Dominique Lapierre

idazle frantziarra

Dominique Lapierre (Châtelaillon-Plage, Itsas Charente, 1931ko uztailaren 30Sainte-Maxime, 2022ko abenduaren 2a) idazle frantziarra izan zen. La Cité de la Joie (Pozaren Hiria), Mille soleil (Mila eguzki), Il était minuit cinq à Bhopal (Gauerdia zen Bhopalen), Plus grands que l'amour (Maitasuna baino handiagoak) eta Il était une fois l'URSS (Bazen behin SESBean) liburu ezagunak idatzi zituen.

Dominique Lapierre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDominique Marie Lapierre
JaiotzaChâtelaillon-Plage1931ko uztailaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSainte-Maxime2022ko abenduaren 2a (91 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Lafayette College (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
bengalera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgerra-berriemailea, historialaria, idazlea, kazetaria, filantropoa eta Q10298898 Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0487535 iTunes: 339095805 Edit the value on Wikidata

Haren libururik garrantzitsuena eta ezagunena Pozaren Hiria. Kalkutan bizi izan ziren bi heroiren bizitza kontatzen du: Lapierrek hiri hartan bi urtez bizi izan zen, idazten, ikertzen eta bere eguneroko bizitza dokumentatzen, munduko ziurtasunik eza sozial, langabezia, gaixotasun eta miseria handienaren lekuko gisan.

Pozaren Hiria laster best-seller bihurtu zen eta 30 hizkuntza baino gehiagotan argitaratu zen. Lapierrek zin egin zuen moduan, haren salmenten erdia —hau da, 9 milioi euro— txabola auzo batera zuzendu zituen, baina ez zen horrexetan soilik geratu: hitzaldiak, diru bilketak, ekintzak eta ekitaldi ugari egin zituen, laguntzen segitzeko. Emaztearekin batera, dirua Indiara eramateaz eta obrak gainbegiratzeaz arduratu zen. Bere zuzentasunarekin eta gardentasun absolutuarekin, 14 urtean zehar 30 milioi euro inbertitu ditu Indian. Haren esanetan, pobreziari jatorrian eraso egin behar zaio. Gainera, ospitaleak, tuberkulosiaren aurkako erizaindegiak, ume eta umezurtzentzako etxeak, legenardunentzako zentroak, eskolak eta ur gezako putzuak eraikiarazi ditu. Bestalde, nekazarien onurarako, ureztatzeko ura kanalizatzeko proiektuak bete ziren, eta, horren ondorioz, arazo larri hori saihestuta, familia osoen exodoa eten zuen.

Lanak aldatu

Larry Collinsekin aldatu

Bakarrik aldatu

  • La Cité de la Joie (1985)
  • Plus grands que l'amour (1990)
  • Mille soleil (1997)
  • Un arc-en-ciel dans la nuit (2008)

Javier Mororekin aldatu

  • Il était minuit cinq à Bhopal (2001)

Jean-Pierre Pedrazzinirekin aldatu

  • Il était une fois l'URSS (2005)

Kanpo estekak aldatu