Florence Lois Weber (1881eko ekainaren 13- 1939ko azaroa 13) estatubatuar zinema aktorea, produktorea eta zuzendaria izan zen. Film luzea zuzendu zuen lehen emakumea izan zen, The Merchant of Vennice, 1914ean.

Lois Weber

Bizitza
JaiotzaAllegheny (en) Itzuli1879ko ekainaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHollywood1939ko azaroaren 13a (60 urte)
Heriotza modua: ultzera
Familia
Ezkontidea(k)Phillips Smalley  (1904 -  1922)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, film screenwriter (en) Itzuli eta aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0916665 Allocine: 776429 Allmovie: p116181
Find a Grave: 69300510 Edit the value on Wikidata

Anthony Slide, zinema historialariak, baieztatzen du: D. W. Griffithekin batera, Lois Weber amerikar zinearen lehen autorea izan zen, produkzioko alor guztietan konprometitutako zinemagilea, eta bere ideia eta filosofia propioak komunikatzeko irudia mugimenduan erabili zuen”.

Lois Weberrek, bere aktore eta zuzendari lanetan XX.mende hasieran  New Woman diskurtso aldarrikatzaileak entzuten zituzten bitartean, ohitura biktoriar batzuk mantendu nahi zituzten emakumeen tentsioa islatu zuen bere filmetan. Psikologia femenino berriaren sorrera dokumentatzea lortu zuen, aurrerapenaren aroan emakumea izatearen zailtasunak kontraesan eta konplexutasunen bitartez ikustaraziz.[1]

Biografia aldatu

Weber Alleghenyn jaio zen, gaur egungo Pittsburgen, Pennsylvania. Bere haurtzaroan pianista bikaina izan zen. Bere herria utzi zuen, New Yorken abeslaria izateko. Han pobrezian bizi behar izan zuen, kaleetan ebanjelioa predikatzen eta ereserkiak abesten. 1905ean Gaumont Film Company-n hasi zen aktore lanetan. 1906ean Phillips Smalley Gaumonteko zuzendariarekin ezkondu zen.

 
The Blot (1921), Lois Weberren filma

1908an berak idatzitako pelikula bateko papera interpretatu zuen, Hypocrites. Herbert Blaché-k zuzendu zuen, Alice Guy zinemagilearen senarrak.

1916ean Universal Studioseko ondoen ordaindutako zuzendaria izatera heldu zen. 1917an bere produktora propioa sortu zuen, Lois Weber Productions.[2] Lois Weber Motion Picture Directors Assosiationen lanpostu bermatua zuen emakume bakarra zen. John Ford zuzendaria Weberren laguntzailea izan zen bere pelikula propioak zuzentzen hasi aurretik. Aldi honetako Weberren pelikula arrakastatsuenetarikoa The Blot (1921) izan zen, Paramount Pictureselin estreinatua.


1920ko hamarkadan, bere arrakasta aldatzen hasi zen. Bere produktora galdu zuen, Smalleyrekin banandu zen 1922an eta krisi nerbioso bat izan zuen. 1926an Harry Gantzekin ezkondu zen, baina 1935 berriz dibortziatu zen. Bere azken pelikula mutuak Sensation Seekers  eta The Angel of Broadway (biak 1927koak) izan ziren. Weberren azken filma White Heat izan zen (1934), harrera eskasa izan zuena.

Zinema ibilbidea aldatu

Rex Motion Picture Company aldatu

Suspense (1913), Lois Weberrek zuzendutako filma

1911n Weber eta Samalley Swanson's Rex Motion Picture Companyrentzat lanean hasi ziren. Weberrek bere lehen laburmetraia zuzendu eta bertan antzeztu zeuen,

A Heroine of ´76. Zuzendaritza Smalley eta Edwin S. Porterrekin batera burutu zuen.[3]


1913ko martxoan, Oscar Wild-en The Picture of Dorian Gray eleberriaren moldaketa egin zuen eta Smalleyk zuzendu zuen. Urte horretan, Weberrek eta Smalleyk 10 minutuko filma egin zuten, SuspenseAndré de Lorderen Au Telephonen oinarrituta. Weberrek ispiluetan islatutako irudi asko erabili zituen lapur batek emakume bat mehatxatzen zuela adierazteko. Horrez gain, pantaila zatikatuaren teknika erabili zuen aldibereko ekintzak erakusteko.[4]

1914ean Weberrek 27 pelikula zuzendu zituen. Urte horretan, Smalleyrekin batera, Shakespearen The Merchant of Venice filma zuzendu zuen. Pelikula honekin Lois Weber film luze bat zuzendu zuen lehen emakumea bilakatu zen.

Bosworth aldatu

 
Hipocrites (1915), Lois Weberrek zuzendutako filma

1914ean Weberrek elkarrizketa batean adierazi zuen: “ Mugimenduzko irudietan nire bizitzako lanbidea aurkitu dut. Gainera, horrekin nire ideia eta emozioentzat irtenbidea aurkitu dut. Nire bihotzean dudana esan dezaket obra bat idazten, pertsonai nagusia interpretatu dezeket  eta produkzio osoa zuzendu. Nire bezua norbaitengan iristea lortzen ez badut, orduan errua nirea da”.

Weberren pelikuletan, gehienetan, morala zen gai nagusia. Horregatik kristau fundamentalistatzat jotzen zuten, nahiz eta libertarioa zen, zentsuraren aurka, heriotz zigorraren aurka eta jaiotza-tasaren kontrolaren alde zegoelako.

Weberrek bere lehen film garrantzitsua idatzi, zuzendu eta produzitu zuen: Hypocrites. Bertan, garairako polemikoak ziren gai sozialak eta ikaspen moralak jorratu zituen. Pelikulan biluzi ugari agertzen dira.

Bosworth konpainiak produzitu zuen Hypocrites (1915). 1915ean pelikula Manhattaneko Lograce Antzokian saritua izan zen.

Universal aldatu

1915eko apirilean Weberrek eta Smalleyk Bosworth utzi zuten, fundatzailea hilzorian zegoelako. Univeralen hasi ziren lanean, Carl Laemmlerekin filmak egiteko. Weberrek Universalen egin zuen lehen filma Scandal (1915) izan zen.

1916an Weberrek 10 film luze zuzendu zituen Universalekin. 10 horietako 9 berak idatzi zituen. Horrez gain, Universaleko hobeto ordaindutako zuzendaria bilakatu zen. Astean 5.000$ irabazten zituen.

 
Anna Pavlova (erdian), The Dumb Girl of Portici filmean (1916)

Bluebird photoplays aldatu

1916ko otsailean, Weber eta Smalley Universaleko Bluebird Photoplays Universaleko eskumeneko enpresara mugitu ziren, non dozena pelikula aurkeztu zituezten. Haien artean The Dumb Girl og Portici (Pavlowa izenaz ezaguna).

Urte horretan Weberrek bere obrarentzat garrantzitsuenak diren filmak egin dituen: Where are my Children?, non abortuaren gaia landu zuen; The People vs John Doe, non heriotza zigorra landu zuen eta Hop, the Devil´s Brew, non alkoholismoa eta opio zaletasuna landu zituen.[5][6][7]

Lois Weber Productions aldatu

1917ko ekainean, Lois Weberrek bere zinema estudio propioa sortu zuen lehen emakume estatubatuarra bilakatu zen, Universalen finantziarioarekin bere produktora sortu zuenean: Lois Weber Productions.

1917an, Weber Motion Picture Directors Associationeko kide emakume bakarra zen. 1917tik aurrera Hollywood Studio Club proiektu berrian kide aktiboa izan zen.

Ameriketako Estatu Batuak Lehen Mundu Gerran sartzean, Weberrek D.W. Griffithek sortutako Motion Picture War Servicen lan egin zuen. Mack Sennet, Charlie Chaplin, Mary Pickford, Douglas Fairbanks, William S.Hart, Cecil B. DeMille eta William Desmondekin batera lan egin zuen. Elkarteak lortu zituen mozkinak ospitale bat eraikitzeko erabili ziren.


1918ko abenduan, Weberrek Universal utzi  eta Louis B. Mayerrekin kontratua sinatu zuen Anita Stewart aktorea zuzentzeko, asteko 3.500$-ren truke.


1921ean Lois Weber Productions kolapsatu zuen,13 pelikula egin ostean. Weberrek bere langileak kalera bota behar izan zituen, bi aktore hasiberri izan ezik. Beste pelikula gutxi batzuk zuzendu zituen arren, Hollywodeko bere zuzendari ibilbidea amaitu zen.

Universal aldatu

 
A Chapter in Her Life (1913), Lois Weberrek zuzendutako filma

1922ko abenduan, Weber Universalera itzuli zen, A Chapter in Her Life zuzentzeko. Film hau Clara Louise Burnhamen Jewel: A Chapter in Her Life (1903) obran oinarrituta zegoen eta 1915ean Smalleyk zuzendutako pelikula (Weberrek idatzi zuen) Jewel pelikularen "remake"-a izan zen.[8]


Etenaldia aldatu

Weber A Chapter in Her Life lanarengatik goraipatua izan zen bitartean, kritikariek haren filmak “ezbaidatzeko gaia” zirela esaten zuten. Batzuk “Film kotidianoak” zaharkituak zeudela esaten zuten bitartean, beste batzuk filmaren gaia “Pollyanna” gaia zela egotzi zuten. Weberrek, ondoren, Universal utzi zuen eta momentuz film gehiago egingo ez zituela esan zuen. Horren ordez, antzerki obrak eta nobelak idatzi nahi zituen.

Bere lagun nobelistaren etxera joan zen, Margaretta Tuttle (Feet of Clay eleberriaren idazlea), denboraldi bat igarotzera, haren esanetan “zentsuratzaileak zentzua berreskuratu arte”. 1924ean Cecil B. DeMillek Feet of Clay-n oinarrituta filma egin zuen.[9]

Universal aldatu

1926an, Weberrek banaketa kontratu berria sinatu zuen Universalekin. Honekin industriako hobeto ordaindutako emakumea izan zen. Bere itzuleran egin zuen lehenetariko filma The Marriage Clause izan zen, Dana Burneten Technic istorio laburrean oinarrituta.

United Artists aldatu

1926ko azaroan Weberrek United Artistsen hasi zen Topsy and Eva izeneko eta Catherine Chisholmen antzerki-lan herrikoi baten oinarritutako komedia zuzentzeko.


Weber moldaketa serioa egiteko saiakera egin zuen, baina estudioak drama baino, komedia izan behar zuela erabaki zuen.  Weber ezena batzuk grabatu ostean, grabatu beharreko ezena batzuk afrika-amerikarrentzat iraingarriak zirela uste zuen; adibidez, zikoina batek haur beltz bat zaborretara botatzea. Horrenbestez, Topsy and Eva Del Lord-i egokitu zion United Artistek, D.W. Griffithen ezena batzuk erabiliz.

Azken itzulera aldatu

Frances Marionen eskutik, 1932eko ekainean United Artistek Weber kontratatu zuten, gidoi aholkulari lanak egiteko. Cynara filmean Marionekin egin zuen lan.

1933ko otsailean, Universalek Weber kontratatu zuen talentu berriak aurkitzeko. Aste gutxiren buruan Weberrek  antzerki eskoletako 250 neska eta emakume elkarrizketatu zituen. Urte berean, Universalek zuzendaritza postu bat eskaini zion Weberri, baina ustekabean proiektutik bota zuten eta zuzendaritza William Wylerri eman zioten.

Weberrek eta Harry Gantzek (bere bigarren senarra) bost hilabete igaro zituzten Kauaien (Hawaii). Bertan Seves Seas Corporationek Weber kontratatu zuen Cane Fire zuzentzeko. Filmak arrazakeri aurreiritziei buruzko istorioa kontatzen du. Oso aurrekontu baxuarekin grabatu zen Kekaha Sugar Company eta Waimea Sugar Companyren azukre plantazioetan. Kauaien filmatutako lehen pelikula izan zen. 1934ko ekainean errealizatu zen Pinnacle Production Companyren produkziopean, White Heat izenarekin. Izen aldaketa arrakasta komertzial eta kritikoaren mesedetan aldatu zen.

White Heat bere azken filma izan zen, eta bere film sonoro bakarra. Telebistan eman zuten 1940ko ekainean, baina gaur egun galdutzat jotzen da.

Ekarpen zinematografikoak aldatu

Bere pelikuletan abortua, jaiotza-tasaren kontrola (Where Are My Children?), heriotza zigorra ( The People vs John Doe), alkoholismoa eta drogazaletasuna ( Hop, the Devil´s Brew) bezalako gaiak lantzen zituen.  Filme hauek guztiak arrakasta handia lortu zuten, haien tematika polemikoarengatik.

Weber pantaila zatikatuaren aitzindaria dela onartu da. Aldibereko ekintza erakusteko erabili zuen Suspense (1913) filmean. Film horretan eremuz kanpokoa landu zuen ere ispiluetan islatzen ziren irudiekin jolastuz. Film luze bat zuzendu zuen lehen emakumea izan zen, The merchant of Vennice (1914), eta estudio propioa izan zuen lehen emakumea (1917). Bere senarrarekin batera, Phillips Smaley, Weber soinuarekin esperimentatu zuen lehen zuzendarietakoa izan zen. Estatu Batuetako film sonoroak egin zituen lehen emakume zuzendaria izan zen.

Azken urteak eta heriotza aldatu

1939an, ultzera baten ondorioz hil zen. 60. Hamarkadara arte ez zuen jaso Hollywoodeko Ospearen Pasealekuaren izarra. Bere memoriak idatzi zituen “The End of The Circle”. Hauek hil eta denbora gutxira publikatu behar ziren, baina ez ziren inoiz publikatu, bere aizpa Ethelen saiakeren aurka. Memoria horiek 70ko hamarkadan  desagertu ziren.

Filmografia aldatu

  • A Heroine of '76 (1911)
  • The Heiress (1911) [Act]
  • The Realization (1911)
  • On the Brink (1911) [Act]
  • Fate (1911)
  • A Breach of Faith (1911)
  • The Martyr (1911)
  • Angels Unaware (1912)
  • The Fine Feathers (1912)
  • The Bargain (1912)
  • The Final Pardon (1912)
  • Eyes That See Not (1912)
  • The Price of Peace (1912)
  • The Power of Thought (1912)
  • The Greater Love (1912)
  • The Troubadour's Triumph (1912) [Dir]
  • The Greater Christian (1912)
  • An Old Fashioned Girl (1912)
  • A Japanese Idyll (1912) [Act] [Dir]
  • Faraway Fields (1912)
  • Fine Feathers (1912) [Act] [Dir]
  • Leaves in the Storm (1912)
  • The Jew's Christmas (1913) [Act] [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • Suspense (1913)
  • The Eyes of God (1913)
  • His Brand (1913)
  • The Female of the Species (1913) [Act] [Dir]
  • How Men Propose (1913) [Dir] [Prod]
  • The Merchant of Venice (1914) [Act. as Portia] [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • A Fool and His Money (1914) [Act] [Dir]
  • Behind the Veil (1914) [Act] [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • False Colors (1914) [Act] [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • Traitor (1914)
  • Like Most Wives (1914)
  • The Merchant of Venice (1914) [Act] [Dir]
  • The Leper's Coat (1914)
  • The Career of Waterloo Peterson (1914)
  • Scandal (1915) [Act] [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • It's No Laughing Matter (1915) [Dir] [Scr]
  • Hypocrites (1915) [Dir] [Scr]
  • Sunshine Molly (1915)
  • Captain Courtesy (1915)
  • A Cigarette, That's All (1915) [Scr]
  • Jewel (1915)
  • Where Are My Children? (1916) [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • Wanted: A Home (1916) [Dir]
  • Shoes (1916) [Dir] [Scr]
  • Saving the Family Name (1916) [Act] [Dir]
  • The People Vs. John Doe (1916) [Act] [Dir]
  • John Needham's Double (1916) [Dir]
  • Idle Wives (1916) [Dir] [Scr]
  • Hop, The Devil's Brew (1916) [Act] [Co-Dir. with Phillips Smalley] [Scr]
  • The Flirt (1916) [Co-Dir. with Phillips Smalley]
  • The Eye of God (1916) [Act] [Dir]
  • The Dumb Girl of Portici (1916) [Co-Dir. with Phillips Smalley]
  • Discontent (1916) [Dir] [Prod] (extant; Library of Congress)
  • The French Downstairs (1916)
  • Alone in the World (1916)
  • The Rock of Riches (1916)
  • The Price of a Good Time (1917) [Dir]
  • The Mysterious Mrs. Musslewhite (aka The Mysterious Mrs. M., 1917) [Act] [Dir]
  • Hand That Rocks the Cradle (1917) [Act] [Dir] [Prod]
  • For Husbands Only (1917) [Dir] [Prod]
  • Even As You and I (1917) [Dir]
  • The Man Who Dared God (1917)
  • There's No Place Like Home (1917)
  • Tarzan of the Apes (1918) [Scr]
  • Scandal Mongers (1918) [Act] [Dir]
  • The Forbidden Box (1918) [Dir]
  • The Doctor and the Woman (1918) [Dir] based on K. by Mary Roberts Rinehart
  • Borrowed Clothes (1918) [Dir]
  • When a Girl Loves (1919) [Dir]
  • A Midnight Romance (1919) [Dir] [Scr]
  • Mary Regan (1919) [Dir]
  • Home (1919) [Dir]
  • To Please One Woman (1920) [Dir] [Scr] [Co-Story]
  • Forbidden (1920) [Dir]
  • What's Worth While? (1921) [Dir] [Prod]
  • What Do Men Want? (1921) [Dir] [Scr] [Prod]
  • Too Wise Wives (1921) [Dir] [Writer] [Story] [Prod]
  • The Blot (1921) [Dir] [Scr] [Prod]
  • A Chapter in Her Life (1923) [Dir] [Scr]
  • The Marriage Clause (1926) [Dir] [Scr]
  • Sensation Seekers (1927) [Dir] [Scr]
  • The Angel of Broadway (1927) [Dir]
  • White Heat (1934) [Dir][10]

Intereseko estekak aldatu

Soy cámara: Pioneras del cine: al margen de la industria (CCCB, Barcelona), 2016[11]

Bibliografia aldatu

  • Lois Weber, Wikipedia[10]
  • Lois Weber. La primera mujer que filmo un largometraje[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Lois Weber: el pensamiento femenino en movimiento» www.ocec.eu (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. «Lois Weber – Women Film Pioneers Project» wfpp.cdrs.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. A Heroine of '76 (1911) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  4. Change Before Going Productions. (2011-08-31). Suspense. (1913) - Lois Weber, America's 1st Female Filmmaker. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  5. a b «Figuras de cine: Lois Weber, la primera mujer que filmó un largometraje.» educomunicacion.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. The People vs. John Doe (1916) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  7. (Gaztelaniaz) Hop - The Devil's Brew (1916). (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  8. (Ingelesez) «Jewel (1915)» BFI (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  9. Feet of Clay. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  10. a b (Ingelesez) Lois Weber. 2019-03-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  11. Soy Cámara CCCB. (2016-11-25). Pioneras del cine: al margen de la industria | Soy Cámara. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).