Ultzera
Larruazaleko edo muki-mintzeko zauria, azaleko ehunaren suntsidura edota nekrosia eta ehun konektiboaren erreakzioa ezaugarri dituena, eta orbaintzeko joerarik izan ohi ez duena
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ultzera[1] (latinezko ulcus hitzetik ekarria) substantzia galtzen duen lesio epitelial oroen izena da. Ultzerek askotariko jatorria eta kokapena izan dezakete. Ohikoenak urdaileko edo duodenoko hormari eragiten diotenak dira, ultzera peptikoak deritzenak.
Ultzera | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | larruazaleko gaixotasuna, zantzu klinikoa, ulcer (en) ![]() ![]() pathologic processes (en) ![]() |
Espezialitatea | dermatologia Kirurgia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | L88 eta L89 |
GNS-9 | 707.00 |
MeSH | D012883 |
Larruazaleko ultzera azaleko lesio bat da, epidermisa, dermisaren zati bat eta baita hipodermisa ere galtzea dakarrena; azaleko zauri bat edo afekzio sakonago bat izan daiteke. Genitalen eremuan kokatutako ultzera genitalak, askotan, sexu-transmisiozko gaixotasunek eragiten dituzte, hala nola sifiliak, txankroideak eta linfogranuloma benereoak.[2] Korneako ultzera nahiko arrunta ere bada.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002] eta [Albaitaritza Hiztegia] [2018]
- ↑ Campbell-Walsh: Urología, 9. edizioa. Editorial médica panamericana S.A., ISBN 978-050-06-8267-1
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |