Leandro Fernández de Moratín
Leandro Fernández de Moratín (Madril, Espainia, 1760ko martxoaren 10a - Paris, Frantzia, 1828ko ekainaren 21a) espainiar poeta, antzerkigile eta jakituna izan zen.
Leandro Fernández de Moratín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1760ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Paris, 1828ko ekainaren 21a (68 urte) |
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria Père Lachaise hilerria Cenotaph of Leandro Fernández de Moratín (en) |
Familia | |
Aita | Nicolás Fernández de Moratín |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, itzultzailea eta idazlea |
Kidetza | Arcadiako Akademia |
Mugimendua | neoklasizismoa |
Izengoitia(k) | Inarco Celenio |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
aldatuOso gazte zelarik, Real Academia Españolaren bi sari irabazi zituen. Frantzian ibili zen, eta Frantziako Iraultzako gertakariak bertatik ikusi zituen. Gero Ingalaterra eta Italia ezagutu zituen.
Godoyren babesa izan zuen, eta Espainiako Independentzia Gerran frantsestuen aldeko izan zen, eta Josef I.aren liburuzain egin zuten. Fernando VII.a itzultzean, Parisera erbesteratu zen, eta han hil zen.
El viejo y la niña (1786), El barón (1786), La mojigata (1790), La comedia nueva (1791), eta El sí de las niñas (1806) antzerki-lanak idatzi zituen.
Poesia-lanetan, malenkoniazko doinuz, gizakia kezkatzen duten gaietan murgildu zen Moratín (heriotza, denbora) eta erromantizismoari aurrea hartu zion. Shakespeareren Hamlet eta Molièreren Le médecin malgré lui eta L´école des maris itzuli zituen.
Obra
aldatuAntzezlanak
aldatu- El viejo y la niña (1790)
- La comedia nueva o el café (1792)
- El barón (1803)
- La mojigata (1804)
- El sí de las niñas (1806)
Poesia
aldatu- "La toma de Granada" (1779), poema labur bat da.
- Lección poética. Sátira contra los vicios introducidos en la poesía castellana (1782)
- "Elegía a las musas", bere poema garrantzitsuena.
- Sonetoak, odak eta epistolak idatzi zituen.
Prosa
aldatu- La derrota de los pedantes
Erreferentziak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leandro Fernández de Moratín |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.