Jakes Casaubon

ikertzailea, irrati esataria eta pilotazalea

Jakes Casaubon (Izura, 1925eko urriaren 10a - Biarritz, 2021eko abuztuaren 23a) Nafarroa Behereko ikertzailea, irrati esataria eta pilotazalea izan zen.[1][2]

Jakes Casaubon
Bizitza
JaiotzaIzura-Azme1925eko urriaren 10a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBiarritz2021eko abuztuaren 23a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta basogintza
Jasotako sariak
KidetzaEusko Ikaskuntza

Biografia aldatu

Gerla garaian basozain ikasketak egin zituen Loiret departamenduan eta Euskal Herrira itzuli ondoren Senperen lanean aritu zen, oihana zaintzen. Bertan ikerlari agronomo lanetan aritu zen INRAn (Institut national de la recherche agronomique - Agronomiarako ikerketa zentroa).

Ikerlaria aldatu

Bere bizitza osoan zehar, Euskal Herriko txoko anitzetara hurbildu zen bertako hizkuntza, euskal ondarea eta kulturari buruzko ikerketak egiteko. Euskal kultur munduan ikertzaile askoren laguntzaile ibili zen arkeologia eta ondarearen babeste lanetan, besteak beste Jose Migel Barandiaranekin.

« Akitanian jatorrizko herriei buruz ondare handia bazela zioten sarri baina hortik aurrera hutsune handia bazegoen; Barandiaranen itzalpean bospasei lagun ibili ginen, hastapenean, Euskal Herrian ondare handia izateaz gai hura babestea merezi zuelakoan. »

[3]

Kultur elkarte askotako kide zen, besteak beste Nafarroako Adiskideen Elkartean, Eusko Ikaskuntzan eta Euskarkeologian. 2004an Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Baiona Hiria Saria jaso zuen.

Irrati esataria aldatu

1997az geroztik, Euskal Irratien sarean, naturari buruzko Gure bazterrak[4] saioa ekoizten aritu zen, Luzien Etxezaharreta kazetariarekin batera. Irratsaio honetan egindako lanaren aitormen moduan, 2012an Irratiko Argia Saria jaso zuen Jakesek Luzienekin batera.[5]

Pilotazalea aldatu

Pilotazale amorratua, Biarritzen aritu zen kirola sustatzen eta bertako Biarritztarrak kirol elkartearen sustatzaileetariko bat izateaz gain, 32 urtez elkarte honetako presidenteordea izan zen.[6] 2002an Euskal pilotaren gogoa eta artzain jokoak liburua plazaratu zuen, Pierre Zabaloren laguntzarekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu