Peter Gabriel

Peter Brian Gabriel (Chobham, Surrey, Ingalaterra, 1950eko otsailaren 13a) ingeles abeslari, musikari eta konposatzaile bat da. Batez ere Genesis musika-taldeko ahots nagusia eta txirularia izateagatik ospetsu izan zen. Gerora taldea utzi eta bakarko ibilbide arrakastatsu bati ekin zion.

Peter Gabriel
Peter Gabriel Allan Warren.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Brian Gabriel
JaiotzaChobham (en) Itzuli1950eko otsailaren 13a (72 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaWiltshire
Somerset
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRalph Parton Gabriel
AmaEdith Irene Allen
Ezkontidea(k)Jill Georgina Moore (en) Itzuli  (1971ko martxoaren 17a -  1987)
Meabh Flynn (en) Itzuli  (2002ko ekainaren 9a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCharterhouse School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria, musikagilea, soinu banda konpositorea, kantaria, poeta, bateria-jotzailea eta aktorea
Altuera1,79 metro
Jasotako sariak
InfluentziakAlejandro Jodorowski
KidetzaGenesis
Garden Wall (en) Itzuli
Genero artistikoarock
Rock progresiboa
worldbeat (en) Itzuli
art rock
experimental rock (en) Itzuli
new wave musika
pop rock
art popa
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaoboea
txirula
giltzadia
perkusio instrumentua
Moko-txirula
piano accordion (en) Itzuli
ahotsa
DiskoetxeaReal World Records (en) Itzuli
Atco Records
Atlantic Records
Charisma Records
Geffen Records

petergabriel.com
IMDB: nm0300272 Allocine: 36074 Rottentomatoes: celebrity/peter_gabriel Allmovie: p90813 Metacritic: person/peter-gabriel
Facebook: PeterGabriel Twitter: itspetergabriel Instagram: itspetergabriel MySpace: petergabriel Youtube: UCmcjOnFmIlg-LqTocHbQkFw TED: peter_gabriel Bandcamp: petergabrielSouncloud: peter-gabriel-official Spotify: 7C4sUpWGlTy7IANjruj02I iTunes: 115433 Last fm: Peter+Gabriel Musicbrainz: 8e66ea2b-b57b-47d9-8df0-df4630aeb8e5 Songkick: 162962 Discogs: 11136 Allmusic: mn0000842802 Deezer: 1048 Edit the value on Wikidata
Peter Gabriel Signature.svg

BiografiaAldatu

Londresen jaio zen, langile-familia batean. Aita, Ralph Parton Gabriel (1912–2012), ingeniari elektronikoa zen eta ama, Edith Irene Allen familia musikari batean jaioa zen.

1965 urtean Garden Wall taldea sortu zuen eskolako lagunekin, Tony Banks pianoan eta Chris Stewart baterian aritzen zirela.

GenesisAldatu

1966 urtean Genesis taldea osatu zuen eta talde hartako abeslari eta musikagilea izan zen 1975 urtea arte.

Hasiera gorabeheratsuaren ondoren 1969an Gabriel, Banks, Rutherford eta Phillipsek taldearen aldeko apustua egin zuten, dedikazio osoa eskainiz, eta 1970 Tresspass albuma kaleratu zuten. Bertan Gabrielen eragina handitzen da, letrak idatziz, instrumentu asko joz eta soul musikaren eragina barneratuz. Steve Hackett gitarra-jolea taldean sartzeko gonbidatuta, 1971n Nursery Cryme (1971) diskoan Gabrielek oboea jotzen du eta "The Musical Box" abestian pertsonaietan oinarritutako letra osatzen du lehen aldiz.

 
Peter Gabriel The Lamb Lies Down on Broadway Tour-ean


Geroago etorri ziren disko arrakastatsuenak, Foxtrot (1972), Selling England by the Pound (1973) eta The Lamb Lies Down on Broadway (1974). Gabriel taldeburua da zuzeneko kontzertuetan eta emanaldietan mozorrotu ohi zen.

BakarlariaAldatu

Genesis taldea bide komertzialetik abiatu zela ohartu zenean, utzi egin zuen Gabrielek, bere interes musikaletatik oso urrun zebilela-eta. 1975ean bakarlari gisa hasi zen. Egindako ibilbidean joera esperimentalak nabarmendu dira haren musikan.

1977 eta 1982 bitartean bakarlari gisa grabatutako disko guztiek Peter Gabriel dute izenburua. Lehenengo diskoan, 1977. urtean, Solsbury Hill abesti ospetsua jaso zuen, besteak beste. 1978an, berriz, disko erabat esperimentala kaleratu zuen, eta bere diskoetxeak erabaki zuen 1980. urtea arte ez ateratzea Peter Gabrielen beste diskorik, zigor moduan; garaitsu hartan ekin zien bide berriei. Hirugarren diskoak, Biko abestiarekin, ospe handia lortu zuen nazioartean eta harrezkero artista saiatu, arretatsu eta sormen handikoaren ospea irabazi zuen Peter Gabrielek.

1982. urtean argitaraturiko Security lanaren ondoren Womad jaialdiei eskaini zien. Jaialdi horiek izan ziren 1990eko hamarraldian halako arrakasta lortu zuen musika etnikoaren zabalkundearen eragile nagusiak. Dena dela, arrakasta komertzialik handiena So diskoarekin lortu zuen, 1986an.

Erreferentzia World musiceanAldatu

Musikagile gisa ez ezik, lan handia egiten du bere diskoetxearekin, mundu guztiko artisten bilgune bihurtu baita. 1990eko hamarraldian teknologia berriak eta multimedia aplikatu zituen bere lanean eta informatikaz arduratu zen, bereziki. Zinemarako musika ere idatzi du, Birdy (1984) eta "Kristoren azken tentaldia" filmetako musika, besteak beste.

1996an BartzelonaHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan https://web.archive.org/web/20170329141138/http://www.linguistic-declaration.org/versions/angles.pdf (Ingelesez)