Lourdes Van-Dúnem

angolar abeslaria

Lourdes Van-Dúnem, jaiotzaz Maria de Lourdes Pereira dos Santos Van-Dúnem, (Luanda, Angola, (1935eko apirilaren 29a - ib., 2006ko urtarrilaren 4a)[1], angolar abeslaria izan zen, eta 1960ko hamarkadan ospetsu egin zen N'gola Ritmos taldearekin, eta harekin grabatu zuen lehen diskoa, Monami. Hainbat bira egin zituen Portugalen, Aljerian eta Brasilen, baita Angolan bertan showak ere. Karrera gehiena Joven do Prenda taldean egin zuen.[2][3]

Lourdes Van-Dúnem
Bizitza
JaiotzaLuanda1935eko apirilaren 29a
Herrialdea Angola
HeriotzaLuanda2006ko urtarrilaren 4a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Kinbundua
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 869fae90-5e7e-4317-9966-fd455695b6d0 Discogs: 1213659 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Luandan jaio zen, Angolan. Afrikako Liga Nazionalean eta Dona Castroren eta Silva ikastetxean egin zuen lehen hezkuntzako eskola.

Eskolako sasoian hasi zen kantatzen.[4]

Hizlari gisa lan egin zuen Angolako Voz irratian, eta kimbundu hizketan ikasi zuen, nahiz eta urte batzuetan hizkuntza horretan kantatzen aritu zen. Klubetan kantatu zuen bere karreraren hasieran, eta 1960ko hamarkadan ezaguna zen emakume kantari bakarretakoa izan zen, Angolako musika gizonen mende zegoenean.[5]

Musika-ibilbidea

aldatu

Haren ibilbide musikala 1960an hasi zen, N'gola Ritmos taldeko kide izan zenean, Liceu Vieira Dias, José de Fontes Pereira, Amadeu Amorim eta Belita Palmarekin batera. Horiek Angolako musikaren legenda eta mugimendu antikolonialistaren ekintzaile bihurtu ziren eta geroago, alderdi politikoa, Angolako Askapenerako Herri Mugimendua.[6] Bere lehen albuma, Monami, oso txalotua izan zen. Sasoi horretan, Van-Dúnemek bira bat egin zuen Angolan eta Portugalen. 70eko hamarkadan, Jovens do Prenda taldean sartu zen. Garai hartan, aurkezpenak egin zituen hainbat herrialdetan, hala nola Hego Afrikan, Portugalen, Brasilen, Aljerian, Frantzian, Espainian eta Zimbawuen.[6] 1980ko hamarkadan, Kulturako Estatu Idazkaria izan zen, eta asko bidaiatu zuen Portugalgo iparraldetik zein hegoaldetik. 1996an, SOWHY albuma grabatu zuen Parisen eta Ser Mulher albuma Portugalen. 1997an, Ser Mulher-ren bigarren bertsioa argitaratu zuen, Nováfrica argitaletxearekin.[4]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 1991ko martxoaren 29an, Angola Hotel Turismoan, emakume ahots diploma zaharrena jaso zuen.
  • 1993ko ekainaren 31n "Angolako Musikaren Zutabeei Omenaldia" ohorezko maila jaso zuen.
  • Luanda hiria sortu zeneko 420. urteurrenean, 1996ko urtarrilaren 24an, "Luanda Hiriko Gobernuaren Diploma" jaso zuen.
  • 1996an, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen (CICR) "So Why" proiektuan parte hartu zuen, Afrikako beste pertsona ospetsu batzuekin batera. Proiektu horren zati gisa, beste bost kantari gailenekin disko bat eta dokumentala grabatu zuen, Woza África izeneko liburuarekin batera. Liburu horren diru-bilketa Afrikako gerraren biktimentzat izan zen. Hitzaurrea Nelson Mandelak idatzi zuen eta kanpainaren helburua 1997an gerra zibilaren biktimei laguntzea zen.[6]
  • 1997ko irailaren 3an, "Angolako musikarik boteretsuena" zela eta saritu egin zuen, Hego Afrikako "Sun City" jaialdian.
  • 1997ko abenduaren 31n "A Melhor Voz Feminina na Música Angolana" izeneko Angolako Rádio Nazionalaren diploma jaso zuen.[4][7]
  • Heriotza
  • Van-Dúnem sukar tifoideoz hil zen 2006ko urtarrilaren 4an, eta alaba bat utzi zuen. José Eduardo dos Santos Angolako lehendakaria bere hiletetan izan zen.[4][8][9]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Lourdes Van-Dúnem discography - RYM/Sonemic» Rate Your Music (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  2. (Ingelesez) «Lourdes Van-Dúnem» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  3. (Ingelesez) «Lourdes Van-Duném - Ser Mulher lyrics» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  4. a b c d Singer's biography Lourdes Van-Dúnen. .
  5. Dueling Bands and Good Girls: Gender, Music, and Nation in Luanda's Musseques, 1961–1974. 37, 255–288 or..
  6. a b c Angolan singer Lourdes Van-Dunem dies of typhoid. .
  7. Lourdes Van-Dúnen (1935/2006). 86.
  8. Typhoid Fever Behind Legendary Singer's Death. .
  9. President dos Santos pays homage to legendary songstress. .

Kanpo estekak

aldatu