Concarneau

Frantziako udalerria

Concarneau (bretainieraz: Konk-Kerne) Bretainiako kostaldean dagoen udalerria da, Finistere/Penn-ar-Bed departamenduan dagoena. Bro Kernev lurralde historikoko bigarren hiria da.

Concarneau
Frantziako udalerria
Concarneau overfly.jpg
Blason ville fr Concarneau (Finistère).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
AlkateaAndré Fidelin (en) Itzuli
Izen ofizialaConcarneau
Posta kodea29900
HerriburuaConcarneau (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak47°52′31″N 3°55′08″W / 47.8753°N 3.9189°W / 47.8753; -3.9189Koordenatuak: 47°52′31″N 3°55′08″W / 47.8753°N 3.9189°W / 47.8753; -3.9189
Map commune FR insee code 29039.png
Azalera41.08 km²
Altuera6 m
MugakideakSaint-Yvi, La Forêt-Fouesnant, Melgven eta Trégunc
Demografia
Biztanleria19.502 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg452 (2017)
Dentsitatea474,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1959ko otsailaren 22a
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBielefeld eta Penzance
concarneau.fr…

2008ko erroldaren arabera 20.604 biztanle ditu. Herri harresitua eta itsasportu garrantzitsuagatik da ezaguna.

EtimologiaAldatu

Concarneau izenak bi atal ditu; Conc ("badia") eta Carneau ("Cornouaille"). Horrela beraz, "Cornouailleko badia" esan nahi du.

HistoriaAldatu

Concarneau Erdi Aroan sortu zen, badian dagoen uharte batean, gaur egun La Ville close (herri harresitua) dagoena. Uharte hau itsasaldien menpe dago, itsabeheran kontinentearekin lotzen baita. Toki estrategikoa eta babestua izanik garapen handia izan zuen eta Erdi Arotik hona guarnizio militarra izan da bertan. Vauban planari esker harresiak gotortu egin zituzten 1680 eta 1694 artean.

Industria Iraultzarekin batera hiria handitu egin zen eta uhartetik atera eta badiaren ertzak populatu ziren. Itsasportu garrantzitsua izanik XIX mendean kontserba lantegiak sortu ziren, sardina eta hegaluzetan espezializatu zirenak. 1900 urterako 30 kontserba lantegi baziren, hiriak zituen 7000 biztanletatik 2000 enplegatzen zutenak. XIX mendean turismoa ere iritsi zen, hasiera batean margolarien eskutik.

EkonomiaAldatu

Bizkaiko golkoan kokaturik, arrantza portu garrantzitsua dauka, Frantziako hirugarren garrantzitsuena Boulogne-sur-Mer eta Lorient/An Oriantekoen ondoren. Are gehiago, hegaluzearen harrapaketari dagokionez, kairik inportanteena da. 1925ean eraiki zuten.

KulturaAldatu

Abuzturo Fête des Filets Bleus jaialdia ("Sare urdinen jaia") ospatzen da. Izena Concarneauko sare tradizional urdinek ematen diote. Hiri turistikoa izanik kultura bretoi eta zeltiarra zabaltzea du helburu.

Hizkuntzari dagokionez lehen hezkuntzako haurren %2'16ak hezkuntza elebiduna jasotzen du, frantsesa eta bretoiera.

IruditegiaAldatu

Hiritar ezaghunakAldatu

Kanpo estekakAldatu