Intxaur-hauskailua (balleta)

Intxaur kraskailua» orritik birbideratua)


Intxaur-hauskailua[1] bi zatiko ballet obra bat da, Ernst Theodor Amadeus Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta saguen erregea ipuinean oinarritua. Marius Petipak eginiko libretoa, 1890ean Txaikovskik konposatutako musika eta Lev Ivanovek sortutako koreografiarekin, ballet hau 1893ko abenduaren 15ean estreinatu zen, Mariinsky Antzokian, San Petersburgon. Bere pertsonaia nagusiak, honako hauek dira: Klara, Drosselmeyer (Klararen aitabitxia) eta Intxaur-hauskailua. Txaikovskik, beranduago, bere balletean inspiratutako orkestra suite (musika) bat konposatuko zuen, batik bat, bigarren zatiko mugimenduak hartuz.

Intxaur-hauskailua (balleta)
Jatorria
Sorrera-urtea1892
IzenburuaЩелкунчик
Honen izena daramanutcracker doll (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaballet-féerie (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaThe Nutcracker (en) Itzuli
LibretistaMarius Petipa
Bestelako lanak
MusikagileaPiotr Ilitx Txaikovski
KoreografoaLev Ivanov
Marius Petipa

IMSLP: The_Nutcracker_(ballet),_Op.71_(Tchaikovsky,_Pyotr) Edit the value on Wikidata

Istorioa aldatu

Lehen zatia aldatu

Istorioa, Klararen gurasoen etxean ospatzen den jai batekin hasten da, Eguberri egunaren bezperan. Drosselmeyer da jaira gonbidatuta dagoenetako bat eta hainbat opari dakarzkio bere ilobari, horien artean, soldadu formako intxaur-hauskailu bat. Fritz, Klararen neba, bere arrebaren jostailu berria bereganatzen saiatzen da eta hautsi egiten du. Drosselmeyerrek konpondu egiten du eta jaiak aurrera jarraitzen du. Gonbidatu guztiak joan ondoren, guztiak lotara doaz. Klara bere intxaur-hauskailuarekin lokartzen da, eta etxe osoa oso handia egiten dela eta Eguberri zuhaitzeko jostailuak hazi egiten direla, eta bizia hartzen dutela amesten du. Orduan, saguak agertzen dira, euren erregearekin, soldadu-jostailuen aurka borrokatzen dutenak, eta Intxaur-hauskailua, hori ere hazita. Guduan, soldaduek ia galduta dutena, Drosselmeyerrek parte hartzen du eta Klarak sagu erregea bere oinetakoetako batekin jotzen du (beste bertsio batzuek, Drosselmeyerrek, Klarari, sua duen zerbait ematen diola diote), eta, ustekabean, Intxaur-hauskailuak unea baliatu eta sagu erregea hiltzen du (beste bertsio batean saguek ihes egiten dute). Intxaur-hauskailua, guduaren ondoren, nekaturik, erori egiten da, eta, ondoren, printze eder batean bihurtzen da. Klarak eta Intxaur-hauskailuak, Elurretako Erresumatik euren bidaia abiatzen dute. Bertan, Goxokien Erresumara eramaten dituen lera batean igotzen dira. Bertsiorik onenak, Intxaur-hauskailu Printzea marrazki bizidunetako pelikulan hainbeste oinarritzen ez diren antzinako bertsioak direla ere badiote. Gainera, ipuinaren errealitatea hobeto jarraitzen dute.

Bigarren zatia aldatu

Klara, Intxaur-hauskailua eta Drosselmeyer Goxokien Erresumara iristen dira. Bertan, Azukrezko Maitagarriak, bere Zaldunak eta gainontzeko goxokiek hartzen dituzte. Intxaur-hauskailuak, guztiei, sagu erregearen aurkako borroka eta nola Klara berari laguntzera irten zen kontatzen die. Azukrezko maitagarriak, eurentzat jai bat antolatzen du. Gonbidatuen ohorezko hainbat dantza ikus daitezke. Gero, guztia pixkanaka desagertzen doa eta Klara bere zurezko intxaur-hauskailuarekin iratzartzen da, pozik, bere abentura ederragatik.

Beste bertsio batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu