Leif Eriksson
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Gartxoak lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Leif Eriksson (antzinako eskandinavieraz: Leifr Eiríksson; 970–1020) esploratzaile bikingoa izan zen, amerikar lurraldeetara iritsitako lehen europarretako bat, Kristobal Kolon baino bost mende lehenago[1]. Islandiar sagek diotenez Vinland izeneko asentamendua sortu zuen gaur egungo Kanadaren kostaldean, ziurrenik Ternua uhartean[2].
Leif Eriksson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eiríksstaðir eta Icelandic Commonwealth (en) , 970 |
Herrialdea | Icelandic Commonwealth |
Heriotza | Brattahlíð (en) eta Groenlandia, 1020 (49/50 urte) |
Familia | |
Aita | Erik Gorria |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Old West Norse (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta itsasturia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna eskandinaviar paganismoa |
Biografia aldatu
970. urtean jaio zen Leif Islandian egun berreraikia dagoen Eiríksstaðir etxean. Erik Gorriaren (Eiríkr rauði) semea zen. Honek Groenlandian bi kolonia sortu zituen eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Kolonia deitu zituen. Arlo pertsonalari dagokionez, Leifek arreba bat, Freydís Eiríksdóttir, eta bi anaia izan zituen. Bata Þorvaldr famatua izan zen eta Thorgunna, bere emaztearekin seme ezagun bakarra izan zuen Þorkell Leifsson.
Norvegian zegoelarik, Olaf Tryggvason, Norvegiako erregeari zerbitzatzen, Leig kristau bihurtu zen, orduko hainbat bikingo bezala. Groenlandiara itzuli zenean 15 gizoneko espedizio bat, bera barne, bidali zuen mendebaldera, izan ere Bjarni Herjólfsson itsas-gizonak lurra ikusi zuela esan zuen, gaur egungo Ternua (Kanada).
Iristerakoan arroka zapalak baino ez zuten ikusi eta beraz Helluland izena eman zion ("Harri leunaren lurraldea"). Gaur egungo Baffin uhartea aurkitu zuen eta ondoren Labrador lurraldera iritsi zen eta Markland izena eman zion ("Zuraren lurraldea").
Nahiz eta negu hotzak izan larre berdeak zituenez, esploratzaileak bertan etxe batzuk eraiki eta bertan geratu ziren.
Onik itzuli ondoren agure bikingo batek Leif Zortedun ezizena jarri zion.
1950 eta 1960ko hamarkadetan Helge Ingstad eta Anne Stine norvegiar arkeologoek egindako ikerketetan, Leifek egindako egonaldia egiaztatu zuten L'Anse aux Meadows aztarnategian.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Why Do We Celebrate Columbus Day and Not Leif Erikson Day?» web.archive.org 2018-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ (Ingelesez) «Leif Erikson’s voyage to Vinland» HistoryExtra (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |