Lemuridae

Lemur izena ere ematen zaien prosimioen subordenako zenbait ugaztunez esaten da. Lemuridae familia osatzen dute.

Lemuridae benetako lemurrak biltzen dituen primate familia da. Beste lau familiei ere izen hori jartzen zaie, hala ere. Bere garaian gizaki eta tximinoen arbasotzat hartzen ziren, nahiz eta gaur egun ahaidetzat baino ez diren hartzen.

Lemuridae
Eozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaLemuroidea
Familia Lemuridae
Azpifamiliak

Ezaugarriak aldatu

Lemuridaeak zuhaitz primate ertainak dira, 32tik 56 zentimetrora artekoak isatsa kenduta eta 0,7tik 5 kg arteko pisua izaten dute. Isats luze eta iletsua dute eta euren larrua leuna eta artiletsua da. Atzeko hankak aurrekoak baino pixka bat luzeagoak dira, baina lau hanken gainean mugitu ohi dira, hala ere. Espezie gehienak oso azkarrak dira eta salto handiak egiteko gaitasuna dute. Ikusmen binokularra dute eta usaimen ona. Lemur catta ezik beste guztiek ez dute tapetum lucidumik, Lemuriformes barruan ez duten bakarrak direlarik.

Hortzeria aldatu

Lemuridoak belarjaleak dira, fruitu, hosto eta batzuetan nektarra jaten dute.

     Hortzeri-formula    
2.1.3.3
2.1.3.3

Sailkapena aldatu

Lemuridae
    Lemurinae    

  Lemur

  Eulemur

  Varecia

    Hapalemurinae    

Hapalemur

 Prolemur

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lemuridae