Lehendakariaren zina

Lehendakariaren zina Eusko Jaurlaritzako lehendakari hautatuak kargua hartzeko egiten duen zin egiteko zeremonia da, Gernikako Batzarretxean egin ohi dena. Juan Ajuriagerrak prestatu zuen formula zehatz batekin 1936ko urriaren 7an egin zuen lehen zina Jose Antonio Agirrek[1]. Eusko Jaurlaritza modernoko lehendakariek ere zina egin izan dute Gernikan, esaldiaren hitz batzuk aldatuz batzuetan.

Jose Antonio Agirreren zinaren oroigarria Gernikako Batzarretxean.

Lehenbiziko zinaAldatu

Espainiako Gerra Zibilaren kontestuan, 1936ko urrian Estatutua onartu zen, eta euskal agintaritza autonomo bat ezarri zen Espainiako Errepublikaren baitan, kontrolpean nagusiki Bizkaia besterik ez zuen aginte bat, lehenbiziko Eusko Jaurlaritza. Kontestu horretan, urriaren 7an, Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin ziren Bilbon. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinegotziek bozkatu eta Jose Antonio Agirre Euzko Jaurlaritzako lehen Lehendakari aukeratu zuten aho batez.

Egun berean, EAJko agintaritzaren ekimenez, egin zen lehendakariaren zina Gernika Batzarretxean. Juan Ajuriagerra orduko EAJko Bizkai Buru Batzarreko prestatu zuen formula, eta euskaraz eta gaztelaniaz irakurri zuen Gernikako Haritzaren azpian Jose Antonio Agirrek. Ukitu sabindarrak dituen bizkaierazko formula bat da, hizkuntza-zuzentasunaren ikuspegitik zalantzazkoa.

« Jaingoikuaren aurrian apalik, Euzko lur ganian zutunik eta Bizkaiko areitz-aspijan asabaen gomutaz nire aginbidia zintzoruen betetia. Zin dagit »
Jose Antonio Agirre, 1936-10-7

Zina gurutze baten eta biblia baten aurrean egin zuen Agirrek. Jean Pierre Duvoisinek euskarara itzulitako Biblia orijinal bat izan zen liburua (argitaratu ziren 256 aleetako bat)[2].

ErreferentziakAldatu

  1. «UN JURAMENTO DE LEHENDAKARI CON HISTORIA» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-08-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Sobre Lehendakaris, Presidentes y juramentos. Con archivos.» Arabatik 2012-12-19 (Noiz kontsultatua: 2019-08-22).