Hawaii uharteak
Hawaii[1] (ingelesez: Hawaiian Islands; hawaieraz: Mokupuni o Hawai‘i) Ozeano Bareko iparraldeko artxipelago bat osatzen dute. Zortzi uharte nagusi, hainbat atoloi, uhartetxo ugari, arrezife eta hondar-bankuz osatutako artxipelagoa da. Ozeano Barean, ipar-mendebaldetik hego-ekialderako lerrokatuta dago, 2.450 kilometroan zehar. Artxipelagoak uharterik handienaren izena du, Hawaii.
Hawaii uharteak | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Mokupuni o Hawai‘i |
Geografia | |
Uharte nagusiak | Hawaii, Maui, Oahu, Kauai |
Azalera | 28.311 km² |
Punturik garaiena | Mauna Kea |
Politika | |
Herrialdea |
![]() |
Estatua |
![]() |
Hiri populatuena | Honolulu |
Hiri populatuenaren biztanleria | 390.738 |
Gizartea | |
Biztanleria | 1.450.000 |
Artxipelagoko uharteak jarduera bolkanikoak sortutako urpeko mendilerroen gailurrak dira, itsaspetik gailentzen direnak. Hurbilen duen kontinentetik, Amerikatik, 3.000 kilometro ingurura dago, eta lehorretik urrunen dagoen artxipelagoa da.
UharteakAldatu
Hawaii uharteak hemeretzi uharte eta atoloik osatzen dute, eta 16.639 km²ko azalera dute denera. Artxipelagoa bi uharte-multzotan banatu daiteke:
- zortzi uharte handienak (Hawaii, Maui, Oahu, Kauai, Molokai, Lanai, Niihau, Kahoolawe). Bertan jendea bizi da. Ekialderago daudenak dira.
- ipar-mendebaldeko uharteak, guztiak hutsik, jenderik gabe. Uharte txikiagoak, atoloiak eta arrezifeak dira.
Midway atoloia izan ezik (Midway Estatu Batuen barne dago), gainontzeko guztiak Hawaii estatuaren administraziopean daude.
Ekialdetik mendebaldera uharteak honakoak dira:
GeologiaAldatu
Uharteak bolkanikoak dira jatorriz, Ozeano Bareko plaka puntu bero batera mugitzean sortuak. Ipar-mendebaldeko uharteak zaharragoak dira eta txikiagoak, hego-ekialdekoak, aldiz, berriagoak eta handiagoak. Hawaii uhartea da artxipelagoko handiena eta berriena, eta zenbait sumendi aktibo ditu. Mauna Loa suemndiak uhartearen erdia hartzen du, eta munduko zabalena da.
EkologiaAldatu
Hawaii uharteek espezie endemiko endemiko ugari dituzte. Fauna eta flora ia erabat isolaturik garatu ziren 70 milioi urtez. Polinesiarrekin izan zen lehen giza harremanean, bestelako zuhaitz, landare eta animaliak sartu ziren. Duela gutxiko biztanleek eman zioten hasiera ekosistemaren deforestazio eta degradazioari. Ondorioz, zenbait espezie desagertuak dira jadanik.
Europarren helduerak eragin handia izan zuen; esportaziorako monolaborantzako nekazaritza, ganaduaren sarrera eta hiri-garapena neurri handian bultzatu zituzten. Gaur egun, oraindik geratzen diren espezie endemikoetako asko desagertzeko zorian daude.
KlimaAldatu
Uharteak hezeagoak dira iparraldean eta ekialdera, alisio haizeek gogor jotzen duten eta euri gehiago egiten duen lekuan. Itsasertzeko zonaldeak, oro har, eta batez ere, hegoaldean eta mendebaldera, lehorragoak dira. Gune turistikoenak haizeak jotzen ez duen itsasertzetan daude.
Euri gehien urriaren eta apirilaren artean egiten du. Sasoirik lehorrena, beraz, maiatzetik irailera bitartekoa da, baina sasoi horretan urakanen arriskua izaten da.
Itsas mailako batez besteko tenperatura 29 eta 32 °C artean izaten da udan, eta 18 eta 21 °C artean neguan. Gero eta gorago tenperatura jaitsi egiten da, eta hiru mendirik garaienak, Mauna Kea, Mauna Loa eta Haleakala, elurrez estaltzen dira neguan. Hawaii uharteek tsunamien eragina izan dezakete.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .