Lopetedi baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Baliarrainen

Lopetedi Baliarraingo baserria da, landagunetik hurbil dagoen bizkar batean kokatua. Jatorria XVI. mendean du gutxienez.

Lopetedi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBaliarrain
Koordenatuak43°04′08″N 2°07′48″W / 43.06879°N 2.12994°W / 43.06879; -2.12994
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVIII. mendea
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Solairuak3
Ondarea
EJren ondarea3

2005eko irailaren 23ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Oin laukizuzeneko eraikin bat da (18 m x 16 m), harlangaitz zarpeatuko perimetro-paretak ditu, eta gris zurixka kolorekoa da; era berean, harlanduzko eskantzuak eta lau isurkiko estalkia ditu.

Kanpoaldea aldatu

Fatxada nagusiak (ipar orientazioa), puntu erdiko bi arku dobelatu ditu, harlanduzko inpostek inguratutik. Behe-solairuaren eta lehenengo solairuaren artean platabanda ikus daiteke, fatxadaren horma osoa hartuz. Horren gainean lau hutsune daude (leihoak), harlanduz inguratuak eta, horien gainean, lehen aipatu den platabandaren antzeko beste bat dago; ganbara bereizteko balio du. Platabanda horren gainean dago armarria, fatxadaren ardatzean eta horma piko laburraren erdian hain zuzen. Armarriaren bi alboetara daude ganbarako lau leiho txikiak; leiho horiek harlanduz inguratuta daude eta lehen aipatu diren lehenengo solairuko leihoen parean eta ardatzetan daude kokatuta. Teilatupeko teilatu-hegalak kasetoiz apainduta daude. Ekialdeko fatxadaren behe-solairuan bi leiho daude; lehen solairuan lau leiho; eta ganbaran hiru leiho txiki eta estu daude, teilatupean. Albo honetako teilatu-hegalak ere kasetoiz apainduta daude.

Hegoaldeko fatxadan bi ate daude, ateburudunak eta harlanduz inguratuta. Lehen solairuan lau leiho daude, harlanduz inguratuta eta karel txikiekin, lehen solairuan kokatuta daudenen antzekoak. Ganbaran lau hutsune txiki ikus daitezke (leihoak), teilatupean, eta leiho berrien arteko espazioak ixteko oholtza bat dago; lehen deskribatu diren hutsuneekin ilaran daude eta lehengo ardatzarekin bat datoz.

Mendebaldeko fatxadan ez da behe-solairuko pareta ikusten, baina simetrikoki kokatutako hiru kuku-leiho ikus daitezke. Lehen solairuan bi orriko egurrezko ate bat duen ate handi bat ikus daiteke, eta bina leiho daude albo bakoitzean, hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan deskribatu direnen antzekoak. Ganbarara sartzeko hormigoizko arrapala bat dago. Teilatupean ere oholtza bat ikus daiteke.

 
Lopetedi baserriaren ikuspegia.

Barnealdea aldatu

 
Lopetedi baserria (Baliarrain, Gipuzkoa)

Iparraldeko fatxada nagusitik sartzen da eraikinera, karrerape bat zeharkatuz; karrerape hori eraikinaren lehenengo hormarteraino iristen da. Erdialdean arku beheratu bat dago, karrerapea bi zati berdinetan bereizten duena. Behe-solairuaren barruko bi alboetara sartzeko bi ate ateburudun ikus daitezke, harlanduz inguratuak, hain zuzen lehenengo hormartea amaitzen den hormaren gainean. Albo bakoitzean zutabe bana daude, harlanduzkoak eta sekzio karratua dutenak.

Lopetedi baserriaren barrualdean karga-horma bat dago, ipar-hego noranzkoan; karga-horma horrek bereizten du eraikina bi zati berdinetan. Eraikinaren zati bakoitzean, lehen solairutik estalkiraino, bina osoko zutabe daude. Mihiztaduretan sartutako besoek laguntzen diete zutabeei eta arotzeria-ukituak ikus daitezke. Zurezko estalkia perimetro-pareten gainean dago, zenbait habe handik eusten dutelarik. Habe horiek XVI. mendeko baserri gotiko zaharraren habeak dira eta habe etzan gisa erabili dira. Teilatuan, lau angeluetan, gapirioak eta goihabeak ikus daitezke.

Ekialdeko, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxadetara itsatsitako zatiak eta baserriaren ipar-ekialde noranzkoan dagoen eraikin-etxebizitza ez dira monumentuaren zati gisa ulertu.jatorrizkoak dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu