Paris brûle-t-il ? (eleberria)
Paris brûle-t-il? (Erretzen ari da Paris?) Dominique Lapierre eta Larry Collins egileek 1964an plazaratutako liburua da. Robert Laffont eskutik plazaratu zuten, «Ce jour-là» bilduman. Liburua benetan gertatutako gertakizunetan oinarritzen zen eta arrakasta handia lortu zuen Best-seller izanik.[1][2] Ondoren, 1966an, liburuan oinarrituta, izenburu bereko filma egin zen.
Paris brûle-t-il ? (eleberria) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Larry Collins eta Dominique Lapierre |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Paris brûle-t-il ?, Brennt Paris?, Is Paris Burning?, Ĉu Parizo brulas?, ¿Arde París? eta Parigi brucia? |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Argitaletxea | Éditions Robert Laffont (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | historical fiction (en) |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Gaia
aldatuLiburuak Bigarren Mundu Gerran barruan, 1944ko abuztuko egunak deskribatzen ditu eta, batez ere, Indar Aliatuek, Frantziar Indar Askeek eta gehien batean Frantziako Alderdi Komunistari atxikiak zeuden barne Erresistentziako mugimenduak Paris askatu aurreko orduak.
Izenburua
aldatu«Paris brûle-t-il?» zen Hitlerrek 1944ko abuztuaren 25ean Rastenburgeko (Ekialdeko Prusia) Kuartel Nagusi Handian bildutako bere jeneralei egindako galdera zen. Une hartan, Hitlerrek, lau urteko okupazioaren ondoren, uko egiten zion Paris galtzeari. Egoera kritikoa bihurtu zen alemaniarrentzat: hiria zaintzeko unitaterik ezean, Dietrich von Choltitz[3] jeneralak Hitlerren agindua jaso zuen, azken gizon galdu arte aliatuei aurre egiteko eta hiriko monumenturik garrantzitsuenetan jarritako karga leherkorren bidez Paris suntsitzeko; era berean, alemaniar armadek askapen-tropen erresistentzia eta laguntza aurkitzen zuten auzoak suntsitu behar zituen.
Egitura
aldatuKazetaritza estiloa erabiliz, eleberriak hainbat ikuspuntutatik erakusten du gatazka: Parisko biztanleak, Leclerceko soldaduak, Eisenhowerrekoak, alemaniarrak eta, bereziki, Von Choltitz jenerala, eleberriko narratzaileak eta protagonistak dira. Horretarako, gertakarien dozenaka lekuko eta protagonista elkarrizketatu zituzten egileek. Aberatsa da, bestetik, hutsalak diruditen xehetasunetan, baina, oro har, Parisek, bertako biztanleek eta okupatzaileek askapenaren aurreko egunetan bizi izan zuten giroa islatzeko.
Zineman
aldatu1966an zinemara eraman zuen René Clément-ek, nazioarteko aktore ospetsuen zerrenda zabalarekin.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.goodreads.com/book/show/213843.Is_Paris_Burning_
- ↑ Anne Sinclair, 21, rue La Boétie, Paris, Grasset, 2012, 236 or. (ISBN 978-2-253-17331-1), 14.or.
- ↑ https://www.britannica.com/topic/Is-Paris-Burning
- ↑ https://www.imdb.com/title/tt0060814/