Loira Atlantikoa

Loire-Atlantique» orritik birbideratua)

Loira Atlantikoa[1] (frantsesez eta ofizialki Loire-Atlantique; bretainieraz Liger-Atlantel) Frantziako departamendua da (44), Loirerria eskualdean kokatua, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. Hiriburua Nantes da.

Loira Atlantikoa (44)
Frantziako departamendua
Loira Atlantikoa (44)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaLoirerria
PrefeturaNantes
PrefetaPatrick Mareschal
AzpiprefeturakAncenis
Châteaubriant
Saint-Nazaire
Barrutiak4
Kantonamenduak59
Udalerriak221
Kokapena
Koordenatuak47°20′00″N 1°40′00″W / 47.3333°N 1.6667°W / 47.3333; -1.6667
Azalera6.815 km²
Demografia
Biztanleria1457806
Dentsitatea213.911,37197359 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Historia aldatu

Antzinako Bretainia zatitzean sortu zen bost departamenduetako bat da. Bretainiako nazionalistek, horrela, departamendu hau Bretainia historikoko 9 herrialdeetako bat kontsideratzen dute, Bro Naoned izenaz.

Geografia aldatu

Mugakideak dira Morbihan ipar-mendebaldean, Ille eta Vilaine iparraldean, Maine eta Loira ekialdean eta Vendée hegoaldean. Loira ibaiaren bokalearen ertz biak hartzen ditu.

Hiri nagusiak aldatu

Hona hemen Loira Atlantikoa departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:

  1. Nantes (hiriburua, 292.718 biztanle)
  2. Saint-Nazaire (68.513 bizt.)
  3. Guérande (15.858 bizt.)
  4. La Baule-Escoublac (15.456 bizt.)
  5. Pornic (14.288 bizt.)
  6. Châteaubriant (11.866 bizt.)

Kirolak aldatu

Departamenduko kirol talde arrakastatsuena FC Nantes futbol taldea da. Frantziako 8 Liga eta 3 Kopa eskuratu ditu eta Europako Kopako finalerdietara iritsi zen 1996an.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu