Márta Mészáros (Budapest, 1931ko irailaren 19a) hungariar zinema zuzendaria  da. László Mészáros eskultorearen alaba da. [1]

Márta Mészáros

Bizitza
JaiotzaBudapest1931ko irailaren 19a (92 urte)
Herrialdea Hungaria
Familia
AitaLászló Mészáros
Ezkontidea(k)Jan Nowicki (en) Itzuli  2008)
Miklós Jancsó  (1958 -  1968)
Hezkuntza
HeziketaGerasimov Zinematografia Institutua 1956)
Hizkuntzakerrusiera
poloniera
hungariera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0617767 Allocine: 26750 Allmovie: p102629 TCM: 130504 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Bere ibilbidea film laburrak zuzentzen hasi zuen. Hamar urtetan 25 film labur egin zituen. Bere lehenengo film luzea, Eltavozott nap (1968), Hungariar emakume batek zuzendutako lehen filma izan zen eta Valladolideko zinema festibal internazionalean epaimahaiaren sari berezia lortu zuen. [1]

Mészárosek bere bizitza osoan zehar filmak zuzentzen jarraitu du eta zinema festibal ospetsuenetan hainbat sari jaso ditu. Filmografia oparoa eta aberatsa ondu du.

Bere belaunaldiko beste emakume zuzendari batzuk bezala(adibidez Mai Zetterling, Liliana Cavani edo Agnes Varda) bere herrialdeko emakumeen egoeraz eta beraien bizi baldintza material, espiritual, moral eta psikologikoaz interesatu da.[2]

Bere lehenengo film luzeetan emakumeen erretratuak sortu eta bere bizitzako alderdi ezberdinak erakutsi zituen, emakume haien behaketa sutsu eta sakona eginez.[2] Emakume indartsuen begirada eta sentimenduen bidez bere garaiko gizartearen aldaketak dokumentatu zituen.[3] Emakumeen bizitzaz eta zailtasunez mintzatuz gain, bere filmografiaren parte bat bere historia pertsonala eta familiarraren aspektu batzuk irudikatzeko baliatu zuen.[2]

Mészárosen zinema bizi izan zuen garaia zintzotasunez jasota ustea du helburu. Bere lanetan boterearen egitura matxista eta autoritarioekiko ikuspegi kritikoa jorratu du.[4] Gizon zuzendariekin alderatuta, bere filmetan botere harremanak oso era ezberdinean jorratzen dira, emakumearen egoerari ahotsa emanez. Bere filmak, pertsonalak, politikoak, zintzoak, feministak eta autentikoak dira. Nahiz eta bere filmak pertsonaia indibidualen bizitzaren inguruan hitz egin, eremu publikoa eremu pribatuan eragiten duen heinean, bere obra sakonki kritikoa eta nabariki politikoa da.[5]

Bere filmak(Gaiak eta Estiloa) aldatu

Bere zineman Nouvelle Vaguen eta Sobietar zinema klasikoaren  eragina nabaria da. Baliabide zinematografiko ugari menperatzen ditu, hala nola perspektiba zainduak eta originalak eta kamera mugimendu zehatz eta miragarriak. Baina agian bere lanetan normalean erabiltzen dituen bi  baliabide estetiko nabarmentzen dira: fikzioaren barnean material errealaren txertaketa eta aurpegiengatik duen maitasuna.[3]

Bere filmen gaiei erreparatuta,  agertzen diren gai orokorren   artean gizontasun toxikoa, matxismoa, emakumeek beraien bizitzari buruz duten erabakitzeko eskubidea, sexuen eta klaseen arteko botere harremanak, umezurtz izatea suposatzen duen zama eta boteretsuen bidegabekeria daude.

Nahiz eta gai batzuk film guztietan agertu, film oso ezberdinak egin zituen eta gaien aldetik pluralak direla esan daiteke. Adibidez “Szép lányok, ne sírjatok!” filmean beat belaunaldiaren gaztaroa eta musika jorratzen dira; “Kilenc hónap” filmean botere harremanak bikote barruan, gizontasun toxikoa eta matxismoa aztertzen ditu; “Adoption”en emakumearen independentzia bere bizitza antolatzeko garaian, nerabe umezurtzen egoera, adopzioaren aukera eta pertsonen arteko harremanak dira protagonismoa hartzen duten gaiak; “Örökség”en, berriz, sexu eta klase harremanak dira interesa pizten duten gaiak

Horrez gain, aipatzekoak dira bere oroitzapen autobiografikoak eta Hungariako gertaera historikoak uztartuz egin zituen hiru filmak. Hungariako 50 hamarkadari buruzkoak dira eta 80ko hamarkadan errodatuak daude(Diary for my children, Diary for my lovers, Diary for my mother and father). Lan hauekin Mészárosek Hungariako izaera nazionala kritikoki definitu nahi izan zuen, boteretsuen jokabide ankerra eta patriarkala salatuz. Lan hauek XX. Mendeko historiaren testamentu bat bezala ikus daitezke, garai haietako bizimodua erakusten baitute. Garaietako film hauetan artxiboko materiala fikzioarekin nahastu zuen, bi erregistro hauen arteko muga ezabatzen dituen muntaia harrigarrien bidez.[5]

Paisaiaren aldetik, bere filmetan Sobietar Batasuneko paisaia elurtua eta industriala(Tximiniak, kea, fabrika erraldoiak, kutsadura, langileak, muntaia kateak, buzoak) irudikatzen da. Lantegiak bere filmetako paisaiaren parte dira eta bertan lan egiten duten langileak(batez ere emakume proletarioak) bere filmen protagonistak.

Sariak aldatu

Bere ibilbidean zehar Mészárosek festibal garrantzitsuenetan sari ugari jaso ditu, hala nola Berlinaleko urrezko eta zilarrezko artza, urrezko domina Chicagoko zinema festibal internazionalean, Zilarrezko maskorra Donostiako festibalean, FIPRESCI saria Canneseko festibalean eta 2019an Ohorezko Mikeldia Bilboko laburmetraia eta dokumental festibalean.[1] Hauek dira saritutako filmak:

-“Adoption”gatik urrezko artza berlinen(Lehen emakumea)(1975)

-FIPRESPI saria cannesen Örökség (1976) filmagatik

-Canneseko epaimahaiaren sari nagusia Diary for my childrengatik(1984)

-Zilarrezko maskorra Donostiako zinemaldian Olyan mint otthon (Just Like at Home)gatik (1979)

2021 urtean Europako zinema akademia bere karrera osoagatik saritu zuen. Azken urteetan Hungariako National Film Institutek bere obraren zati handi bat zaharberritzen ari da. [6]

Bizitza[7] aldatu

1931an Budapesten jaio zen. Bost urterekin bere gurasoekin Hungariatik alde egin eta Sobietar Batasunera bizitzera joan zen. Bere aita artista komunista ezaguna zen.  Han, 1938 urtean, purga estalinisten garaian, Mészárosen aita (Lázló Mészáros) atxilotu zuten eta ez zuten inoiz gehiago ikusi. II. Mundu gerra bukatu ondoren bere ama hil zen eta bera umezurtz geratu zen. Hori dela eta, alderdiko goi kargundun kide batek adoptatu zuen eta Hungariara bizitzera bueltatu zen. 50ko hamarkadan Mészáros Moskura itzuli zen VGIK prestigiodunean zinema ikasteko . Bertan Sobietar zinemako izen handiekin ikasi zuen. 1956an, graduatu ondoren, Hungariara itzuli zen eta bertan bere zinegile karrerari ekin zion.

Filmografia[7] aldatu

Filmak:

Year Title Director Screenwriter
1968 The Girl Yes Yes
1969 Holdudvar/Garden Party Yes Yes
1970 Szép lányok, ne sírjatok! Yes No
1973 Szabad lélegzet/Riddance Yes Yes
1973 Szeptember végén (TV Movie) Yes No
1975 Adoption Yes Yes
1976 Kilenc hónap/Nine Months Yes Yes
1977 The Two of Them Yes Yes
1978 Olyan mint otthon/Just Like Home Yes Yes
1979 Útközben/On the Move Yes Yes
1980 The Heiresses Yes Yes
1981 Anna Yes Yes
1983 Délibábok országa Yes No
1984 Diary for My Children Yes Yes
1987 Diary for My Lovers Yes Yes
1989 Bye bye chaperon rouge Yes Yes
1990 Diary for My Mother and Father Yes Yes
1992 Edith és Marlene/Edith and Marlene (TV Movie) Yes No
1994 Foetus Yes Yes
1996 The Seventh Room Yes Yes
1998 Három dátum (Documentary) Yes
1999 A Szerencse lányai/The Daughters of Fortune Yes Yes
2000 Kisvilma - Az utolsó napló/Little Vilna: The Last Diary Yes Yes
2004 The Unburied Man Yes Yes
2009 Utolsó jelentés Annáról/The Last Report on Anna Yes Yes
2011 Ármány és szerelem Anno 1951 (TV Movie) Yes Yes
2017 Aurora Borealis Yes

Film laburrak:

  • ...és újtra mosolyognak/...And Smile Again (1954)
  • Albertfalvai történetek (1955)
  • Mindennapi történet (1955)
  • Túl a Cálvin téren (1955)
  • Országutak vándora (1956)
  • Sa zîmbeasca toti copii (1957 documentary)
  • Popas în tabara de vara (1958 documentary)
  • Az élet megy tovább/Life Goes On (1959)
  • Tomorrow's Shift (1959 documentary)
  • Az eladás müvészete (1960)
  • Szerkezettervezés/Structural Design (1960)
  • Az öszibarack termesztése (1960)
  • Egy TSZ elnökröl (1960)
  • Rajtunk is múlik (1960)
  • A szár és gyökér fejlödése/The Stem and Root Development (1961)
  • Danulongyártás (1961)
  • Szívdobogás/Heartbeat (1961)
  • Vásárhelyi színek (1961)
  • A labda varázsa (1962)
  • Gyerekek - könyvek (1962)
  • Kamaszváros (1962)
  • Nagyüzemi tojástermelés (1962)
  • Tornyai János (1962)
  • 1963. július 27, szombat (1963)
  • Munka vagy hiratás (1963)
  • Szeretet/Love (1963)
  • Bóbita (1964)
  • Festök városa - Szentendre (1964)
  • Kiáltó/Crying (1964)
  • 15 perc - 15 évröl (1965)
  • Borsos Miklós (1966 documentary)
  • Harangok városa - Veszprém/City of Bells (1966)
  • Mészáros László emlékére (1968)
  • A lörinci fonóban (1971)
  • Ave Maria (1986 documentary)
  • The Miraculous Manderin (2001)
  • Magyarország 2011 (segment, 2012)

Telebistarako lanak:

  • Teatr telewizji (TV Series) (2 Episodes)
  • Vieras (1984) (5 part TV series for Finnish television channel Mainostelevisio)
  • Edith i Marlene (1998)
  • Urodziny mistrza (2000)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Márta Mészáros. 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  2. a b c «MÁRTA MÉSZÁROS. PIONERA, MUJER, CINEASTA | Cineteca» www.cinetecamadrid.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  3. a b «Márta Mészáros | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  4. (Gaztelaniaz) Márta Mészáros: Me levanto, hago ejercicio, voy a la fábrica, pienso... A veces leo - Círculo de Bellas Artes. 2022-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  5. a b (Gaztelaniaz) El cine de Márta Mészáros llega a Filmin el 7 de abril. .
  6. (Gaztelaniaz) Márta Mészáros: Mujer, directora de cine y pionera feminista. .
  7. a b (Ingelesez) Márta Mészáros. 2023-04-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak aldatu