Lemuriformes

Lemure» orritik birbideratua)
Artikulu hau Strepsirrhini subordenako Madagaskarreko primate endemikoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «lemur (argipena)».

Lemuriformes Strepsirrhini subordenaren bi taldeetako bat da. Oro har, lemur izenaz dira ezagunak, baina izen hori ez da oso zehatza, lemur gisa izendatzen diren taldeetako batzuk ez direlako primateak ere.

Lemuriformes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
Infraordena Lemuriformes
Familiak
Banaketa mapa
eta

Biologia aldatu

Lemuriformeak modu naturalean Madagaskarren eta inguruko zenbait uhartetan bizi dira. Fosilen frogak adierazten dutenez, Afrikatik Madagaskarrera iritsi ziren, uhartea Gondwanatik bereizi ondoren.[1] Bitartean, euren arbasoak munduan zehar hedatu ziren gaur egun ezagutzen ditugun primate espezieak emateko, baina Madagaskarren erasotzaile zuzenik ez zutenez, intsularitate egoera gertatu zen. Bertan espezie ugari sortu ziren, eboluzioaren ondorioz. Txikienek 30 g dituzte (Microcebus myoxinus) eta primaterik txikienak dira. Indriak 10 kiloko pisua da eta lemuriformerik handiena da. Hala ere, egon dira gizakiak desagerrarazitako hainbat espezie, horietako batzuk 240 kg arteko pisukoak,[2] inoiz izan diren primaterik handienak. Orokorrean, txikiak gauez bizi dira eta handiak, egunez.

Cheirogaleidae familiakoak orojaleak dira: fruituak, loreak eta hostoak jaten dituzte, baita intsektu, armiarma eta ornodun txikiak ere. Beste lemuriforme guztiak belarjaleak, dira nahiz eta batzuetan intsektuak jan.

Lemuriformeek kontrajar daitezkeen erpuruak eta behatz luzeak dituzte, baina isatsak ezin dira bildu. Atzaparren ordez, azkazalak dituzte. Espezie guztiek tapetum luciduma dute, gauez ikustea baimentzen diena. Uste denez, oso kolore gutxi ikus ditzakete baina horren ordez oso usaimen ona dute.[2]

Lemurrek gizarte matriarkala dute. Batez ere zuhaitzetan bizi dira eta enborrean gora eta behera mugitzen dira, Lemur catta izan ezik, batez ere lurrean bizi baita.

Sailkapena aldatu

Lemuriformes
Lemuroidea[3]

Lemuridae

 Indriidae

Lepilemuridae

 Cheirogaleidae

Egoera aldatu

Espezie guztiak bizi dira arriskuan eta asko azkeneko mendeetan galdu dira. Bizi-esparru oso txikia dutenez, haien aldaketak espezieak suntsi litzake.

Erreferentziak aldatu

  1. What's a lemur?
  2. a b Strier, Karen B. Primate Behavioral Ecology Allyn and Bacon, Boston, 2000.
  3. Tree of Life: Strepsirrhini

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu