Madeleine Larralde

Sarako irulea (Lapurdi), Frantziako Iraultzan eraila
Maialen Larralde» orritik birbideratua)

Madeleine Larralde (Sara, 17591794ko irailaren 19a) Sarako emakumea, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zutelako ospetsu bihurtu omen zena, 1794ko Lapurdiko errepresio aldian.

Madeleine Larralde

Bizitza
JaiotzaSara, 1759
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1794ko irailaren 19a (34/35 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirulea

Biografia aldatu

XIX. mendeko zenbait aditu katolikoren arabera (Cesar Duvoisin, Pierre Hariztoi, Anton Abadia), ustez fede katolikoa aitortzeagatik hilarazi zuten hamabost urteko neska bat izan zen.

Victor Pierre Dubarat apaizak 1926an erakutsi zuenez, berriz, emakume hark 35 urte zituen preso hartu zutenean, Nafarroako Beran ari zen lanean irule gisa, eta ez zuten fede katolikoagatik hil. Madeleine Larralderen elezahar hura jaso eta La Flor de Larralde obra idatzi zuen Arturo Kanpionek. Bere heriotza bertsolarien gai izan zen ere eta Antoine d 'Abbadiek 1894ko Poesia Lehiaketarako aukeratu zuen. Bestalde Felipe Arrese Beitiak ere Larralderi buruz idatzi zuen eta, Maulen, 1886an ospatu ziren Lore Jokoetan, haren omenez aurkeztu zuen Euskaldun martira sara-tar neskatilla Larraldeko Madalenari lanean.[1]

Jean Baptiste Daranatz historialariak prozesuaren inguruko bi dokumentu berreskuratu eta aztertu zituen, ‘’Commdamnation à mort’’ alde batetik , non adina eta lanbidea aipatzen diren eta Berara joana zela eta bestetik, “Verbal de mort. Exécution’’, hiltzea jasotzen duena.[2]

Bere epaiketa eta betearazpena jasotzen duen dokumentuak, Beran emigratu gisa lan egiten zuen 35 urteko irule saratar bati buruz hitz egiten du. Kontrairaultzarekin bat etortzea egotzita, atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zion auzitegi militarrera eraman zuten.[3] Gillotinaz burua moztuta hil zuten Chauvin-Dragonen (Ziburu-Donibane Lohizune), 1794ko irailaren 19an, arratsaldeko 5etan.

Erreferentziak aldatu

 
Sarako Jondoni Martine elizan dagoen plaka oroigarria
  1. Urrutia 2004, 16. orr.
  2. (Frantsesez)CASTAINGTS-BERETERVIDE, Mayi.- La terreur et la déportation des basques du Labourd 1794. — Donibane Lohitzune : Ikuska, cop. 1994, 103-107 orr.
  3. «Larralde, Madeleine - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu