Louis Charpentier (1905an jaioa eta 1979an hila) kazetari, bidaiari, idazle esoterikoa eta argitaratzaile frantsesa. Euskal kulturaz interesaturik, 1975an Le mystère basque argitaratu zuen.

Louis Charpentier
Bizitza
JaiotzaDiors1905eko abenduaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Benoît-du-Sault1979ko maiatzaren 20a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta argitaratzailea

Biografia aldatu

Idazle honi buruzko oso informazio eskasa ezagutzen da. Jakin badakigu Afrikako iparraldean eta Egipton proiektu desberdinak aurrera eraman zituela. Eraikuntzez interes handia erakutsi zuen beti eta euskaldunen kasuan monumentu megalitikoak eta kobazuloetako margolanak euskal kulturarekin lotu zituen. Beste aldetik, oso ezagunak dira katedral gotikoen eta erromanikoen inguruan burutu zituen ikerketak eta publikazioak. Ospe handia lortu zuten Compostelako Donejakue eta Chartreseko monografiak.

 
Chartres hiria XVII.mendeko grabatu batean.

Teoriak aldatu

Euskaldunei buruz Charpentierrek zera defendatzen zuen: euskaldunak Cro-Magnon gizakien ondorengoak dira eta guantxeekin eta berberekin lotzen zituen. Haren ustez kultura megalitikoak maila handikoa dira. Euskal mitologiaz interes handia erakutsi zuen. Gure kultura Europako kultura esoterikoarekin lotu zuen eta Atlantidaren tradizioarekin. [1]

Obra aldatu

  • Les Géants et le Mystère des origines. J'ai lu, A325 zk. "L'Aventure mystérieuse" bilduma
  • Les Mystères de la Cathédrale de Chartres, 1966
  • Le mystère basque. Robert Laffon, 1975
  • Les Mystères Templiers. J'ai lu, A364 zk. "L'Aventure mystérieuse" bilduma. 1971.
  • Les Jacques et le Mystère de Compostelle ; J'ai lu, n° A367, coll. « L'Aventure mystérieuse »

Erreferentziak aldatu

  1. Le Mistere Basque

Kanpo estekak aldatu

  • Joseba Aurkenerena: Louis Charpentier eta euskaldunen jatorria. [1]