Brière Natur Parkea (bretainieraz: Ar Briwer) Bretainian kokaturik dagoen naturagune babestua da, administratiboki Frantziako Loira Atlantikoa departamenduan dagoena. 1970an Natur Parke izendatu zuten eta 1995 urtean Ramsarko hitzarmenean sartu zuen.

Brière Natur Parkea

Brière Natur Parkea is located in Bretainia
Brière Natur Parkea
Brière Natur Parkea
KokalekuaBro Naoned
 Bretainia
Azalera548 km²
IzendapenaNaturagune babestu
Izendatzea1970
Webguneawww.parc-naturel-briere.com

Geografia aldatu

Loira ibaiaren estuarioan kokaturik dagoen padura eremua da. Morbihango golkoan hasi eta hegoalderantz zabaltzen da, Guéranderaino. 548 km²-ko azalera du eta hauetatik 170 km² hezeguneek osatzen dute. Guztira 17 udalerri hartzen ditu eta 80.000 biztanle inguru daude.

Grand-Lieuko aintzira dago barnean, negu partean Frantziako handiena dena. Inguruan zohikatza ustiatu izan zen mendeetan zehar.

Fauna eta flora aberatsa dauka eta ubide ugarietan txalupek nabigatu dezakete.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu