Joana Nafarroakoa (1382-1413)

politikari frantziarra

Joana Nafarroakoa edo Joana Évreuxkoa (1382Bearno, 1413ko uztaila) Nafarroako infanta izan zen. Aita Karlos III.a Noblea, Nafarroako erregea, eta ama Leonor Trastamarakoa, Gaztelako infanta, izan zituen. Izena bere izeko Joana Evreuxekoarengandik zetorkion.

Joana Nafarroakoa (1382-1413)
Bizitza
JaiotzaMadril1382ko azaroaren 9a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBearno1413ko uztaila (30 urte)
Familia
AitaKarlos III.a Nafarroako erregea
AmaLeonor Trastamarakoa
Ezkontidea(k)Joanes I.a Foixkoa  (1402 (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza aldatu

1401an Aragoiko erregearen semea zen Martin I.a Siziliakoa ezkontzekotan zegoen. Hala ere, ezkontza ez zen egin, eta hurrengo urtean Martin Joanaren ahizpa Zuriarekin ezkondu zen.[1]

1402an, Karlos (1397ko abuztuaren 15ean jaioa) eta Luis nebak (1401ean jaioa) hil zirenez, Joana Nafarroako tronuaren oinordeko bihurtu zen, Erriberrin urte hartako abenduaren 3an onartua. Ordurako azaroaren 12an Joanes I.a, Foixko kondearekin ezkondua zen.

Joana erregeorde izan zen aita kanpoan zegoela. Bearnon hil zen, 1413ko uztailean, 31 urte zituela, seme-alabarik gabe. Nafarroako tronuaren oinordeko Zuria ahizpa bihurtu zen. Joanes senarrak bederatzi urte eman zituen alargun, Joana Albretekoarekin ezkondu baino lehen.

Erreferentziak aldatu

  1. Lo Forte Scirpo, M.R.. (2003). C'era una volta una regina...Maria d'Aragona e Bianca di Navarra. Napoli.

Kanpo estekak aldatu