Karlos Austria-Teschengoa

Karlos Austria-Teschengoa (alemanez: Erzherzog Karl von Österreich, Herzog von Teschen; Florentzia, 1771ko irailaren 5a - Viena, 1847ko apirilaren 30a) Teschengo dukea (1822-1847), Austriako artxidukea eta Ordena Teutonikoko Maisu Handia izan zen. Austriar armadaren komandantea eta Napoleon Bonaparteren aurkari sutsua izan zen.

Karlos Austria-Teschengoa


Grand Master of the Teutonic Knights (en) Itzuli

1804 - 1835
Archduke Maximilian Francis of Austria (en) Itzuli - Archduke Anton Victor of Austria (en) Itzuli
Court Council of War (en) Itzuli presidentea

1801 - 1809
Ferdinand Tige (en) Itzuli - Karl Philipp Schwarzenberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarl Ludwig Johann Joseph Laurentius von Österreich pp
JaiotzaFlorentzia1771ko irailaren 5a
Herrialdea Austriar Inperioa
HeriotzaViena1847ko apirilaren 30a (75 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Familia
AitaLeopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaMaria Luisa Espainiakoa
Ezkontidea(k)Princess Henrietta of Nassau-Weilburg (en) Itzuli  (1815eko irailaren 15a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAustrian Armed Forces (en) Itzuli
Graduajeneral
generalissimo (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak
Frantziako Iraultzako Gerrak

Find a Grave: 8694575 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Leopoldo II.a enperadorearen eta Maria Luisa Borboikoaren semea, eta Franzisko II.a enperadorearen anaia zen. Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoak (1742-1798) eta Alberto Saxonia-Teschengoak (1738-1822), izeba-osabak, adoptatu zuten. Gaztaroa Toscana, Viena eta Flandrian igaro zuen[1].

1792tik aurrera, Frantziako Iraultzako Gerretan nabarmendu zen eta Flandriako austriar armadaren Feldzeugmeister (komandante-buru) izendatu zuten. 1795ean Rhinera bidali zuten eta, armadaburu zela, garaipen handiak lortu zituen.

1805eko gerra hasirik (Hirugarren Koalizioa), Italiara igorri zuten eta Caldieroko guduan nagusitu zen. 1806an, Franzisko II.ak austriar armadaren komandante-buru egin zuen. 1809ko gerran (Bosgarren Koalizioa), Napoleon I.a Aspern-Esslingeko guduan garaitu zuen baino Wagramen porrot egin zuen. Schönbrunngo Itunaren ondoren armadako kargu guztiak utzi eta erretiratu zen[1].

1815ean, Enriketa Nassau-Weilburgeko printzesarekin (1797-1829) ezkondu zen. 1822an, Alberto osabaren heriotzaren ondoan, Teschengo duke bihurtu zen. 1847ko apirilaren 30ean hil zen, Vienan, eta bertako Kripta Inperialean ehortzi zuten. 1860an, zaldizko estatua bat ezarri zuten Heldenplatzen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Charles (1771-1847), archduke of Austria. in: 'Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press. gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2016-05-02).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Austria-Teschengoa