Gure Bazterrak euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua.[1]

Gure Bazterrak
Mikel Laboaren kanta
Egilea(k)Mikel Laboa
Argitaratze-data1974
IzenburuaGure Bazterrak
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakJoxan Artze

Artzeren poemak arrakasta handia lortu zuen, pertsona guztiok noizbait sentitu dugun sentimendu bat islatzen du eta: sarritan ez garela konturatzen gure inguruan dauden bazter miresgarriez, ezkutuan geratzen direnean bakarrik konturatzen garela... "orduan hasten bainaiz ezkutukoa... nire barruan pizten diren bazter miresgarriak ikusten".

Mikel Laboak 1974an kaleratutako Bat-hiru disko bikoitzeko 11. abestia izan zen. Jatorriz hiru disko prestatu ziren baina garaiko zentsurak disko oso bat zentsuratu zuen; hortik dator lanaren izenburua, falta zen zenbakia zentsuratua izan zela adierazteko. Disko honek euskal musikari bide berriak ireki zizkion, baina polemikoa izan zen jende askok ulertu ez zuelako. Besteak beste, abesti ezagun hauek zeuden disko hartan: Gure Bazterrak, Txoria txori, Baga, biga, higa, Haika mutil, Bereterretxen khantoria, Haize hegoa, Xori erresiñula, Oies errondan dabil, Zaude lasai, eta Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak.[2]

Geroago beste bi disko hauetan ere agertu zen kantua: Hamalau (1994) eta Mikel Laboa zuzenean (1997).[3] [4]

Errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Gure bazterrak - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  2. «Grabazioak - Laboaren diskografia - BatHiru» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  3. «Grabazioak - Laboaren diskografia - 14-cd - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  4. «Grabazioak - Laboaren diskografia - Zuzenean-cd - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu