Châteaubrianteko gaztelua

Châteaubrianteko gaztelua (frantsesez: Château de Châteaubriant) Bretainiako Châteaubriant hirian dagoen gotorleku bat da, gaur egun Loira Atlantikoko departamenduan dagoena.

Châteaubrianteko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaLoira Atlantikoa
Frantziako udalerriChâteaubriant
Koordenatuak47°43′N 1°22′W / 47.72°N 1.37°W / 47.72; -1.37
Map
Arkitektura

Historia aldatu

XI mendean Rennesko kondearen menpekoa zen Brientek gaztelua eraiki zuen Chère eta Rollard ibaiek bat egiten duten puntuan eta honek eman zion izena Châteaubriant herriari ("Briant-en gaztelua"). Gazteluaren helburua Anjouko kondearen eta Frantziako erregearen aurrean babes egitura bat sortzea izan zen.

Erdi Aroan hainbat zabalkunde izan zituen baina 1485-1488 arteko "Eroen gerran" frantsesek setiatu eta oso kaltetua izan zen. XVI mendean berriztu egin zuten hondarren artean pizkundeko estiloko jauregia eraikiz.

Frantziako Iraultzaren ondoren gaztelua saldua eta banatua izan zen. Suprefetaren egoitza, epaitegia eta polizia etxea bihurtu zen. Gaur egun bulegoak itxita daude eta turismora ireki da partzialki.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu