Luis III.a Beaumontekoa

Luis III.a Beaumontekoa (c.1430 - Aranda de Jarque, 1508ko urriaren 16a) Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea izan zen.

Luis III.a Beaumontekoa
Nafarroako kondestable

1501 - 1507

Nafarroako kondestable

1481 - 1495
Piarres Peralta eta Ezpeletakoa
Count of Lerín (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza1430 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaAranda (en) Itzuli1508ko azaroaren 6a (egutegi gregorianoa) (77/78 urte)
Familia
AitaLuis II.a Beaumontekoa
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Biografia

aldatu

Aita Luis II.a Beaumontekoa eta ama Karlos III.a Nafarroakoaren alaba Joana Nafarroakoa izan zituen. 1462an aita hil zenean, Leringo konde eta Nafarroako kondestable bihurtu zen. Hala ere, aldez aurretik izandakoa zen politikan, 1451an aita preso hartu zutenetik, Joanes osabarekin batera, beaumontarren buruzagia zelako.

1464an eta Tarragonako itunaren bitartez, armak utzi eta Joanes II.a Aragoikoaren alaba zen Leonor Aragoikoa 1468an ezkondu zuen. Pixkanaka pixkanaka Fernando II.a Aragoikoaren aldeko jarrerak azaldu zituenez, Leonor I.a Nafarroakoak 1472an matxinotzat jo zuen.

1485ean Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoaren ezkontzaren aurka azaldu zuenez, Maddalen Frantziakoa erreginordea borrokatu zuen. 1493an beaumontar eta agaramontarren artean bake itunak sinatuak izan ziren bai Iruñean bai Orthezen erregeak koroatuak izan ziren.

Kondea laster altxatu zen[1] berriro baina 1495ean porrot egin eta Fernando II.a Aragoikoaren babes bila joan zen Gaztelako Erresumara. 1500. urtean eskubideak berreskuratu arren, 1507an lepoa lehengo burutik izan zuen. Aragoiko Erresuman erbesteratu zuten hil arte.

Ezkontza eta alabak

aldatu

1468ko urtarrilaren 22an Tarragonan Leonor Aragoikoarekin ezkondu zen; zortzi seme-alaba izan zituzten:

  • Luis, oinordekoa
  • Fernando
  • Piarres
  • Joanes
  • Katalina
  • Ana
  • Luis Joanes, eta
  • Piarres

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Piarres Peralta
 
Nafarroako kondestable
Luis III.a Beaumontekoa

1481-1495
Ondorengoa
Alfonso Carrillo Peralta


Aurrekoa
Alfonso Carrillo Peralta
 
Nafarroako kondestable
Luis III.a Beaumontekoa
(2. aldiz)

1501-1507
Ondorengoa
Alfonso Carrillo Peralta