Latife Uşaki

Mustafa Kemal Atatürk eta Turkiako Lehen Damaren emaztea (1898-1975)

Latife Uşaklıgil (jaiotza izena: Fatıma-tüz Zehra Latife Uşakîzâde; ohorezko izendapena: Latife Hanım; 1898ko ekainaren 17a - 1975eko uztailaren 12a) Mustafa Kemal Paxaren (beranduago, Atatürk izenez ezaguna) emaztea izan zen 1923tik 1925era bitarte. Bere aitaren aldetik Halid Ziya Uşaklıgilen senidea zen.

Latife Uşaki

1. First Lady of Turkey (en) Itzuli

1923ko urriaren 29a - 1925eko abuztuaren 5a - Mevhibe İnönü (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEsmirna1898ko ekainaren 17a
Herrialdea Turkia
HeriotzaIstanbul1975eko uztailaren 12a (77 urte)
Hobiratze lekuaEdirnekapı Martyr's Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bularreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Mustafa Kemal Atatürk
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 20297145 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1898an jaio zen Esmirnan, hiriko merkatari familia garrantzitsu baten baitan. Hiri horretan amaitu zituen bere ikasketak 1919an eta Parisera zein Londresera joan zen zuzenbidea ikastera. Turkiara itzuli zenean Turkiako Independentzia Gerra amaitzen ari zen.

1923ko urtarrilaren 29an Mustafa Kemal Paxarekin ezkondu zen, Esmirnara itzuli zena bere ama Zübeyde Hanımen heriotzaren ostean. Bi urte eta erdiz Latife izan zen Turkiako emakumeen aurpegi berria, Lehen Dama gisa arituz bizitza publikoan, zerbait berritzailea herrialdeko ohituretan. 1920ko hamarkadan emakumeen eskubideen inguruan egon ziren erreformetan paper garrantzitsua izan zuen[1].

1925eko abuztuaren 5ean dibortziatu ziren, antza bien arteko eztabaida handien ostean[2]. Hil arte geratu zen Esmirnan zein Istanbulen, bizitza publiko handirik gabe. Ez zen berriro ezkondu eta ez zuen inoiz ere hitz egin Ataturkekin bizitako urteen inguruan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu