Ireki menu nagusia

Lepilemuridae Lemuriformes primate Strepsirrhinien barneko familia bat da. Bere barnean gaur egun Lepilemur generoa baino ez dago, antzinako Megaladapis generoa guztiz desagertu baita. 20 bat espezie ezagutzen dira. Madagaskarren baino ez dira bizi, beste lemureak bezala. Euren larrua gris-arrea da, batzuetan gorrixka goialdean eta zuri-horixka beheladean. Buru txikia dute eta belarri handi eta biribilduak. 30 eta 35 zentimetro arteko tamaina izan ohi dute eta tamaina bereko isatsa. 0,9 kilo baino gutxiago pisatzen dute normalki. Tapetum luciduma dute eta, beraz, euren begiek disdira dute gauez.

Lepilemuridae
Eozeno-gaur egun

Lepilemur mustelinus 1868.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
GoifamiliaLemuroidea
Familia Lepilemuridae
Azpibanaketa

Generoak eta espezieakAldatu