Zarauzko kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna  
  • 2017. Belatxikietako Igoeran. Txapelduna  
  • 2017. Bergarako mendiko San Silvestre lasterketan. Txapelduna  
  • 2018. Etxera Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2018. Apuko Igoera. Txapelduna  
  • 2018. Aiako mendi lasterketa. Txapelduna  
  • 2018. Orioko mendi lasterketan. Txapelduna  
  • 2018. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna  
  • 2018. Trail de los Pastores de Portudera lasterketan. 26 km. Txapelduna  
  • 2018. Berako mendi maratoi erdian. Txapelduna  
  • 2018. Aloñako igoeran (Euskal Herriko txapelketa)Txapelduna  
  • 2018. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna  
  • 2018. Kanpezu Ioar lasterketan. Txapelduna  
  • 2018. Arredondoko Kilometro Bertikalean (Espainiako Txapelketa). Txapelduna [59] 
  • 2018. Trikutrail lasterketan. Txapelduna [60]  
  • 2018. Axaritrail mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Uharte-Arakilgo Kilometro bertikalean Euskal Herriko Txapelduna  
  • 2018. Anbotoko Kilometro bertikalean Txapelduna Errekorra 45,59ko denbora [61]  
  • 2018. Lemoatx Trail mendi lasterketan Txapelduna Lemoan, 24 kilometro [62]  
  • 2019. Etxera Trail mendi lasterketan Txapelduna Gernikan. [63]  
  • 2019. Zaldei bidea lasterketan Txapelduna Zestoan. 26 km. (2.30.54).[64]  
  • 2019. Apuko Igoera. Txapelduna [65]  
  • 2019. Bediako Kolaziño Eguneko mendiko lasterketan Txapelduna. 24km. [66]  
  • 2019. Arrasate Udalatx mendi lasterketan. Txapelduna.(bi minututan hobetu du ezarrita zegoen marka) [67]  
  • 2019. Aloñako igoeran Txapelduna (22.6 kilometroak 2.27.47ko denboran) [68]  
  • 2019. Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean Txapelduna [69]  
  • 2019. Lemoatx Trail mendi lasterketan Txapelduna Lemoan, 24 kilometro [70]  
  • 2019. Bergara jokatu den mendiko San Silbestre lasterketako VI. edizioan Txapelduna [71]  
  • 2020. Urtarrilean Etxera Trail mendi lasterketa Gernikan. Emakumezkoetan Txapelduna [72]  
  • 2020. Otsailean Apuko Igoera mendi lasterketan Txapelduna [73]  
  • 2022an Txapelduna Boiko Epic Trail Vall Barruera herrian, Vall de Boí (Pirinio katalana) delakoan, eta lehen garaipena lortu zuen Skyrunner World Series-en zirkuituan.  
  • 2022ko irailaren 3an Txapelduna Trail Valle de Tena 4K mendi maratoian, Panticosa herrian (Huesca).  
  • 2022ko irailaren 10ean Txapelduna lehen aldiz antolatu zen Ubidestroi mendi lasterketa Bizkaiko Ubide herrian  
  • 2022ko irailaren 22an Txapelduna Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Banskon (Bulgaria)[30]  
  • 2022ko Skyrunner Munduko Kopan Txapeldunordea[31]  
  • 2023ko martxoan Asturiaseko Maxi Trail-ean Txapelduna  
  • 2023ko martxoaren 18an Euskal Herriko 1. proban Bedian Txapelduna  
  • 2023ko apirilaren 2an Arrasate Udalatx mendi lasterketan. Txapelduna.  
  • 2023ko maiatzaren 6an Azpeitin Domusa Teknik 40 MLK (40 milia) mendi lasterketa. Txapelduna.[34]  
  • 2023ko maiatzaren 14an Zegama-Aizkorri lasterketan Beterano mailako txapelduna.[36]  
  • 2023ko ekainaren 3an Euskal Herria Mendi Erronkan Txapelduna.
  • 2023ko ekainaren 10ean Gipuzkoako Eskoriatzan Gabez Takarraran proban Txapelduna.  
  • 2023ko ekainaren 17an Portugalen, Madeira uhartean: Ultra Skyrunning Madeira proban Txapeldunordea.  
  • 2023ko uztailaren 9an Goierriko Bi Haundiak proban Txapelduna.[41][42][43][44]  
  • 2023ko irailaren 17an Grigne Skymarathon mendi lasterketan 4. postua.[45]
  • 2023ko urriaren 1ean Arenas de Cabraleseko hiru kilometro bertikaletan Txapelduna [46]  
  • 2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikalean 2. postua, Txapeldunordea izan da.[47]  
  • 2023ko urriaren 8an Aramotz mendi lasterketako 28 kilometroko proba luzearen Txapelduna[48]  
  • 2023ko urriaren 19an Lemoatx Trail 24 kilometroko mendi lasterketa luzean Txapelduna   [51]
  • 2024ko martxoaren 2an Kangas Mountain Maxi Trail ultra trailean Txapelduna.   [52]
  • 2024ko martxoaren 31n Iparraldean, Sara Korrikan Txapelduna.  [53]
  • 2024ko apirilaren 6an Asturiasko Arenas de Cabrales herriko 26 kilometroko trailean Txapeldunordea.  [54]
  • 2024ko apirilaren 13an Zaramillon, Enkarterri Extremen Txapelduna.  [55]

1. postuaz gain, beste hainbat lasterketatan ere ondorengoak lortu ditu:

Urtea Txapelketa Sailkapena
2006 Espainiako Kopa 5.a
2006 Espainiako Txapelketa. Marina Alta 8.a
2007 Espainiako Kopa 4.a
2008 Espainiako Kopa 3.a
2008 Boca del Infierno lasterketa. (Oza-Aragoi) 3.a
2008 Sentiero delle Grigne. Italia/Munduko Kopa 8.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2009 Vitoria/Gasteiz mendi maratoia 2.a
2009 Arratzu-Urdaibai lasterketa 3.a
2009 Espainiako Txapelketa (Fondeguilla) 4.a
2009 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 5.a
2009 Skyrace Grandvalira lasterketa (Munduko Kopa) 5.a
2009 Giir di Mont lasterketa (Italia, Munduko Kopa) 7.a
2009 Puyada a Oturia lasterketa (Trail Munduko Kopa) 7.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2010 Berako mendi maratoi erdia 3.a
2010 Arratzu Urdaibai lasterketa (Euskal Herriko Txapelketa) 3.a
2010 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a
2010 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 3.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2011 Apuko Igoera 2.a
2011 Sara Korrika Trail lasterketa 2.a
2011 Arratzu Urdaibai lasterketa 5.a
2011 Arles Tech Kilometro Bertikala (Munduko Kopa) 8.a
2011 Valmalenco-Valpochiavo lasterketa (Europako Txapelketa) 13.a
2011 Dolomites Skyrace lasterketa. Italia. (Munduko Kopa) 12.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2012 Zuzenien Bertikala 3.a
2012 Urnietako mendi lasterketa 2.a
2012 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 5.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2014 Apuko Igoera 3.a
2014 Zuzenien Bertikala 2.a
2014 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa Sky) 16.a
2014 Camille Extreme lasterketa (Espainiako Txapelketa) 14.a
2014 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2016 La Rhune Kilometro Bertikala 4.a
2016 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa Sky) 10.a
2016 Zuzenien Bertikala 4.a
2016 Skyrune lasterketa (Euskadiko Kopa) 13.a
2016 Gorbeia Suzien lasterketa 7.a
2016 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2017 Aloñako igoeran 2.a
2017 Erlaitz Aiako Harria mendi lasterketa 2.a
2017 Zegama-Aizkorri maratoian 4.47.38 (Munduko Kopa Sky) 4.a
2017 Dolomites Skyrace lasterketa. Italia (Munduko Kopa Sky) 7.a
2017 Skyrace Comapedrosa lasterketa. Andorra (Munduko Kopa Sky) 6.a
2017 Ring of Steall Skyrace lasterketa. Eskozia. (Munduko Kopa Sky) 3.a
2017 Gorbeia Suzien lasterketa (Europako Txapelketa Sky) 4.a
2017 Limone Extreme Skyrace lasterketa. Italia (Munduko Kopa Sky) 10.a
2017 Munduko Kopako sailkapen nagusia Sky 5.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2018 Zegama-Aizkorri maratoia 4.57.59 (Munduko Kopa Sky) 6.a
2018 Livigno Skymarathon lasterketa. Italia (munduko Kopa Sky) 7.a
2018 Buff Epic Trail maratoia (Munduko Kopa Sky) 2.a
2018 Dolomyths Run. Italia (Munduko Kopa Sky) 7.a
2018 Skyrace Comapedrosa. Andorra (Munduko Kopa Sky) 9.a
2018 Skyrace Kinlochleven. Eskozia (Munduko Kopa Sky) 9.a
2018 Hiru Handiak lasterketa.Gorbea, Anboto, Aizkorri (101 km) 2.a

[74] [75]


Urtea Txapelketa Sailkapena
2019 Aiako VIII. mendi lasterketa 2.a [76]
2019 Skyrace des Matheysins lasterketa, Frantziako Alpeetan 4.a [77]
2019 Mendi lasterketen munduko kopa Japonian 8.a [78]
2019 Mendi lasterketen Munduko Kopako seigarren proba Italiako Livigno herrian 4.a [79]
2019 Mont-Blanc-marathon-mendi-lasterketan 9.a [80]
2019 Royal-sky-marathon-gran-paraiso-lasterketan. Italiako Ceresole Realen 3.a [81]
2019 Munduko kopako Bei K3 kilometro bertikalean Italiako Susan 2.a [82]
2019 Bertikalen Munduko koparako puntuagarria Norvegiako Blamann herrian 3.a
2019 Matterhorn Ultraks "Extreme" mendi lasterketa Suitzako Zermatt herrian 10.a [83]
2019 Europako txapelketa Alpeetako Domodossola herrian 10.a [84]
2019 Zacup Skyrace mendi lasterketa Italiako Lombardi eskualdeko Pasturo herrian 8.a [85]
2019 Golden Trail Series sailkapenerako azken mendi lasterketa Eskoziako, Kinlochleven herrian 9.a [86]
2019 Alp du Grand Serren Frantziako Alpeetan 7.a
2019 Munduko Kopako finalean, Italian. 7.a
2023 Munduko Kopako finalean, Italian. 10.a[49]



Urtea Txapelketa Sailkapena
2021 Zaldibiako mendi lasterketan 2.a [87]
2021 Kaiserkrone Skyrace mendi lasterketan, Austrian 2.a [88]
2021 Comapedrosako mendi lasterketan, Andorran 5.a[24]
Urtea Txapelketa Sailkapena
2022 Zegama Aizkorri mendi maratoian 22.a
2022 Boiko Epic Trail Vall-en 1.a

Sariak aldatu

  • 2019ko otsailean, Euskal Mendi Federazioak 2018an nabarmendutako kirolariak saritzeko galan, mendiko lasterketen saria jaso zuen.[89]

Erreferentziak aldatu

  1. «Oihana Azkorbebeitiak 'Mendiaren altzoan' liburua kaleratuko du Durangoko Azokarako - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Oihana Azkorbebeitia Urizar - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  3. «Agur Munduko Kopari -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  4. «Lasterketa bertan behera -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  5. «Sariak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  6. «Beste behin ere Zegama -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  7. «Anbotokide -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  8. «Etxera Trail -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  9. «Anekdotak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  10. «Piperpotoarekin ni ez! -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  11. «Irene -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  12. «Badator -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  13. «Taldearen babesa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  14. «Euskal Selekzioaren etorkizuna kolokan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  15. «Datorren urtean gehiago -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  16. «Sarri -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  17. «Mendiko lasterketak 2021ean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  18. «Kirola mozalarekin? -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  19. «Maskara aire librean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  20. «Munduko Kopa martxan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  21. «Dortsalak agortuta -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  22. «Oihana Azkorbebeitiak hirugarren amaitu du Kilometro Bertikalen Munduko Kopan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  23. «Oihana Azkorbebeitia zazpigarren mendiko lasterketen Munduko Kopako finalean, Italian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  24. a b https://anboto.org/durangaldea/1627222104335-oihana-azkorbebeitia-bosgarren-eta-aitor-ajuria-hogeigarren-skayrace-comapedrosa-mendi-lasterketan-andorran
  25. 2022ko Zegama Aizkorri klasifikazioa. .
  26. Zegama Aizkorri 2022 | Oihana Azkorbebeitia - Objetivo 5 horas e ir remontando posiciones. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  27. (Gaztelaniaz) Redacción. (2022-07-02). «Raúl Ortiz y Oihana Azkorbebeitia ganan la Epic Trail Vall de Boí» Turiski, Noticias de Deportes de Montaña y Outdoor (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  28. «Oihana Azkorbebeitia lehenengo eta Larraitz Aragon bigarren Tena Bailarako mendi maratoian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  29. «Oihana Azkorbebeitia txapeldun eta Andikona Albizuri hirugarren Ubidestroi mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  30. a b «Oihana Azkorbebeitia nagusi Munduko Kopako Pirin Extreme lasterketan, Bulgarian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  31. a b c «Oihana Azkorbebeitiak bigarren amaitu du Skyrunner Munduko Kopan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  32. «Oihana Azkorbebeitia nagusi Maxi Trail mendi lasterketan, Asturiasen - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  33. «Oihana Azkorbebeitia garaile Kolazino Eguneko mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  34. a b «Oihana Azkorbebeitia garaile Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  35. (Gaztelaniaz) AIZPURU, ELI. (2022-05-14). «Euskadi Ultra Trail: Aritz Egea y Oihana Azkorbebeitia ganan la I. Domusa Teknik MLK» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  36. a b «[SAILKAPENA: Durangaldeko korrikalarien emaitzak Zegama-Aizkorrin - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  37. (Gaztelaniaz) Belauntzaran, Elisa. (2023-06-03). «Ander Iñarra y Azkorbebeitia ganan la Erronka» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  38. «Oihana Azkorbebeitia nagusi EH Mendi Erronka ultra trailean, Leitzan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  39. «Aitor Ajuria eta Oihana Azkorbebeitia gautxoririk bizkorrenak Gabez Takarraran mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  40. «Oihana Azkorbebeitia bigarren eta Larraitz Aragón zazpigarren Ultra Skyrunning Madeira mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  41. a b «Oihana Azkorbebeitia Euskadiko txapeldun eta Larraitz Aragon azpitxapeldun ultratrailean - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  42. a b Gurrutxaga, Iñaki. (2023-07-08). «Faboritoak ez du huts egin» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  43. a b (Gaztelaniaz) oxigeno, mayayo. (2023-07-08). «EHUNMILAK 2023 G2H - 88K: ORO JOSEBA ESCUDERO Y OIHANA AZKORBEBEITIA» CARRERAS DE MONTAÑA, POR MAYAYO (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  44. a b (Gaztelaniaz) Algaba, A.. (2023-07-08). «Ioseba Eskudero y Oihana Azkorbebeitia, los más rápidos en los 88 kilómetros de la G2H» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  45. a b «Oihana Azkorbebeitia laugarren Grigne Skymarathon mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  46. a b «Oihana Azkorbebeitiak Arenas de Cabraleseko hiru kilometro bertikalak irabazi ditu - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  47. a b «Lide Urrestarazu eta Iñigo Alzola garaile Anboto Kilometro Bertikalean - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  48. a b «Oihana Azkorbebeitiak eta Oier Kareagak irabazi dute Aramotz mendi lasterketa - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  49. a b «Oihana Azkorbebeitiak 10. amaitu du Munduko Kopa - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  50. «Oihana Azkorbebeitia Euskalmushing talde berrira batuko da 2024ko denboralditik aurrera - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  51. a b «Oihana Azkorbebeitiak denboraldiko hamabigarren garaipena, Lemoatx Trail mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  52. a b «Oihana Azkorbebeitia txapeldun eta Larraitz Aragon txapeldunorde Kangas Mountain Maxi Trail lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  53. a b «Oihana Azkorbebeitia irabazle Sara Korrika mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  54. a b «Silvia Triguerosek Trail de las Pastoras de Portudera maratoia irabazi du - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  55. a b «Oihana Azkorbebeitiak garaipena eta errekorra Enkarterri Extreme ultratrailean - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  56. Monrasin. (2008-05-18). «CORRIENDO POR LA SIERRA: CURSA DE PAULS» CORRIENDO POR LA SIERRA (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  57. (Gaztelaniaz) RadioHuesca. «El Habib Bouali y Oihana Azkorbebetia ganadores de la Carrera Peña Canciás» Radio Huesca (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  58. http://www.carreraspormontana.com/noticias/azkorbebeitia-y-raul-garcia-lideres-en-la-copa
  59. «Oihana Azkorbebeitiak kilometro bertikalen Espainiako Txapelketa irabazi du - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  60. (Gaztelaniaz) «Oihana Azkorbebeitia y Aitor Mimenza ganan las carreras de Etxarri Aranatz y Zumaia» durangon.com 2018-06-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  61. «Oihana Azkorbebeitiak txikitu egin du Anbotoko Kilometro Bertikaleko errekorra - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  62. «Garazi Sampedro eta Oihana Azkorbebeitia Lemoatx Trail mendi lasterketan nagusitu dira - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  63. «Azkorbebeitiak, Sampedrok eta Salaberriak podiuma egin dute Etxera Trail mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  64. «Oihana Azkorbebeitiak Kobaz Koba mendi lasterketa irabazi du Zestoan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  65. «Oihana Azkorbebeitiak Apuko igoera irabazi eta iaz berak ezarritako marka hobetu du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  66. «Oihana Azkorbebeitiak Kolazino Eguneko mendi lasterketa irabazi du Bedian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  67. «Azkorbebeitiak errekorra hautsi du Arrasate-Udalatx mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  68. «Oihana Azkorbebeitiak denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du Aloñako Igoeran - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  69. «Oihana Azkorbebeitia garaile Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  70. «Oihana Azkorbebeitia eta Oier Ariznabarreta nagusi Lemoatx trail mendi lasterketetan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  71. «Oihana Azkorbebeitia nagusi Bergarako San Silbestre Trail mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  72. «Oihana Azkorbebeitiak Etxera Trail mendi lasterketa irabazi du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  73. «Oihana Azkorbebeitia Apuko Igoera mendi lasterketan nagusitu da - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  74. https://anboto.org/abadino/1537021207879-oihana-azkorbebeitia-munduko-hamar-onenen-artean
  75. https://anboto.org/abadino/1540038106181-oihana-azkorbebeitiak-bigarren-tokian-amaitu-du-hiru-haundiak-lasterketa
  76. https://karkara.eus/aia/1551015800037-mendi-lasterketa
  77. https://anboto.org/abadino/1558283088121-oihana-azkorbebeitia-laugarren-sailkatu-da-skyrace-des-matheysins-lasterketan-frantziako-alpeetan
  78. https://anboto.org/abadino/1555848041471-oihana-azkorbebeitia-zortzi-bederatzi-eta-hamargarren-eginda-oso-pozik-gaude
  79. https://anboto.org/abadino/1560678176782-italiako-lasterketa-laugarren-amaitu-eta-munduko-kopako-sailkapenean-gora-egin-du-azkorbebeitiak
  80. https://anboto.org/abadino/1561915861607-bideoa-oihana-azkorbebeitia-bederatzigarren-sailkatu-da-mont-blanc-marathon-mendi-lasterketan
  81. https://anboto.org/abadino/1563727179317-bideoa-oihana-azkorbebeitia-hirugarren-sailkatu-da-royal-sky-marathon-gran-paraiso-lasterketan
  82. https://anboto.org/abadino/1564236896209-oihana-azkorbebeitia-bigarren-sailkatu-da-bei-k3-kilometro-bertikalean-italian
  83. https://anboto.org/abadino/1566573218144-oihana-azkorbebeitia-hamargarren-matterhorn-ultraks-extreme-mendi-lasterketan
  84. https://anboto.org/abadino/1567856961158-bideoa-oihana-azkorbebeitia-hamargarren-europako-txapelketan
  85. https://anboto.org/abadino/1568555564514-bideoa-oihana-azkorbebeitia-zortzigarren-zacup-skyrace-mendi-lasterketan-italian
  86. https://anboto.org/abadino/1569084976294-oihana-azkorbebeitia-bederatzigarren-ring-steall-skyrace-mendi-lasterketan-eskozian
  87. https://anboto.org/abadino/1624120514672-oihana-azkorbebeitia-bigarren-eta-gartzen-elejabarrieta-hirugarren-zaldibiako-mendi-lasterketan
  88. https://anboto.org/abadino/1624721328321-oihana-azkorbebeitia-bigarren-kaiserkrone-skyrace-mendi-lasterketan-austrian
  89. https://anboto.org/durangaldea/1550312737087-euskal-mendi-federazioak-aitor-ajuria-eta-oihana-azkorbebeitia-saritu-zituen-atzo-elorrion

Kanpo estekak aldatu