Maia Plisetskaia

Maia Mikhailovna Plisetskaia[1] (errusieraz: Майя Михайловна Плисецкая; Mosku, Sobietar Batasuna, 1925eko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 2015eko maiatzaren 2a) errusiar dantzaria izan zen.

Maia Plisetskaia
Maya Plisetskaya 2011.png
Bizitza
Jaiotza Mosku1925eko azaroaren 20a
Herrialdea  Errusia
 Alemania
 Espainia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Lituania
Heriotza Munich2015eko maiatzaren 2a (89 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Mikhail Plisetski
Ama Rachel Messerer
Ezkontidea(k) Māris Liepa (en) Itzuli  (1956 -  1956)
Rodion Shchedrin  (1958 -  2015)
Bikotekidea(k) Warren Beatty
Anai-arrebak
Leinua Sulamith Messerer (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak ballet dantzaria, koreografoa, aktorea, prima ballerina assoluta (en) Itzuli eta ballet-irakaslea
Jasotako sariak

shchedrin.de
IMDB: nm0687334 TV.com: people/maya-plisetskaya
Discogs: 3480821 Allmusic: mn0002194184 Find a Grave: 145929268 Edit the value on Wikidata
Maya Plisetskaya-Romeo and Juliet-1961.jpg

BiografiaAldatu

1943an, Bolshoi Eskolako ballet-ikasketak bukatu zituen. Aipagarriak izan ziren Bolshoi Balletarekin egin zituen Beltxargen aintzira eta Intxaur kraskailua balletetako antzezpenak.

Herri askotan dantzatu zuen, Estatu Batuetan, Indian eta Txinan, besteak beste.

1964an, Lenin saria jaso zuen egindako lan bikainagatik.

Sobietarrak ez ziren koreografoen balletetan ere lan egin zuen, Roland Petit, Maurice Béjart eta Alberto Alonsoren balletetan, adibidez.

1975etik aurrera, Bruselako Ballet de XXe Sièclean aritu zen dantzari.

Errusiako Ballet Inperiala sortu zuen 1994an.

Plisetskaiaren lehen koreografia Ana Karenina (1972) izan zen, Tolstoiren eleberrian oinarritutako lana.

Teknika aldetik bikaina da, besoaren erabilera adierazkorra du, eta trebetasun osoz elkartzen ditu antzerkia eta dantza.

Antzezpen nagusiak hauek ditu: Bakhtxisaraiko iturria obrako Zarema, On Kixoteko Kitri, Giselle, Loti Ederreko Aurora, Harrizko Loreko Laurencia eta Beltxargen Aintzirako Odette-Odile.

2005ean, Asturiasko Printzea saria eman zioten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Plisetskaia